- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 565/2010-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 565/2010-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 172
- Hurrenkera-zk.: 4100
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/15
- Argitaratze-data: 2010/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak «Confederación Sindical ELA-STV»ek aurkeztu duen 565/2010-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98. Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren martxoaren 2ko 76/2010 Dekretuari aurka egiten zaio.
Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.
Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 15a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.


