Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2010. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko dena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2010. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko dena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3501
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/14
  • Argitaratze-data: 2010/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2010eko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez, 2010. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen (2010eko otsailaren 8ko EHAA, 25 zk.). Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Ebazpen horren 12.1 artikuluak ezartzen duenez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten dira diru-laguntza eman eta ukatu zaien enpresak eta entitateak, izendatu zaizkien diru-zenbatekoak eta, onuradunen batek uko eginez gero, ordezko izango diren entitateak.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, hirurogeita hamasei mila hirurehun eta laurogeita bost (76.385) euro eman dira.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuak ordezko izendatzea. Gehienez ere jaso lezaketen zenbatekoa ere zehazten da.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Espediente zenbakia

Número expediente Eskatzailea

Solicitante Diru-laguntzaren zenbatekoa (eurotan)

Cuantía de la subvención (en euros)

2010/05 SE Eclat Limpieza, S.A. 8.000,00

2010/07 SE Digital Mobiles, S.L. (Digitalak) 4.000,00

2010/08 SE Cear Euskadi 8.549,00

2010/11 SE Aceria de Álava, S.A. 7.265,00

2010/09 SE Asociación Contra la Exclusión Social «Margotu» 8.642,00

2010/19 SE Berohi S. COOP. de Iniciativa Social 4.125,00

2010/15 SE Eldu, S.A. 4.937,50

2010/10 SE Tubacex, S.A. 4.225,00

2010/01 SE Txindorra Kontsultoria, S.L. 3.492,50

2010/03 SE Autobuses Cuadra, S.A. 6.000,00

2010/14 SE Arteche Centro de Tecnología, A.I.E. 4.675,00

2010/16 SE Fundación Gizakia 6.600,00

2010/06 SE Centro Socio Sanitario Cruz Roja - Residencia Irun 5.874,00

Guztira/Total 76.385,00

Espediente zenbakaia

Número expediente Eskatzailea

Solicitante Gehieneko diru-kopurua (eurotan)

Cuantía máxima (en euros)

2010/02 SE IRSE - Instituto de Reintegración Social de Álava 10.000

2010/13 SE Arteche Lantegi Elkartea, S.A. 3.505

Espediente zenbakia

Número expediente Eskatzailea

Solicitante Ukapen arrazoia

Motivo de denegación

2010/04 SE Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia- ADEMBI Gutxieneko puntuazioa ez du lortu

No alcanza la puntuación mínima

2010/18 SE Rezikleta S. COOP. de Iniciativa Social Gutxieneko puntuazioa ez du lortu

No alcanza la puntuación mínima

2010/12 SE Fundación Bizitzen - Bizitzen Fundazioa Gutxieneko puntuazioa ez du lortu

No alcanza la puntuación mínima

2010/17 SE Ekiber S. COOP. Gutxieneko puntuazioa ez du lortu

No alcanza la puntuación mínima

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik