Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 7koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, «Donostiako portuko hegoaldeko kaiko harri-lubeta sendotzeko proiektua» eta «Donostiako portuko kontradikea babesteak Kontxako hondartzako itsasertzeko dinamikan izango duen eraginari buruzko azterlana» jendaurrera ateratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 7koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, «Donostiako portuko hegoaldeko kaiko harri-lubeta sendotzeko proiektua» eta «Donostiako portuko kontradikea babesteak Kontxako hondartzako itsasertzeko dinamikan izango duen eraginari buruzko azterlana» jendaurrera ateratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3339
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/07
  • Argitaratze-data: 2010/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2007-2008 eta 2008-2009ko neguetan izandako ohiz kanpoko ekaitzen ondorioz, gainezkaldi garrantzitsuak gertatu ziren, eta horiek dezente kaltetu zituzten portu barruko instalazioak, batez ere kirol-dartsena; kalte materialak handiak izan ziren. Horregatik, hegoaldeko dikea babestea erabaki da, harri-lubetaren oinarrian harri-blokezko beste geruza bat jartzea, oraingoa oso higatua baitago eta ez baita nahikoa. Konponbide hori Donostiako portuko hegoaldeko kaiko harri-lubeta sendotzeko proiektuan zehaztu da.

Era berean, obra horrek inguruko itsasertzeko dinamikan izango dituen ondorioak ere analizatu behar dela pentsatu da, eta horretarako «Donostiako portuko kontradikea babesteak Kontxako hondartzako itsasertzeko dinamikan izango duen eraginari buruzko azterlana» idatzi da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 16.1.e artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.i artikuluari dagokionean xedatzen duenari jarraituz, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariari dagokio portuetako obren eta instalazioen proiektuak idatzi eta onartzea, eta obrak egitea. Beraz, eta Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 45. artikuluan eta haren Erregelamendu Orokorraren 97. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioz,

Jendaurrera ateratzea «Donostiako portuko hegoaldeko kaiko harri-lubeta sendotzeko proiektua» eta «Donostiako portuko kontradikea babesteak Kontxako hondartzako itsasertzeko dinamikan izango duen eraginari buruzko azterlana», Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean, nahi duenak horiei buruzko alegazioak aurkez ditzan.

Epeak irauten duen bitartean eta bulego-orduetan, dokumentazioa edonork ikusteko moduan egongo da Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua I, 7. solairua) eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan, Donostiako Kaiko pasealekuko 23an.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 7a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

FÉLIX JOAQUÍN ASENSIO ROBLES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik