Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 10ekoa, Laneko zuzendariarena, 2008. eta 2009. urteetako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen hitzarmen kolektiboaren eranskina, «Jazarpen moral edo sexualaren prebentziorako protokoloa» izenekoa, erregistra, gordaila eta argitara dadila xedatzen duena (Hitzarmen-kodea: 8602025). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 10ekoa, Laneko zuzendariarena, 2008. eta 2009. urteetako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen hitzarmen kolektiboaren eranskina, «Jazarpen moral edo sexualaren prebentziorako protokoloa» izenekoa, erregistra, gordaila eta argitara dadila xedatzen duena (Hitzarmen-kodea: 8602025).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5564
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/10
  • Argitaratze-data: 2010/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Lehenengoa. Negoziazio-mahaiko ordezkariek zuzendaritza honetan 2010eko maiatzaren 11n aurkeztu zuten aipatutako hitzarmenaren berrikuspenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legeko 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua), aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, urriaren 6ko 538/2009 Dekretuko 16.f) artikuluak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitekoen eta organoen egitura ezartzen duena (2009-10-13ko EHAA) xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuak hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena. 2009ko abenduaren 17an sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89., eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Honen ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 10a.

Laneko zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO IKASTOLETAN JAZARPEN MORAL EDO SEXUALAREN PREBENTZIORAKO EZARRITAKO PROTOKOLOA

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen 2008-2009ko Lan Hitzarmeneko Aldi-baterako zazpigarren xedapenean jasotzen da hitzarmenaren izenpetzaileen artean Batzorde parekide bat eratuko dela sexu edota moral jazarpen egoeretan jarraitu beharreko jardunbide /protokoloa prestatzeko.

Pertsona orok du errespetuzko tratua, duintasunaren eta moral osotasunaren babesa eta diskriminazio ezaren eskubidea. Eskubide hauek aintzat hartuz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako langileek tratu-berdintasun hau bermatua izan dezaten neurri batzuk hartzea beharrezkotzat jotzen da. Era berean, jazarpen mota guztiak, edozein langileri zor zaion duintasun eta tratu zuzenaren aurkako erasoak izateaz gain, ez onartuak ez baimenduak izango ez diren hutsegite larriak izango dira.

Guzti hori dela-eta, Ikastolen Elkartea Partaidek, Eusko Ikastolen Batzak eta LAB sindikatuak 2008-2009ko Lan Hitzarmeneko sinatzaileak, Protokolo honen bitartez, lanean sortutako Jazarpen moralaren edo sexu-jazarpenaren arazoa beharrezko bermeekin arautzeko konpromisoa hartzen dute, bai aurrea hartzeko, bai jazarpenaren ondorioz sortutako erreklamazioak konpontzeko, horretarako informazio, formazio, jarraipen eta ebaluaketa estrategiak erabiliz. Bi alderdiek garbi adierazi nahi dute, ezarritako xedapenak betetzea eta guztion lankidetza bermatzeko beharrezkoak diren ahaleginak hedatzea, ikastola bakoitzeko titularren, bertako zuzendaritzaren eta, orokorrean, langileria guztiaren ardura izango dela.

Aplikazio eremua. Protokoloa, bai Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako langile bai bertan lan egiten duten azpikontratatutako langile guztiei dagokie, inongo bereizketarik gabe ez harreman laboralagatik ezta bere iraupenagatik ere, eta lan-jardueren esparru osoari eragiten dio, edozein dela ere berau burutzen deneko espazio fisikoa. Edozein pertsonak, erasoren bat jasan duela kontsideratzen badu, erreklamazio bat aurkezteko eskubidea du, jazarpenaren erreklamazioari buruzko informazioa inplikatu guztien intimitate eskubidea babestuz erabiliko delarik, intimitate eskubide eta konfidentzialtasuna zainduz.

Jazarpen morala. Jazarpen morala honela definitzen da: langile batek edo batzuk beste langile edo langile talde baten eskutik jasaten duen edo duten psikologia-indarkeria, bidegabekoa, neurriz kanpokoa, era sistematiko eta errepikatuan, denbora luzez eta lantokian, biktimaren komunikazio sareak suntsitzeko, bere auto-estimua hondatzeko, erasoa jasaten duen langilearen lan-baldintzak nahita degradatzeko eta horrela, azkenik, pertsona horrek edo horiek bere edo beraien lana utz dezaten lortuz, haien duintasunean etengabeko kaltea sortuz.

Jazarpen moralaren elementu nagusiena langilearen duintasun profesionalean eta pertsonalean ondorio kaltegarriak eragiteko helburua izatea da, aldez aurretik emaitza kaltegarri hori lortzeko prestatua. Gertakariaren adierazpen moduak era askotakoak eta anitzak dira; bere baitan ditu edozein jokaera, adierazpen, ekintza edo eskaera diskriminatzaile, iraingarri, erasotzaile edo bortitz, edota lankideak bizitza pribatuan bidegabe sartzea. 1. eranskinean jasotako balizkoak ditu nahiz ez duten zerrenda itxi bat osatzen.

Sexu-jazarpena. Lan-jardueren esparruan emakume nahiz gizonen duintasunari kalte egiten dion izaera sexualeko edo sexuan oinarritutako edozein jokabide sexu-jazarpentzat hartuko da. Jokabide honek adierazpide fisiko nahiz hitzezkoak ukan ditzake, ekintza, hitz edota keinuen bitartez, subjektu aktiboak gizartearen aurrean bere jokaera arbuiagarria dela dakielarik eta, subjektu pasiboaren horrela adierazita, biktimak ere gogoko ez dituela.

Pertsona baten lanpostuan, lan-ibilbidean edota lan-egoeran eragiteko edo kontrolatzeko hertsadurazko edozein jokabide sexual sexu-jazarpen moduan har daiteke. Pertsona batek edo gehiagok beste pertsona bati, haren sexu edo sexualitatearen izaeran oinarrituta, egoera iraingarri edo umiliagarriren bat jasanarazten baldin badiote, sexu-jazarpen moduan hartuko da baita ere. 2. eranskinean jasotako balizkoak ditu nahiz ez duten zerrenda itxi bat osatzen.

Prozedura. Lehen aipatutako jokaeraren bat gertatuz gero, pertsona bakoitzari dagokio iraingarria eta onartezina iruditzen zaion jokabidea zehaztea, eta horrela jakinarazi behar dio erasotzaileari, bere kabuz edota bere konfiantzako beste pertsonen bitartez, edozein kasutan protokolo honetan agertzen diren prozedurak erabil ditzakeelarik.

Sexu- edo jazarpen moralari buruzko erreklamazio edo kexa bat konpontzeko hauek dira eman beharreko urratsak:

  1. Egoera gatazkatsuaren jakinarazpena.

    Auzi-jartzaileak banakako kexa edo erreklamazioa idatziz aurkezten duenean hasiko da beti prozedura (3. eranskina). Aipatu kexa, itxitako gutun-azal batez jakinaraziko zaie bai ikastolako zuzendaritzari edo ikastolaren titularrari bai sindikatuetako ordezkariei, eta hauek ez leudekeen kasutan langileen ordezkariei, prozedura honetaz aditzera emanez.

  2. Kexaren edo erreklamazioaren bideratzea.

    Prozedurari hasiera emanaz, Ikerketa Batzorde bat eratuko da sindikatuen ordezkaritzak edo hauek ez leudekeen kasutan langileen ordezkariek izendatutako Bitartekari batez eta ikastolako titularrek izendatutako beste Bitartekari batez osatua. Aipatutako Bitartekariak ikastetxeko partaideak zein kanpokoak izan daitezke, eta bi alderdiek horrela adostuz gero, izaera teknikoko beste Bitartekari bat ere gehitu daiteke. Ikerketa Batzorde honen eginkizuna kexaren gestioa eta ikerketa izango da, bi alderdien arteko adiskidetzea, eta jazarpen-erreklamazioak konpontzeko proposamenak aurkeztea, beti ere konfidentzialtasun, menpekotasunik ezaren eta neutraltasun printzipioetan oinarrituz.

    Kexa jaso eta Ikerketa Batzordea osatu ondoren, auzi-jartzaileak kexaren erantzukizuna egozten dion pertsonari salaketaren berri eman beharko dio Batzorde honek. Jakinarazpen hau konfidentzialtasuna bermatuko duen edozein bitarteko erabiliz burutu daiteke.

    Inplikatuek aukeratutako Bitartekariak atzera botatzeko eskera egin dezakete arrazoi justifikatuak argudiatuz: odolkidetasuna, ahaidetasuna, adiskidetasuna ala ageriko areriotasuna,. Bitartekariek ere, era berean, arrazoi berberak medio uko egin dezakete. Aipatu eskaerok ikastolako Segurtasun eta Osasun Batzordera eramango dira eta beronek berehalako erabaki bat hartu beharko du.

  3. Ikerketaren garapena: ebazpen informala eta eginbide formala.

    Ebazpen informala:

    Jazarpen kexa edo erreklamazioa zuzenean inplikatutako aldeen artean modu informal batean konpontzeko bideak jarriko dira. Bitartekariek, 21 eguneko epe barruan, aldeen arteko elkarrizketaren bitartez (Adiskidetze Bilerak) adostasuneko ebazpen batera heltzeko ahaleginak egingo dituzte. Aipatu bileran hartutako erabakiak isilpeko izaera izango duen Akta batean jasoko dira eta eskuragarri jasoko dira bai ikastolaren zuzendaritzaren edo titularren ordezkarientzat bai sindikatuetako ordezkarientzat, eta hauek ez leudekeen kasutan, langileen ordezkarientzat. Erreklamazioari bide eman zion jokabidea eten eta bileran hartutako erabakiak aintzat hartzen direla bermatzeko, Bitartekariek beharrezko ikuskatze eta behaketa lanak burutuko dituzte. Alde inplikatuek ebazpen informala bidezkoa ez dela edo arrakastarik ez duela izan irizten badute, ekinbide formalera jo dezakete.

    Eginbide formala:

    Ikerketa Batzordeak gatazka zehatz-mehatz aztertuko du; horretarako, auzi-jartzailearekin elkarrizketak burutuko dira eta ikerketaren garapenean zehar erreklamazioaren harira egoki ikusten dituen edozein pertsonen adierazpen eta hauekin izan beharreko bilera eskaerak luza ditzake. Era berean, prozeduran zehar inplikatutako aldeek konfiantzazko pertsonen laguntza jaso dezakete, ikastolan bertan lan egin ala ez.

  4. Gatazkaren ebazpena eta neurriak hartzea.

    Erreklamazioa ebaluatu eta egiaztatu ondoren, Ikerketa Batzordeak ikerketaren emaitzen berri eta konponbide proposamenak emanez txosten zehatz bat aurkeztuko die bai ikastolaren zuzendaritzaren edo titularren ordezkariei bai sindikatuetako ordezkariei, eta hauek ez leudekeen kasutan, langileen ordezkariei. Txosten hau zuzenean inplikatutako aldeei ere igorriko zaie, ikastolako Segurtasun eta Osasun Batzordearen aurrean errekurritu dezaketelarik. Erreklamazioa jasotzen denetik ebazpen txostena aurkezteko gehienezko epea 35 egunetako izango da. Hau bete ezean, atzerapenaren arrazoiak xedatzeko edota erreklamazioa ebazteko gaitasun eza azaltzeko txosten bat aurkeztu beharko da.

  5. Konfidentzialtasunaren babesa.

    Prozesu hauekin lotutako agiri eta eginbide guztiek isilpeko izaera dute eta datuen babeserako arauen eta oinarrizko eskubideen pean izango dira.

    Protokoloaren indarraldia. Protokolo honen edukia nahitaez bete beharrekoa da, eta indarrean jartzen da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako langile guztiei komunikatu ondoren. Indarrean jarraituko du lege edo konbentzio-arauek bere egokitzea eskatzen ez duten bitartean edota esperientziak bere doitzea beharrezko ikustarazten ez duen bitartean.

    Protokolo hau bi urtean behin ebaluatuko da aldizka eta alde sinatzaileen arteko adostasuna beharko da aurretiaz edozein aldaketa egiteko.

    Prozedura honek ez du agortzen jazarpena jasan duen pertsonak bide administratiboak edota judizialak (zibilak edo penalak) jorratzeko bidea, eginbide honetan ikastolaren aldetik laguntza jaso dezakeelarik.

Ahal den guztietan, Ikastolen Elkartea Partaidek eta Eusko Ikastolen Batzak aldeen arteko adiskidetzea bilatuko du. Era berean ordea, inongo jazarpenik ez dela onartuko berretsi nahi da. Sexu edo Jazarpen morala egiaztatzearekin batera, ikastolak gure Lan Hitzarmenaren eta indarrean dagoen lan arloko legediaren barruan egoki irizten dituen neurri zuzentzaileak abian jarriko ditu. Xede horrekin, alde biek Lan hitzarmenaren Hutsegite eta Zigorren atala aldatzea adosten dute, sexu edo Jazarpen moralari buruz berariazko idatz-zati bat erantsiz bertan.

Gure Lan Hitzarmenean aurreko xedapenean aipatutako Hutsegite eta Zigorren atalaren aldaketa gauzatzen ez den bitartean, Protokolo hau Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen Lan Hitzarmenaren eranskin bezala hartuko da.

Jazarpen moralaren adierazpen moduak era askotakoak eta anitzak dira eta ondoren jasotzen diren balizkoak bere baitan dituen arren, ez dute zerrenda itxi bat osatzen. Adibide modura, eurak bakarrik edota beste batzuekin batera, justifikazio gabeko Jazarpen moralaren jokabideren bat badenaren zantzuak adierazten duten jokaerak, ondorengoak dira:

Biktimari besteekin -erasotzailea bera barne- modu egokian komunikatzeko aukerak murrizteko helburua duten zuzengabeko eginbideak. Hauen artean sar daitezke: biktimari ezikusiarena egitea, sistematikoki eta arrazoirik gabe biktimak egindako lanak kritikatzea, bere bizitza pribatua kritikatzea edo mehatxatzea, bai hitzez bai idatziz.

Biktimak harreman sozialak izan ditzala ekiditea helburua duten eginbideak. Hauen artean sar daitezke: bere lankideengandik isolatzen duten lanpostuak ezartzea edo lankideei biktimarekin hitz egin dezatela debekatzea.

Lan mailan edo pertsonalki biktimak duen izen ona mantentzea edo galtzea helburu duten eginbide edo zurrumurruak. Hauen artean sar daitezke: biktima irrigarri uztea edo izen ona kentzea, bere bizkar gaizki-esaka aritzea, bere erabakiak uneoro ezbaian jartzean, lan umiliagarri bat egitera behartzea edota bere erlijio edo politika-sinesmenen aurka jotzea.

Biktimaren lan-jarduera edo lan-ahalmena murriztea helburu duten eginbideak. Hauen artean sar daitezke: inolako lanik ez agintzea, ezertarako balio ez duten lanak agintzea, zentzurik gabeak edo iraingarriak.

Biktimaren osasun fisiko nahiz psikikoa erasatea helburu duten eginbideak. Hauen artean sar daitezke: asmo txarrez lan arriskutsuak edo osasunarentzat bereziki kaltegarriak diren lanak egitera behartzea edo fisikoki mehatxatu edo erasotzea.

Laneko Jazarpen moralaren jokabide edo modu ezberdinen deskribapenerako beste erreferentzia baliagarri bat Leynman Inventory of Psychological Terrorization (LIPT) delakoan jasotzen dena da.

Sexu-jazarpenaren adierazpen moduak era askotakoak eta anitzak dira eta ondoren jasotzen diren balizkoak bere baitan dituen arren, ez dute zerrenda itxi bat osatzen:

Osotasun eta zaurgarritasun sexualari eraso egiten dioten onarpenik gabeko ageriko eduki sexuala duten grafiko, bineta, marrazki, argazki edo Interneteko irudien agerraldi edo erakustaldia.

Eduki sexual iraingarria duten telefono-dei, eskutitz edo posta elektronikoko mezuak.

Langilearen itxura edo izaera sexualari buruzko oharpen, txantxa edo aipamenak.

Eskatu gabeko beren-beregiko ukipen fisiko edo gehiegizko eta beharrik gabeko gerturatze fisikoa.

Osotasun eta zaurgarritasun sexualari eraso egiten dioten ageriko galdera edo proposamen sexualak.

Mesede sexualen eskaerak eta gonbidapen lizun edo konprometigarriak, jarrera edo iradokizunen bitartez edo zuzen-zuzenean lan-baldintzen hobekuntza bati, lanpostuaren egonkortasunari, lan-ibilbideari edota biktimak nahi ezean mehatxu bati lotuak doazenean.

Bere izaera sexuala dela-eta langilearen bereizketa, gehiegikeria, iraina edo mespretxua xede eta helburu duen beste edozein jokabide.

Sexu-jazarpenaren eta askatasunez edo onartutako elkarren arteko hurbilketaren aldea, sexu-jazarpena jasaten duen pertsonak jokabide horiek gogoko ez dituela da.

Izen-abizenak:

Lan-postua:

Eginkizunak:

Jazarpenaren sorreraren deskribapena:

Jazarpenaren garapenaren eta oraingo egoeraren deskribapena:

Enpresaren jokabidearen deskribapena:

Konponbide posibleak:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik