Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 18koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Europako Gaien arloan eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloan profesionalen espezializaziorako 2010eko beken deialdia egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 18koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Europako Gaien arloan eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloan profesionalen espezializaziorako 2010eko beken deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4019
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/18
  • Argitaratze-data: 2010/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

1998ko uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuak Europako Gaien arloan eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloan profesionalen espezializaziorako bekak arautzen ditu, profesionalen formazioa bultzatzeko bi alor horietan, eta beka horietara biltzeko deia urtero egingo dela agintzen du.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 12ko 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluak dioenez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea.

Ondorioz, hauxe

Bederatzi bekatarako deialdia egitea, Europako Gaien arloan eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloan profesionalen espezializazioa bultzatzeko. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

Lehenengoa. Ebazpen honetan eta uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori.

Bigarrena. Deialdi honen eta hortik ateratzen diren ekintza guztien aurka egin dezakete interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrita dagoen moduan eta epean; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen 30/1992 lege hori.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 18a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

Lehenengoa. Xedea eta beken iraupena.

Oinarri hauen xedea da Europako Gaien arloan eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloan profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko beken deialdia egitea. Beka horien iraupena hamabi hilabetekoa izango da bekadunak jarduerari ekiten dion egunetik aurrera kontatzen hasita eta lehiaketaren bitartez esleituko dira bekok. Bekadunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian burutuko dituzte beraien zereginak, Gobernu Kontseiluak 2006ko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren arabera. Erabaki horrek baimena ematen du Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren esparruan deitutako beketan bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bulegoetan burutu ditzaten.

Bigarrena. Diru-kopurua eta ordainketa.

Beken diru-kopurua eta ordainketa ondorengoa izango da:

  1. Bruselan Europar Batasunaren errealitatea hurbiletik aztertzeko bost beka 23.900 euro beka bakoitzak eta Vitoria-Gasteizen Euskal Autonomia Erkidegoaren Europako gaiak aztertzeko beste lau beka 15.900 euro beka bakoitzak. Diru-kopuru horiei dagokien atxikipen fiskala egingo zaie, egindako jardueraren arabera. Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50a izango da. Bigarren ordainketa diru-laguntzaren % 35a izango da eta beka baliatzen hasten denetik bost hilabetera egingo da. Horretarako, Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzak bekadunaren aprobetxamenduaren aldeko txostena eman beharko du aurretik. Hirugarren eta azkeneko ordainketa ordaindu gabeko kopuruari dagokiona programa bukatzen denean egingo da. Horretarako, igarotako prestakuntza hilabeteei buruzko txostena bidali beharko du bekadunak eta Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzak bekadunaren aldeko txostena eman beharko du aurretik.

  2. Ordezkapenen ordainketa bekadunak beka izan duen denborari egokituko zaio, eta bat etorriko da onuradunari geratzen zitzaion aldiarekin.

    Ordainketa egiteko, artikulu honen a) idatz-zatian aurreikusitako ordainketa zatikatuak eta ehunekoak erabiliko dira.

    Hirugarrena. Eskaera eta aurkeztu beharreko dokumentuak

    Beka eskatzeko, eskabidea aurkeztu beharko da, behar bezala beteta. Eredu normalizatua erabiliko da horretarako, eta ondorengo agiri hauek gehituko zaizkio.

  1. NANaren fotokopia.

  2. Karnet-tamainako argazki bat.

  3. Duela gutxiko erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak auzotasun administratiboa EAEn 2010eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik duela egiaztatzeko.

  4. Lizentziaren jatorrizko titulu ofiziala edo konpultsatutako fotokopia. Europar Batasuneko herrialdeetakoak ez diren pertsonek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak homologatutako titulua aurkeztu beharko dute.

  5. Curriculum Vitae, inprimaki normalizatuari jarraiki, ikasketa espedientea barne delarik (jatorrizkoa edota konpultsatutako fotokopia).

  6. Graduatu ostean Europako gaiei edota nazioartekoei buruzko ikasketak egin dituela edo egiten ari dela egiaztatzeko agiriak.

  7. Lortu nahi den bekarako garrantzi berezia duten ikasketen eta esperientzia praktikoaren agiriak.

  8. Beka eskatu duenak egindako lanen eta argitalpenen kopia.

  9. Hizkuntzak jakitearen egiaztagiria.

  10. Zinpeko aitorpena, inprimaki normalizatuaren arabera.

    Laugarrena. Aurkezteko lekua.

    Eskaerak helbide honetara bidali beharko dira:

    Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

    Lehendakaritza

    Nafarroa kalea, 2

    01007 Vitoria-Gasteiz

    Interesatuek eskura izango dute Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian eskaerak formalizatzeko inprimaki eredua (I. eranskinean jaso da). Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan, Araba eta Gipuzkoako campusetako errektoreordetzetan eta Deustuko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan eta Eusko Jaurlaritzaren web orrian www.ej-gv.net ere jaso daitezke eskabide orriak.

    Bosgarrena. Aurkezteko epea.

    Interesatuek uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte, 2010eko urriaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako edozein bide erabiliz. 4/1999 Legeak aldatu zuen beste lege hori.

    Seigarrena. Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

    Aurkeztutako agirietan zerbait falta bada, hamar eguneko epean agiri osagarriak aurkez ditzala eskatuko dio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak beka eskatu duenari.

    Zazpigarrena. Hautespen Batzordea.

    1. Uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, hautespen batzordearen kideak honako hauek izango dira:

      Irune Aguirrezabal Quijera andrea, Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendaria; batzordeburua izango da. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko bere arrazoiren bat balego, Marta Marin Sanchez andreak, Euskadiren Bruselako ordezkariak, ordezkatuko du.

      Marta Marín Sanchez andrea, Euskadiren Bruselako ordezkaria. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko bere arrazoiren bat balego, Sofía de Orue Valdés andreak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du..

      Elena Iturrate Bizkarguenaga andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria. Batzordearen idazkaria izango da; hitza bai, baina botorik ez du izango. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko bere arrazoiren bat balego, Andoni Gamboa Martínez jaunak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du.

      Zortzigarrena. Esleitzea eta argitaratzea.

    1. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ebatziko du deialdia, Hautespen Batzordeak proposatuta.

      Ebazpen horrek administrazio bidea amaituko du eta beken esleipendunen zerrenda jasoko I. eranskinean. Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan eskatzaileei eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek izan dezaten horren berri.

    2. Bekak esleitzeko ebazpenak, halaber, II. eranskina izango du eta esleitutako beka guztietarako ordezkoak izendatuko dira hor. Ordezko horiek, arlo bakoitza eta ordezkotza-hurrenkera kontuan hartuta, lehentasuna izango dute bekadun izateko, ukoren bat edo beste edozein gorabehera gertatzen denean.

    3. Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Epe horretan interesatuari ezelako ebazpenik jakinarazten ez bazaio, eskabidea ezetsi egin dela esan nahiko du horrek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

2010eko deialdia

BECAS DE ESPECIALIZACIÓN DE PROFESIONALES EN LAS ÁREAS DE ASUNTOS EUROPEOS Y COOPERACIÓN INTERREGIONAL

Convocatoria 2010

ESKABIDE INPRIMAKIA

1. INPRIMAKIA

ESKABIDE ORRIA

EUROPAKO GAIEN ARLOAN ETA ESKUALDEEN ARTEKO LANKIDETZAREN ARLOAN PROFESIONALAK ESPEZIALIZATZEKO BEKAK

Jaun/Andre hori:

Behean izenpetzen duen honek, (abizenak eta izena)

NAN zenb ,

(urtea) 19.....(e)ko ..................aren ....................(e)an jaioak, (lurraldea) .......................................................n,

(kalea) ............................................................................ n helbidea eta ................ posta kodea duenak eta

ikasketa titulazioa duenak,

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2010eko aren ........(e)ko ebazpenaz

baliatuz (2010eko aren ....................eko EHAA, ................... zenbakia), honako hau

ESKATZEN DU:

Europako gaien arloan eta eskualdeen arteko lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beka bat eman dakiola, idazki honekin batera doan eskabide inprimakian zehaztutako datuen arabera.

(Tokia) .........................................n, 2010eko ................................aren ...........(e)an.

Izpta.:

EUSKO JAURLARITZAREN KANPO HARREMANETARAKO IDAZKARITZA NAGUSIA.

2. INPRIMAKIA

CURRICULUM VITAE

Abizenak: Izena: .......................................

NAN: ............................ Jaiotze eguna: ........................ Helbidea:

Herria: ..........................................

Probintzia: ................................... PK.: .................... Telefonoa: ...............................

PRESKAKUNTZA AKADEMIKOA

Lizentziaduna zertan (zehaztu):

Zentroa:

Ikasketak noiz bukatu zituen:

Ziurtagiri akademikoko kalifikazioa:

GRADUATU OSTEKO IKASKETAK:

Izenburua

Zentroa:

Iraupena: ............... Lortutako kalifikazioa:

EGINDAKO LAN ETA ARGITALPENAK:

Izenburua:

Non argiratua: Data:

HIZKUNTZA EZAGUPENAREN EGIAZTAGIRIA (E: Erdizka O: Ongi Z: Zuzenki.)

HIZKUNTZA IRAKURRI HITZ EGIN IDATZI

BESTELAKO IKASKETA EDO IKASTAROAK

Izenburua:

Zentroa:

Iraupena:

Lortutako kalifikazioa:

IZANDAKO BEKAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Erakundea Bekaren izena

Hasiera data Iraupena

LAN ESPERIENTZIA:

BESTE ZENBAIT DATU INTERESGARRI:

3. INPRIMAKIA

ZINPEKO AITORPENERAKO EREDU NORMALIZATUA

Behean izenpetzen duen honek,

jaunak/andreak zenbakidun NAN duenak,

ZINPEAN AITORTZEN DU

Ez dituela inoiz lortu beka hauek, ezta EAEren aurrekontu orokorren konturako antzeko bekarik ere.

Ez zaiola diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratiborik edo penalik ezarri, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

Eta jasota gera dadin, idazki hau izenpetzen dut (tokia) ..................................................................n, 2010eko

................................aren ..............(e)an.

Izpta.:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik