- 2137/2010 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko, Bernardo Suárez Monasterio jauna izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2137/2010 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko, Bernardo Suárez Monasterio jauna izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3312
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/12
- Argitaratze-data: 2010/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 18ko 1338/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2010eko apirilaren 22ko EHAAn (74. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Bernardo Suárez Monasterio jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Bernardo Suárez Monasterio jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoa da, zehazki, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko administrari-postu funtzionalaren 10244 plazaren jabea, eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko hautatu dute.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Bernardo Suárez Monasterio jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Bernardo Suárez Monasterio jauna zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 12a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


