Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 3koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2010eko otsailaren 25eko Ebazpen bidez arautu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 3koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2010eko otsailaren 25eko Ebazpen bidez arautu zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3294
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/03
  • Argitaratze-data: 2010/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkeztu diren espedienteak aztertu dira, aipatutako 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ebazpen horren bidez araututako diru-laguntza horiek lehiaketa bidez esleitu behar dira, ebazpenaren 8. artikuluari jarraiki, hala ezarri baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoak bere 51.4 artikuluan.

Laguntzak arautzen dituen ebazpenaren 9. artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak diru-laguntzetarako eskaerak aztertu eta ebaluatu ditu, Ebazpenaren 10. artikuluan finkatutako irizpideei jarraiki, eta ebazpen-proposamena aurkeztu dit gero. Proposamen horretan, diruz lagundu daitezkeen jarduerak zehaztu dira, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa ere.

Kontuan izan dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; 2010eko otsailaren 25eko Ebazpena, eta orokorrean zein berariaz aplikatu behar diren gainerako arauak.

Uraren Euskal Agentziako sailburuorde naizen honek, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren 11. artikuluak emandako eskumena erabiliz, honakoa

  1. Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztuta dauden diru-laguntzak ematea, bertan adierazitako jardueretarako eta bertan zehaztutako zenbatekoan.

    Diru-laguntza jaso duten jarduerak 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenak ezarritakora egokituko dira, eta ordainketak ebazpen horren 15. artikuluak ezartzen duen bezala egingo dira.

    II. eranskinean agertzen diren jarduerei diru-laguntzarik ez ematea, agortu baita diru-laguntzetarako esleitutako aurrekontu-kreditua.

    III. eranskinean zerrendatutako jarduketei dirulaguntzarik ez ematea, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren 1. artikuluaren arabera, ez direlako dirulaguntzaren xede.

  1. Dirulaguntzari uko egiteagatik, Urretxuko Udalak aurkeztutako eskabidea atzera botatzea: «Baso kontrol hidrologikorako neurriak aztertzea, isurialdeak egonkortzeko ingeniaritza biologikoa erabilita».

  2. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta, bere aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen dutenetik.

  3. Ebazpen hau erakunde interesdun bakoitzari jakinaraztea.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 3a.

    Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

    IÑAKI URRIZALQUI OROZ.

Diru-laguntzak, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren arabera emandakoak

Subvenciones concedidas de conformidad con la Resolución de 25 de febrero de 2010

Onuraduna

Beneficiario Diruz lagundutako ekintza

Acción subvencionada Aurrekontua

Presupuesto Emandako diru-laguntza

Subvención

concedida

INASMET Lehen mailako kutsatzaileek eta urgaineratzen diren kutsatzaileek kutsatutako urak lehengoratzeko nanozuntzak / Nanofibras para la restauración de aguas con contaminantes prioritarios y emergentes 131.250,00 98.123,50

UPV - Facultad de Ciencia y Tecnología STREAMES 1.0 software-a garatzea, ibaietako mantenugai kudeaketarako Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiei aplikatzea / Desarrollo del software STREAMES 1.0, sistema experto de soporte para la gestión de nutrientes en ríos. Aplicación a ríos de la Comunidad Autónoma del País Vasco 76.985,00 38.492,50

UPV - Dpto. de Zoología y Biología Celular Animal Konposatu disruptore endokrinoen jatorria zehaztea eta disruptore endokrikoek EAEko estuario eta kostako arrainengan duten eragina aztertzea / Determinación del origen de compuestos disruptores endocrinos y estudio de la presencia y caracterización de los efectos de disrupción endocrina en poblaciones de peces de estuario y costa vasca 29.835,00 22.376,25

AMVISA Alerta sistema berria garatu eta interkalibratzea: mikroalgak zenbatzea, toxinak ekoizten dituzten koloniak antzematea, mikrozistina testa eta bioentsegua zelula laboreetan / Desarrollo e intercalibración de un nuevo sistema de alerta, basado en recuentos de microalgas, detección de colonias productoras de toxinas, test de microcistina y bioensayo en cultivos celulares 15.000,00 7.500,00

FUNDACIÓN INATEC Glikoldunen efluenteen tratamendua / Tratamiento de efluentes con glicoles 77.000,00 38.500,00

TEKNIKER Urgaineratutako kutsatzaileak: ezaugarritzea, degradatzea eta monitorizazioa / Contaminantes emergentes: caracterización, degradación y monitorización 124.677,00 93.507,75

UPV - Facultad de Ciencia y Tecnología / Dpto. de Ingeniería Química Bigarren mailako efluenteen birsortze eta aprobetxamendurako baliabide iragazgai berrien eragingarritasunaren azterketa / Análisis de la operabilidad de nuevos medios filtrantes para la regeneración y aprovechamiento de efluentes secundarios 33.000,00 16.500,00

Diru-laguntzak, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren arabera ez emandakoak, agortu baita diru-laguntzetarako esleitutako aurrekontu-kreditua

Subvenciones no concedidas, debido a que se ha producido el agotamiento del crédito presupuestario consignado al efecto, de conformidad con la Resolución de 25 de febrero de 2010

Erakundea

Entidad Jarduera

Actividad

UPV - Facultad de Letras / Dpto. de Geografía, Prehistoria y Arqueología Ibaietako errain eta egoera hidrogeomorfologikoa eta EAEko ibaietan aplikatzea / Impactos y estado hidrogeomorfológico de los ríos y aplicación del Territorio Fluvial en la CAPV

Hondarribiko Udala / Ayuntamiento de Hondarribia Goikoerrota Natur Gunean, 50 biztanleren ur zikinen tratamendurako, ur gaineko makrofita iragazkiaren sistemaren ezarpena / En el espacio natural de Goikoerrota, instalación de un sistema para el filtrado de macrofita de la superficie de las aguas para el tratamiento de las aguas contaminadas de 50 vecinos

URGARBI Nerbioiko estuarioan itsas zaramak ebaluatu, kontrolatu eta monitorizatzea / Evaluación, control y monitoreo de basuras marinas en el estuario del Nervión

ANBIOTEK Fluxu aldagaiek egoera ekologikoa zehazteko metodologietan makroornogabe bentonikoak oinarri- duten eragina zehaztea LRD (Lentic-lotic River Descriptor) deskriptorea aplikatzea/ Determinación de la influencia de las variables de flujo en las metodologías de determinación del estado ecológico basadas en los macroinvertebrados bentónicos. Aplicación del descriptor LRD (Lentic-lotic River Descriptor)

AZTI Igarobide piszikolak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan migrazioak errazteko / Gestión de los pasos piscícolas para la facilitación de la migración en las cuencas del País Vasco

Ondarroako Udala

Ayuntamiento de Ondarroa Urkizamendi errekaren ingurumena lehengoratzea Errenteriako (Ondarroa) industrialdean  / Restauración ambiental del arroyo Urkizamendi a su paso por el polígono industrial de renteria (Ondarroa)

Urretxuko Udala

Ayuntamiento de Urretxu Irimo mendiaren baso lehengoratze hidrologikorako eta errekastoa birdoitzeko azterlana / Estudio para la restauración hidrológico-forestal del monte Irimo y la rehabilitación de regata

LABEIN EAEko araztegietako influente-efluenteetan, Urgaineratzen diren eta lehentasunezko kutsatzaileak monitorizatu eta ezaugarritzea: Egoera aztertu eta tratamendurako teknologia berria proposatzea / Monitorización y caracterización de contaminantes emergentes y prioritarios en los influentes-efluentes de las EDARs de la CAPV: estudio de la situación y propuesta de una nueva tecnología de tratamiento

Fundación Odisea Linfa 1068244 zenbakiko erabilgarritasun modeloaren edo patentearen lehen prototipoa diseinatu eta ekoiztea / Diseño y fabricación del prototipo primario del modelo de utilidad o patente nº 1068244

Asociación Española de Ingeniería del Paisaje Bioingeniaritza ibai eremuan: Asua ibaia birdoitzeko azterlana / Bioingeniería en ámbito fluvial: estudio de la rehabilitación del Río Asua media

Aranzadi Zientzia Elkartea

Sociedad de Ciencias Aranzadi Fallopia Japonica espezie inbaditzailearen diagnosia Goierrin, Oria Ibaian. Kartografia, balorazioa eta erradikazioa. I. fasea / Diagnostico de la especie invasiva Fallopia Japonica en el Goierri, rio Oria. Cartografía, valoración y erradicación. 1. fase 

Oñatiko Udala

Ayuntamiento de Oñati Iturrigorri mendiaren basoaren lehengoratze hidrologikoa / Trabajos de restauración hidrológico-forestal en el monte Iturrigorri

Gasteizko Udala

Ayuntamiento de Vitoria Lehentasunezko substantzien kudeaketa iraunkorrerako azterlana: etxeko kontsumoaren usadioen eta uraren ziklo integralaren lehentasunezko substantzien arteko harremana / Estudio hacia la gestión sostenible de las sustancias prioritarias: correlación entre los hábitos de consumo doméstico y la presencia de sustancias prioritarias en el ciclo integral del agua

NEIKER Bizkaiko ibaiak iragazkortasun azterlanak, europar bisoiari dagokionez / Estudios de permeabilidad de los ríos de Bizkaia para el visón europeo

Gipuzkoako Urak, S.A.

Aguas de Gipuzkoa, S.A. Aixola, Urkulu, Lareo, Barrendiola, Ibaieder, Arriaran eta Ibiur urtegietako ur masak aztertzea 2010 / Estudio de las masas de agua de los embalses de Aixola, Urkulu, Lareo, Barrendiola, Ibaieder, Arriaran e Ibiur 2010

Galdakaoko Udala

Ayuntamiento de Galdakao Alternatibak aztertu Lekubaso urtegirako / Estudio de alternativas para la Presa de Lekubaso

Berastegiko Udala

Ayuntamiento de Berastegi Ingeniaritza naturalistikoan oinarrrituriko tekniken bidez Berastegi errekaren berreskuratze proiektua / Proyecto de recuperación del arroyo Berastegi mediante técnicas basadas en la ingeniería naturalística  

Diru-laguntzak, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren arabera ez emandakoak, ez direlako dirulaguntzaren xede

Subvenciones no concedidas, por no ser objeto subvencionable, de conformidad con la Resolución de 25 de febrero de 2010

Erakundea

Entidad Jarduera

Actividad

DEBEGESA Kudeaketaren berrikuntza, Deba ibaia / Innovación en la gestión, Río Deba

Arrasateko Udala

Ayuntamiento de Arrasate Arrasateko Mietza-Erreka errekastoaren ur errekurtsoak kudeatu eta erabiltzeko eraginkortasunaren hobetzekuntza / Mejorar la eficiencia de la gestión y el uso de los recursos acuíferos del arroyo Mietza-Erreka de Arrasate 

BERGARAKO BIHARGINTZA 98, S.A. Agorrosingo Kirol Eremuan ur-presio instalatzea, ur-filtroak garbitzeko erabiltzen den ura, komunak eta fluxoreak hornitzeko berrerabili ahal izateko, eta horrela, ur kontsumoa murrizteko /  En recinto deportivo de Agorrosin instalación de presión de agua, agua que se utiliza para limpiar los filtros de agua, para poder ser reutilizados en el suministro de los servicios y fluxores, y de esa manera reducir el consumo de agua

Dulantziko Udala

Ayuntamiento de Alegría-Dulantzi lurrazpiko urak aprobetxatzea berdeguneak ureztatzeko / Aprovechamiento de aguas subterráneas para riego de zonas verdes

AISI HEZI Fundazioa

Fundación AISI HEZI Kanpaleku iraunkorragorantz / Hacia un campamento más sostenible

Bilboko Udala

Ayuntamiento de Bilbao Begoñako gordailuko irteeran emariak neurtzeko gailuak eta beharrezko ekipamendua jartzea, uraren eraginkortasuna hobetzeko, eta urrutiko kontrolera integratzea eta Bilbo udalerriko edateko ur sarea eremuka banatzea / Instalación de caudalímetros y equipamiento necesario en la salida del depósito de Begoña para la mejora de su eficiencia técnica del agua y su integración al telecontrol y sectorización de la red de agua potable del Municipio de Bilbao

Itsasondoko Udala

Ayuntamiento de Itsasondo Urari eta ur sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako egitasmoetarako / Proyectos para innovación, investigación, y desarrollo del agua y su sistema

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik