- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 3koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzak ematen dituena 2010eko ekitaldirako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 3koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzak ematen dituena 2010eko ekitaldirako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3329
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/03
- Argitaratze-data: 2010/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez (2010eko martxoaren 26ko EHAA, 58. zk.), kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egin zuen, hain zuzen ere dirulaguntza horiek arautzen dituen uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren lehenengo artikulua betetzeko.
Deialdi ebazpen horrek dekretu arautzailearen 9. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeko kideak izendatu zituen. Batzordekideok eskabideak aztertu eta baloratu dituzte, aipatutako dekretuaren 4. artikuluaren eta deialdi-ebazpenaren seigarren oinarriaren arabera.
Ondorioz, Ebaluazio Batzordearen esleipen-proposamena ikusita, eta uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren 10. artikuluari jarraiki, bidezkoa da dirulaguntzen esleipena ebaztea.
Horren guztiaren ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Atzera botatzea Fundación Vasca de Antioquia Euskaletxea delakoak aurkeztutako eskabidea, erakunde horrek ez daukalako egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eta uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren 2. artikuluan eskatutakoa betetzen ez duelako horregatik.
Bigarrena. Ondoko zerrendako pertsona edota erakunde eskatzaileei dirulaguntzak ematea adierazitako zenbatekoetan, aurkeztutako bira burutzeko joan etorriko txartelak erosteko.
Eskatzailea: Ekin Taldea Kultur Elkartea.
Diru-laguntza: 31.291,07 euro.
Eskatzailea: Soinu Taldea Txorimaloak.
Diru-laguntza: 36.381,22 euro.
Eskatzailea: Mikel Markez Ibarguren.
Diru-laguntza: 2.000,33 euro.
Eskatzailea: Txalapart Art Koop.
Diru-laguntza: 7.464,29 euro.
Eskatzailea: Simulakro Teatro Egt.
Diru-laguntza: 6.507,64 euro.
Eskatzailea: Xabier Fidel Paya Ruiz.
Diru-laguntza: 1.277,68 euro.
Eskatzailea: Iratxe Ibarra Foruria.
Diru-laguntza: 1.350,00 euro.
Eskatzailea: Amaia Arberas Navarro.
Diru-laguntza: 1.931,38 euro.
Eskatzailea: Ion Garmendia Anfurrutia.
Diru-laguntza: 769,37 euro.
Eskatzailea: Kdenetarik Produkzioak SL.
Diru-laguntza: 1.652,72 euro.
Eskatzailea: JosÉ Antonio Urdiaín Achutegui.
Diru-laguntza: 639,20 euro.
Eskatzailea: Nerea Elias Mugica.
Diru-laguntza: 4.400,13 euro.
Eskatzailea: Xabier Arakama Ruiz de Egino.
Diru-laguntza: 1.312,64 euro.
Hirugarrena. Jarraian datozen pertsona edo erakundeen eskaerak ez onartzea, gutxieneko puntuazioa eskuratu ez izanagatik.
Jasone Camara Telleria.
Ttakun Producciones SL.
Ekaitz Agirregoitia Marcos.
Amaiur Alkain Aldaz.
Antton Aranburu Osorio.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo zuzenean egin dakioke aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 3a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.


