- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 18koa, Immigrazioko zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan laguntza tekniko edo administratiboa izateko eta programa, proiektu eta jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 18koa, Immigrazioko zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan laguntza tekniko edo administratiboa izateko eta programa, proiektu eta jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 4274
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/18
- Argitaratze-data: 2010/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez (EHAA, 2010eko ekainaren 9koa) erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan laguntza tekniko edo administratiboa izateko eta programa, proiektu eta jarduerak garatzeko dirulaguntzetarako deia egiten da.
Aipatutako Aginduaren IV. Kapituluak dirulaguntzen hirugarren lerroa arautzen du: Immigrazioko langile teknikariak kontratatzeko eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak, hain zuzen ere.
Agindu horren 26. artikuluan adierazitakoaren arabera, Immigrazio Zuzendaritzari dagozkio hirugarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.
Aipatutako Aginduaren 9.2 artikuluaren arabera, dirulaguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak Balioespen Batzorde bat hautatuko du, eta Batzorde horrek dirulaguntzen ebazpen-proposamena emango du.
Era berean, Aginduaren 9.3 artikuluari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez hiru pertsonak eta gehienez sei pertsonak osatuko dute, beti ere Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo lan-kontratuko langileak badira eta gizarte-gaietako arloan, drogamendetasunen arloan, gizarteratzearen arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, Zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuta.
Horrez gain, artikulu horrek kasu bakoitzean dirulaguntzen lerroa kudeatzen duen Zuzendaritzako funtzionario edo lan-kontratuko langile batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela adierazten du. Eta baita Organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.
Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau
Mahaikideak:
Edurne Ramón Olano, Immigrazio Zuzendaritzako teknikaria.
José Manuel Meaurio Antón, Immigrazio Zuzendaritzako teknikaria.
Rosa María Urrutia Urresti, Immigrazio Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta beronen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 18a.
Inmigrazioko zuzendaria,
MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.


