- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 10ekoa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, 01/10 informazio-eginbideei hasiera emateko agintzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 10ekoa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, 01/10 informazio-eginbideei hasiera emateko agintzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 4184
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/10
- Argitaratze-data: 2010/09/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
2010eko ekainaren 4an, Bilboko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariaren idatzi bat iritsi zen, faxez, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzara. Idatzi hartan jakinarazi zen Josefina Hierro Rodríguez andrea ez zela lanera etorri 2010eko maiatzaren 13az geroztik; egun horretan, hain zuzen ere, telefonoz deitu zuela mediku-kontsulta zuela adierazteko.
Egin beharreko egiaztapenak egin ondoren, zera ikusi zen: Josefina Hierro Rodríguez andreak ez zuela fitxaketarik egin idazkariak adierazitako egunetik Ebazpen hau eman zen egunera arte. Eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzan ez da jaso lizentzia- edo baimen-eskabiderik, ezta hutsune horren justifikagiririk ere.
Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariak eskumena du Ebazpen hau emateko, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Dekretu horretan zehazten dira, hain zuzen ere, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak, Justizia Administrazioaren zerbitzura lanean dihardutenen diziplina-espedienteei hasiera eman eta izapideak egiteko, zein funtzio izango dituen.
Martxoaren 26ko 60/1996 Dekretua, Bitariko Transferentzia Batzordearen 1996ko otsailaren 16ko Akordioa onartzen duena, eta martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretua, Estatuko Administrazioaren funtzioak eta zerbitzuak, Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileei buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeari buruzkoa. Transferentzia hori irmoa denetik aurrera, erkidego honi dagokio gai horren inguruko funtzioak betetzea, uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak emandako idazkeran ezarritako moduan (2003-12-26ko BOE, 309. zk.).
Ondoko xedapen hau aplikatu behar da: Botere Judizialaren Lege Organikoaren VI. Liburuko IX. Titulua abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak emandako idazkeran, zeinetan ezartzen baita Justizia Administrazioaren zerbitzura lanean diharduten funtzionarioen kidegoen eta beste langile batzuen diziplina-erantzukizuna. Erantzukizun hori izapidetuko da Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen diziplina-araubideari buruzko Erregelamendu Orokorra onartu zuen uztailaren 1eko 796/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (2005eko uztailaren 23ko BOE, 175. zk.).
Laugarrena. Zehazki, adierazitako Errege Dekretuaren 21. artikuluak hau ezartzen du:
Salaketan ez badago nahikoa datu artxibatu egin behar dela edo espedienteari hasiera eman behar zaiola erabakitzeko, edo espedienteari hasiera emateko organo eskumendunak beharrezkotzat jotzen badu, aurretiazko informazio-aldia egitea erabakiko da; informazio-aldi hori isilpekoa izan ahalko da. Aldi horrek isilpekoa izan behar badu, hori erabakitzen duen ebazpenean arrazoiak adierazi behar dira.
Organo eskumendunak informazioa eska dakieke egoki irizten dituen pertsona edo organoei (...).
Azaldutakoagatik, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen aurrekarietan adierazitako inguruabarretan oinarritua, 01/10 informazio-eginbideei hasiera emateko agintzea.
Bigarrena. Josefina Hierro Rodríguez andreari agintzen zaio, hamar eguneko epean, egiaztagiriak aurkez ditzala, 2010eko maiatzaren 13az geroztik ez baita lanera agertu. Eta ohartarazten zaio, adierazitako epe horretan aurkezten ez baditu, diziplina-erantzukizuna eta soldata-murrizketa ezarri ahal izango zaiola.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 10a.
Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,
ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.


