- 131/2010 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Bizkaiko Osasun Barrutiko Barrualdeko Osasun-eskualdeko zuzendari gerentearena, Ondarroako Lehen Mailako Atentzioko Unitate-burutza bete gabe geratu dela adierazteko dena (Bizkaiko Osasun-barrutia, Barrualdeko Eskualdea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu131/2010 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Bizkaiko Osasun Barrutiko Barrualdeko Osasun-eskualdeko zuzendari gerentearena, Ondarroako Lehen Mailako Atentzioko Unitate-burutza bete gabe geratu dela adierazteko dena (Bizkaiko Osasun-barrutia, Barrualdeko Eskualdea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 3704
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/16
- Argitaratze-data: 2010/08/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentearen otsailaren 26ko 70/2010 Ebazpenaren bidez, Ondarroako Lehen Mailako Atentzioko Unitateko burua izendatzeko deialdi publikoa onartu zen (Bizkaiko Osasun-barrutia, Barrualdeko Eskualdea).
Deialdia 2010eko apirilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen; hautagaiek eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta ez da hautagairik aurkeztu; epaimahaia, bestalde, ez da osatu. Hori dela eta, deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela adierazten da ebazpen honen bidez.
Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean Zuzendaritza-Gerentzia honi ematen dioten ahalmena erabiliz, hau
Lehenengoa. Ondarroako Lehen Mailako Atentzioko Unitate-burutza bete gabe geratu dela adieraztea (Bizkaiko Osasun-barrutia, Barrualdeko Eskualdea).
Bigarrena. Ebazpen honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Amorebieta-Etxano, 2010eko ekainaren 16a.
Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentea,
ENRIQUE MAÍZ OLAZABALAGA.


