- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenean aipatzen diren diru-baliabideen zenbateko berria argitara emateko dena. Ebazpen horren bidez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzak arautu ziren 2010erako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenean aipatzen diren diru-baliabideen zenbateko berria argitara emateko dena. Ebazpen horren bidez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzak arautu ziren 2010erako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3663
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/16
- Argitaratze-data: 2010/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoaren esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzak arautu ziren 2010eko ekitaldirako (2009ko abenduaren 30eko EHAA, 250 zk.). Ebazpen horren 2.1 artikuluan, ebazpenean jasotako jarduerak finantzatzeko diru-zenbatekoa ezarri zen (249.000 euro).
Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, aipatu zenbatekoa handitu egin daitekeela ere adierazi zen, betiere eskabideei buruzko ebazpena hartu baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratuz gero. Gorabehera hori argitaratu egin behar da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren babesean formalizatutako laguntza-eskabideak aztertu ondoren, hasieran aurreikusitakoa baino eskabide-kopuru handiagoa jaso da. Halaber, proiektuak baloratu ondoren, proiektuen kalitatea eta edukiak kontuan hartuta, proiektuko emango den diru-laguntzaren zenbatekoa handitu egin behar dela uste da. Horretarako, beharrezkoa da hogei mila (20.000) euroko gastu-osagarri bat onartzeko baimena ematea.
Horrenbestez, esandakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartua ezarritakoarekin bat etorriz, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa dagoela egiaztatu duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da aipatu aurrekontu-gehiketa.
Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenean aipatzen diren diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematea: berrehun eta hirurogeita bederatzi mila (269.000) eurokoa izango da, guztira. Ebazpen horren bidez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek euskal autonomia erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko diru-laguntzak arautu ziren 2010erako (2009ko abenduaren 30eko EHAA, 250 zk.).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Lehenengoa. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 16a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


