- EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 10ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismoa suspertzeko laguntzak ezartzen dituen aginduak finkatutako esparruaren barruan 2010erako laguntzak emateko deialdia iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko maiatzaren 10ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismoa suspertzeko laguntzak ezartzen dituen aginduak finkatutako esparruaren barruan 2010erako laguntzak emateko deialdia iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 85
- Hurrenkera-zk.: 2385
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/10
- Argitaratze-data: 2010/05/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko apirilaren 15eko Aginduak turismoa dinamizatzeko laguntzak ezartzen ditu (EHAA, 2010eko maiatzaren 7koa). Agindu horren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkatutako laguntzetarako deialdia egitea 2010eko ekitaldirako eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.
Adierazitako horrengatik honako hau
Ebazpen honen bitartez, turismoa suspertzeko laguntzak ezartzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren aginduan aurreikusitako laguntzen 2010eko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.
Horretarako 2.672.028 euro bideratuko dira guztira, 2/2009 Legean (abenduaren 23koa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen ditu) hartarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kargura.
Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du kreditu horien zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena gainditzerik izango, indarreko legedian aurreikusitako aurrekontuen aldaketak onartzen diren kasuan, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta kasuak kasu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programetarako erabilitako diru-kopurutik dirua soberan geratzen bada, betiere diru-laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik. Merkataritza eta Turismoko Sailburuordetzaren ebazpenaren bitartez emango da horren berri.
Turismoa suspertzeko laguntzak ezartzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, eskatzaileek erakunde onuradun izan beharko dute, agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez egin ahalko dira administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren arabera (22. zenbakiko EHAA, 2008ko urtarrilaren 31koa). Kasu horretan, izapideak www.euskadi.net webgunearen bidez egingo dira, deialdi hau argitaratutakoan.
Aurreko aukerarekin tartekatuz, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan izapidetu ahalko dira eskaerak eta gainerako agiriak, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaerak aurkezteko epea deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2010eko ekainaren 11n amaituko da.
Lehenengoa. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 10a.
Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,
MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


