- 2236/2010 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez bereganatu egiten baita Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoari atxikiak dauden osasun-zerbitzuetako erakunde publikoek bilera zientifikoak antolatzeko laguntzen deialdia egiteko eskumena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2236/2010 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez bereganatu egiten baita Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoari atxikiak dauden osasun-zerbitzuetako erakunde publikoek bilera zientifikoak antolatzeko laguntzen deialdia egiteko eskumena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 3418
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/10
- Argitaratze-data: 2010/07/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aztertuta geratu da idazpuruko gaiari buruzko administrazio-espedientea, eta oinarritzat hartu dira ondoko
GERTAKARIAK
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren funtsezko jarduera-ildo nagusietako bat hauxe da: diru-laguntzak ematea, hartara osasun-teknologiaren alor zabaleko azken aurrerapausoak ezagutu eta ezagutarazteko. Horretarako, 90.000 euro esleitu dira 2010eko ekitaldirako.
Zuzendaritza nagusi honek bultzada eman nahi die osasun-sarerako zenbait alor eta eremu zientifikori, eta prozesu horretan lagundu nahi da.
Kasu askotan, zentro bakoitzerako emandako diru-zenbatekoak ez dira behar bestekoak izango, eta ondorioz, ezin izango dira finantzatu Osakidetzarentzat zein zentro antolatzaileentzat lehentasunezkoak diren jarduerak.
Halaber, zientziaren gaineko bilera horien garrantzia zentro antolatzailearen eremu geografikoaz gaindi dago.
Beraz, bai arrazoi materialengatik, bai lurraldetasunarekin eta koordinazioarekin lotutako arrazoiengatik, bereganatu egin behar da ekitaldi honetako deialdia jakinarazi eta ebazteko eskumena.
Eta kontuan izanik ondorengo
Lehenengoa. Laguntzak deitu eta esleitzeko zuzeneko eskumena dela-eta, ohiko kudeaketa-eremuaren barruan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Erakunde Publikoaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.d) artikuluak dio Osakidetzako zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendari gerenteak eginkizun hauek izango dituela: «Bere erakundean ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu eta bultzatzea».
Zuzendaritza Medikoari dekretu horren 15.2 artikuluan ematen zaionarekin osatzen da eskumen hori. Honela dio bigarren eskumen horrek: «Medikuen irakaskuntza eta ikerketa sustatzea eta begiratzea». 15.4 artikuluak dioenez, kontseilu teknikoei ere beste eskumen bat ematen zaie: «Ikerketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan ekintza-ildoak proposatzea».
Bigarrena. Goragokoak eskumena bereganatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14. artikuluak honako hau xedatzen baitu (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen lege hura).
Goragoko organoek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ohiz edo eskuordetzez ebatzi beharreko gai baten ardura, arrazoi tekniko, ekonomiko, juridiko edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen badute.
Goragokoak eskumenak bereganatzeko arrazoitu egin behar du beti erabakia, eta jakinarazi prozedurako interesdunei, halakorik balitz, azken ebazpenaren aurretik.
Eskumenak bereganatzeko erabakiari ezin zaio errekurtsorik jarri; dena den, aurka egin ahal izango zaio prozeduraren ebazpenari jarritako errekurtsoan, jartzen bada.
Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 5.2 artikuluak dioenez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteak baino gorago dago hierarkian.
Lehenengoa. Sinatzaileak bereganatu egin du Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoari atxikiak dauden osasun-zerbitzuetako erakunde publikoek bilera zientifikoak antolatzeko laguntzen deialdia egiteko eskumena.
Bigarrena. Ebazpen hau zerbitzu-erakundeei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen.
Ebazpen hau behin betikoa da, eta haren kontra ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 10a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


