- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 9koa, Laneko zuzendariarena, Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko enpresa emakidadunen sektoreko hitzarmen kolektiboaren soldata-berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 8602115). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 9koa, Laneko zuzendariarena, Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko enpresa emakidadunen sektoreko hitzarmen kolektiboaren soldata-berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 8602115).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4152
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/09
- Argitaratze-data: 2010/09/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
Lehenengoa. Negoziazio-mahaiko ordezkariek, 2010eko maiatzaren 20an aurkeztu zuten Zuzendaritza honetan aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.
Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legea martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuz onartu zen (1995eko martxoaren 29ko BOE). Lege horren 90.2 artikuluan ezarritako eskumena lan-agintaritza honi dagokio, honako xedapen hauek betez: Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuko 16.f artikulua (2009ko urriaren 13ko EHAA), eta hitzarmen kolektiboak erregistratzeari buruzko martxoaren 2ko 39/1981 Dekretua eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretua.
Bigarrena. Izenpetutako hitzarmenak bete egiten ditu Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Soldata-berrikuspena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzea, eta hori alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 9a.
Laneko zuzendaria,
SONIA PÉREZ EZQUERRA.
ACTA
Enpresaren aldetik:
Garbialdi SAL: Jesús Etxebarria Madariaga jauna.
Inpaktua: David Álvarez Santos jauna.
ISS Facility Services: David Bueno Martínez jauna.
Eurolimp SA: Koldo Nieto Martín jauna.
Uni-2 SA: Ricardo Villar Calvo jauna.
Langileen aldetik:
UGT Sindikatua: Arantza Ruiz Huidobro andrea.
ELA Sindikatua: Oihana Lasagabaster Gobantes andrea.
LAB Sindikatua: Marian Ugalde González andrea.
CC.OO. Sindikatua: Alfonso Peraita Merino jauna.
ESK Sindikatua: Montserrat Marañon Martínez andrea.
2010eko apirilaren 22ko 10:30ean bildu dira Lan Harremanen Kontseiluko Bilboko Lurralde Egoitzan Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko enpresa emakidadunen sektoreko hitzarmen bakarreko Batzorde Misto Paritarioko bokalak, honako gai-zerrenda aztertzeko:
2010eko soldata taulak onartu.
Eta jasota gera dadin sinatu da goian adierazitako egun eta tokian.
2010. urteko soldata taulak
Taula bakarra EAEko hiru lurralde historikoetarako
Soldatak.
Soldata Ospitalizatze plusa
Taldea Kategoria Urtea Hila Urtea Hila
A A zerbitzuburua 38.225,08 2.548,34 1.529,00 127,42
B B zerbitzuburua 33.156,79 2.210,45 1.326,27 110,52
B Arduradun nagusia 26.038,44 1.735,90 1.041,54 86,80
C Sektoreko arduraduna 23.927,11 1.595,14 957,08 79,76
E Taldeko arduraduna 21.528,80 1.435,25 861,15 71,76
B Kudeaketa-teknikaria 28.524,24 1.901,62 1.140,97 95,08
D Administraria 24.061,26 1.604,08 962,45 80,20
D Administrari laguntzailea 22.391,01 1.492,73 895,64 74,64
E Gidari eta garbitzailea 21.528,80 1.435,25 861,15 71,76
E Peoi espezialista 20.366,55 1.357,77 814,66 67,89
E Garbitzailea/peoia 19.513,01 1.300,87 780,52 65,04
(*) Ospitalizatze-plusa hamabi hilekotan pagatuko da.
Osagarriak
Osagarriak A taldea B taldea C taldea D taldea E taldea
Antzinatasuna urteko 723,36 585,77 525,39 422,24 372,37
Antzinatasuna hileko 48,22 39,05 35,03 28,15 24,82
Gaueko lanaren plusa 49,56 40,31 32,78 28,69 28,69
Jaiegunak / igandeak egunez 74,05 59,64 46,79 43,13 43,13
Jaieguna gauez 105,79 85,19 66,85 61,61 61,61
Txandengatiko urteko plusa 1.518,58 1.139,04 854,29 683,45 683,45
Txandengatiko hileko plusa 126,55 94,92 71,19 56,95 56,95


