- EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 18koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2010eko apirilaren 12an organo horrek emandako Ebazpena ¿euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako ikerlanetarako «Jesús María Leizaola» -2010 sarirako deia egiten duena¿ aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko maiatzaren 18koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2010eko apirilaren 12an organo horrek emandako Ebazpena ¿euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako ikerlanetarako «Jesús María Leizaola» -2010 sarirako deia egiten duena¿ aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2596
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/18
- Argitaratze-data: 2010/05/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Sariaren helburua hobeto adierazteko, sarirako aurkez daitezkeen lanek jorra ditzaketen arloak jasota agertzeko, beharrezkoa da lerroalde berri bat gehitzea hirugarren oinarrian. Lerroalde berri hori izango da oinarri horren hirugarren lerroaldea.
Guzti hori kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. 2010eko maiatzaren 12ko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpena euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako ikerlanetarako «Jesús María Leizaola» 2010 sarirako deia egiten duena, eta maiatzaren 18ko EHAAn argitaratua izan zena aldatzea. Aldaketaren edukia izango da, lerroalde berri bat sartzea hirugarren oinarrian. Lerroalde berri hori oinarriaren hirugarren lerroaldea izango da eta honelakoa izango da:
Hau da, sarirako aurkez daitezkeen ikerlanek esparru horiek jorra ditzakete: autonomietako estatuaren konfigurazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoa; Euskal Autonomia Erkidegoko eraketa, errealitatea eta etorkizuna; beraren gobernu-erakundeak, maila politiko-administratibo guztietan; historia, kultura, bibliografia, zuzenbide, ekonomia, aurrekontu, fiskalitate eta beste arloen inguruko berariazko berezitasunak; eta euskal administrazioetako diseinu, antolaketa eta etorkizuna.»
Bigarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen honen argitalpena egiten den eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpena hartu zuen organoari aurkez dakioke edota, bestela, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 18a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


