- 2150/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Nieves Rodríguez Sevillano andrea, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Ekialdea Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostutik kentzen dela aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2150/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Nieves Rodríguez Sevillano andrea, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Ekialdea Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostutik kentzen dela aditzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3286
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/19
- Argitaratze-data: 2010/07/06
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 237/2001 Ebazpenaren bidez, Gipuzkoa Ekialdea Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen M.ª Nieves Rodríguez Sevillano.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Nieves Rodríguez Sevillano andrea, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Ekialdea Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko ekainaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari, Bidasoa Ospitaleari eta Gipuzkoa Ekialdea Eskualdeari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 19a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


