- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo gisa Kultura Ondasun Kalifikatu izendatzeko deklarazioan informazioa jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko izapide berri bat egiteko dena, «El Montecillo» trikuharria (Eskuernaga) bertan sartuz multzoaren mugaketa zabaltzeari begira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo gisa Kultura Ondasun Kalifikatu izendatzeko deklarazioan informazioa jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko izapide berri bat egiteko dena, «El Montecillo» trikuharria (Eskuernaga) bertan sartuz multzoaren mugaketa zabaltzeari begira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 3692
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/11
- Argitaratze-data: 2010/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez (EHAAren 96. zk., maiatzaren 24koa, eta ALHAOren 52. zk., maiatzaren 14koa), hasiera eman zitzaion Ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo izendapenaz sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari. Egintza horrekin batera, monumentu-multzoa osatzen duten 15 trikuharriren deskribapena eta mugaketa biltzen duen zerrenda jaso zen.
Ebazpena jakinarazi eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakin zuen beste trikuharri bat aurkitu dela berriki. Hura induskatzen ari zen zuzendariak une horretan emandako datuen arabera, trikuharria Arabako behe-lurretako trikuharrien multzoaren zati bat izan zitekeen, eta uste hori egiaztatu zen Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek ondasuna bisitatu eta aztertu ostean.
Horrenbestez, azken aurkikuntza berriek emaniko informazioaren arabera, Multzoaren zatitzat identifikatutako trikuharri berri bat agertu denez, multzoaren hasierako mugaketa zabaldu egiten da, trikuharria bertan sartzeko. Beraz, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek aurkeztutako txostenak eta ebazpen-proposamena aintzat hartuta, hau
Lehenengoa. Aldatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko maiatzaren 3ko Ebazpenaren I., II. eta IV. eranskinak. Ebazpen horren bidez, hasiera eman zitzaion I. eranskinean zerrendatutako Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo izendapenaz sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari eta jendaurrean jarri zen. Hauxe da aldaketa:
eranskinean (Mugaketa), «El Montecillo» trikuharria (Eskuernaga) sartuko da monumentu-multzoan.
Haren izena erantsiko zaio, gainera, multzoa osatzen duten trikuharrien zerrendari; haren deskribapen labur bat, ordea, II. eranskinari (Deskribapena).
Halaber, IV. eranskinean (Mugapenak), maiatzaren 3ko Ebazpenak biltzen zituen 15 planoak ez ezik, beste bat gehituko da, «El Montecillo» trikuharria (Eskuernaga) barne hartzeko ezarritako mugapenari dagokiona.
Bigarrena. Behin mugaketa eta deskribapena I., II. eta IV. eranskinen araberako zabalkundeaz aldatu eta gero, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen maiatzaren 3ko Ebazpeneko III. eranskineko Babes Araubideari eutsita, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo izendapenaz sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedientea jendaurrean jartzeko epe berri bati hasiera ematea. Hogei eguneko epea zabaltzen da informazioa jendaurrean jartzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Espedientea Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Hirugarrena. Eskuernagako Udalari eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailari honako honen berri ematea: prozedura honi hasiera emateak eraginpeko lursailetan lur-zatiketak, eraikuntzak edo eraisketak egiteko udal-baimenen ondorioak eten egiten dituela, baita dagoeneko eman direnenak ere. Lursail horietan ezinbestean eta gerorako utzi ezin daitezkeen lanak egin behar badira, betiere dagokion Foru Aldundiaren baimena eskuratu beharko da.
Laugarrena. Espedientearen izapideekin jarraitzea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.
Bosgarrena. Ebazpen honen berri ematea Eskuernagako Udalari, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere.
Seigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 11.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko maiatzaren 3ko Ebazpenean (EHAAren 96. zk., maiatzaren 24koa), I. eranskinean, honako lerroalde honen ordez:
Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Chabola de la Hechicera eta El Encinal (Bilar); Lazaya, San Martín, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Laguardia); El Sotillo (Leza/Laguardia); La Mina eta La Lastra (Lantarón); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastián, San Sebastián I, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango).
Honakoa esan behar du:
Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Chabola de la Hechicera eta El Encinal (Bilar); Lazaya, San Martín, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Laguardia); El Sotillo (Leza/Laguardia); La Mina eta La Lastra (Lantarón); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastián, San Sebastián I, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango); eta El Montecillo (Eskuernaga).
Jarraian, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko maiatzaren 3ko Ebazpenean (EHAAren 96 zk., maiatzaren 24koa) «El Montecillo» trikuharria (Eskuernaga) sartu ahal izateko aldatzen diren lerroaldeak agertzen dira:
Multzoa 16 trikuharrik osatzen dute, honako udalerri hauetan kokatuak: Kuartango, Lantarón, Agurain, Donemiliaga, Laguardia, Leza, Bilar eta Eskuernaga.
()
Hauek dira monumentu-multzoa osatzen duten elementuak:
Chabola de la Hechicera eta El Encinal trikuharriak (Bilar).
Layaza, San Martín, Alto de la Huesera, Los Llanos (Laguardia) eta El Sotillo (Leza/ Laguardia) trikuharriak.
La Mina eta La Lastra trikuharriak (Lantarón).
Sorginetxe trikuharria (Agurain).
Aizkomendi trikuharria (Donemiliaga).
San Sebastián, San Sebastián I, Gurpide Hegoa, Gurpide Iparra trikuharriak (Kuartango).
El Montecillo trikuharria (Eskuernaga).
()
El Montecillo trikuharria (Eskuernaga) Ganbera sei ortostaroz osaturik duen galeria-hilobia da. Horiek gutxi gorabehera 2,50 x 2,30 metroko gune poligonala eratzen dute barrualdean. Korredoreko bi lauza kontserbatzen ditu, beherago daudenak, eta horiei esker dakigu zabalera 2,5 metro dela. Korredorearen ingurumarian lur-tumulu bat eta harri handi batzuk daude, zeintzuek jatorriz hilobi-egitura osoa estaliko baitzuten. Gain batean dago hortik datorkio deitura, mahastiz inguraturik. Duela gutxi arte trikuharria dagoen tokian bertan ere mahastiak landuko ziren.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko maiatzaren 3ko Ebazpenean (EHAAren 96 zk., maiatzaren 24koa), IV. eranskinean, honako plano hau gehituko zaie orain arteko 15 planoei:


