Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko ekainaren 22koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, maiatzaren 21eko JUS/1654/2010 Agindua argitaratzeko xedapena ematen duena. Agindu horren bitartez, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegora txanda irekiko eta barne sustapeneko sistema orokorrez sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 22koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, maiatzaren 21eko JUS/1654/2010 Agindua argitaratzeko xedapena ematen duena. Agindu horren bitartez, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegora txanda irekiko eta barne sustapeneko sistema orokorrez sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4513
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/22
  • Argitaratze-data: 2010/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Ministerio Fiskalak deitu eta ebatziko ditu hautaketa-probak, eta berauek lurraldeka egingo dira, lanpostu hutsak bilduta dauden eremuen arabera; hala dago ezarrita Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 483. artikuluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 16. artikuluan (1451/2005 Errege Dekretua, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duena).

Halaber, aipatutako artikuluek finkatzen dutenez, deialdia aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Nolanahi ere, egun berean argitaratzea ezinezkoa baldin bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera hasiko dira deialdian ezarritako baldintzak eta epeak.

Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren bitartez Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatu zen. Dekretu horretako 12. artikuluak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen arloari dagokionez, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak dituen egitekoak finkatzen dira; bada, artikulu horretan ezarritako ahalmenez baliatuz, honako hau

JUS/1654/2010 Agindua, maiatzaren 31koa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegora txanda irekiko eta barne sustapeneko sistema orokorrez sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko dena.

Otsailaren 27ko 248/2009 Errege Dekretuak (martxoaren 3ko BOE) eta martxoaren 31ko 406/2010 Errege Dekretuak (apirilaren 1eko BOE) xedatutakoa betez (bi dekretu horien bidez, 2009ko eta 2010eko lan-eskaintza publikoak onartu ziren, hurrenez hurren), eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen beharrizanei aurre egiteko.

Uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan emandako eskumenez baliatuaz, Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetara Botere Judizialari buruzko 6/1985 Legearen VI. liburuan jasotakoetara sartzeko hautaketa-prozesuak zuzentzeko oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/1294/2010 Aginduarekin bat etorriaz (maiatzaren 19ko BOE), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena delarik, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegora sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egitea erabaki du ministerio honek.

Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearekin, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin, eta Estatuko Administrazio Orokorrean genero berdintasunaren Plana onartzen duen 2005eko martxoaren 4ko Ministroen Kontseiluaren Erabakiarekin bat etorriaz, enplegua lortzeari dagokionez, gizonezkoen eta andrazkoen arteko tratu berdinaren printzipioa hartzen da kontuan deialdi honetan.

OINARRI KOMUNAK

Maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduan ezarritakoak dira deialdi hau zuzenduko duten oinarri komunak (maiatzaren 19ko BOE).

BERARIAZKO OINARRIAK

  1. Lanpostuen deskribapena.

  1. Txanda ireki (kidego-zenbakia: 010) eta barne sustapen (kidego-zenbakia: 001) bidez sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da, otsailaren 27ko 248/2009 Errege Dekretuaren Justizia Administrazioaren Langileei buruzko I. eranskinean (martxoaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta martxoaren 31ko 406/2010 Errege Dekretuaren III. eranskinean aipatutako 1.042 lanpostu betetzeko. Lanpostu horiek Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegokoak dira, eta, txanda irekiko lanpostuak oposizio bidez bete nahi dira; barne sustapenekoak betetzeko, ordea, lehiaketa-oposizioa erabili nahi da. Honela dago banaturik, lurraldeka:

    Lurralde-eremua: Txanda irekia Barne sustapeneko txanda GUZTIRA

    Sistema orokorra Minusbaliatuentzako erreserba Sistema orokorra Minusbaliatuentzako erreserba

    Andaluzia 106 8 106 8 228

    Kanariak 30 2 31 2 65

    Kantabria 3 -- 3 -- 6

    Katalunia 89 6 90 6 191

    Valentzia 59 3 60 3 125

    Galizia 6 -- 6 -- 12

    Madril 147 10 146 10 313

    Nafarroa 1 -- 1 -- 2

    Euskal Autonomia-erkidegoa 18 1 17 1 37

    Penintsulako gainerakoa eta Balearrak 30 2 29 2 63

    Guztira 489 32 489 32 1042

    1. Ehuneko 33koa edo hortik gorako minusbaliotasun-gradua dutenek bete ditzaten, txanda irekirako deialdiko 32 plaza erreserbatu beharko dira, eta hartarako 1.1 puntuan jasotako lurralde banaketa baliatuko da; minusbaliatu horiek aipatu minusbaliotasuna egiaztatu beharko dute, bai eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoari atazak egiteko gauza direla ere, eta azkenik hautaketa-probak gainditu beharko dituzte. Abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera eta abenduaren 2ko 51/2003 Legearen ondorioetarako, honako pertsona hauek joko dira % 33ko edo hortik gorako minusbaliotutzat: Gizarte Segurantzako pentsiodunak, zeinek aitortuta duten ezintasun iraunkor erabatekoa, osoa edo baliaezintasun handia aitortuta duten; eta klase pasiboetako pentsiodunak, zeinek zerbitzurako ezintasun iraunkorraren edo inutilitatearen ondorioz zaharsariren edo erretiro-pentsioren aitortuta duten.

    Minusbaliatuentzat gordetako lanpostuak, hutsik geratuz gero, ez zaizkie erantsiko sarrera orokorrekoei.

    2. Ehuneko 33koa edo hortik gorako minusbaliotasun-gradua dutenek bete ditzaten, barne sustapenerako deialdiko 32 plaza erreserbatu beharko dira, eta hartarako 1.1 puntuan jasotako lurralde-banaketa baliatuko da; minusbaliatu horiek, batetik, aipatu minusbaliotasuna egiaztatu beharko dute, bestetik, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoari atazak egiteko gauza direla ziurtatu, eta azkenik, hautaketa-probak gainditu beharko dituzte.

    Minusbaliatuentzako kupotik bete gabe geratzen diren lanpostuak barne sustapen bidezko sarrera orokorrekoei erantsiko zaizkie, Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 19ko 19/2003 Lege Organikoaren 490.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  1. Sarrera-sistema edozein delarik ere, minusbaliatuentzako kupoko hautagaiek ezin izango dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuetarako lehian.

    Aldi berean ezin izango da parte hartu txanda irekiko eta barne sustapeneko sarrera-sistema orokorretan.

    Hautagaiek lurralde bakar batean baino ez dute parte hartzerik izango; beraz, onartuak izanez gero, nahitaez lurralde horretan lortuko dute destinoa. Lurralde-eremu baten hutsik geratzen diren plazak ezin izango zaizkio batu beste bati.

  2. Oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen dituzten autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Hori ezinezkoa bada, agindu honetan ezarritako epe-muga eta epe guztiak agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatuko dira.

  1. Hautaketa-prozesua.

  1. Txanda irekiko hautaketa-prozesua oposizio bidez egingo da, 1.A eranskinean zehaztutako ariketa, balioespen eta puntuazioekin.

    Barne sustapeneko hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizio bidez egingo da. Lehenengo, oposizio-aldia burutuko da, 1.B.1 eranskinean zehaztutako ariketa, balioespen eta puntuazioekin.

    Oposizio-aldia gainditzen duten hautagaiak lehiaketa-aldira pasako dira: han balioetsiko dira 1.B.2 eranskinean zehaztutako merezimenduak.

  2. Bi txandetarako hautaketa-prozesuak hautaketa izaera izango duen praktika-aldi bat izango du, gainditu beharko dena. Praktika-aldi hori egiteko, lehiaketa-aldia (eta, hala badagokio, oposizio-aldia ere bai) gainditu duten hautagaiak Justizia Ministerioko praktiketako funtzionario izendatuko dira, baina horiek ez dira izango deitutako plaza kopurutik gora.

  3. Hautaketa-prozesuaren azken kalifikazioa lortzeko batuko dira oposizio-aldian, lehiaketan (hala badagokio) eta hautaketa-prozesuan lortutako puntuazioak.

  4. Lehenengo, barne sustapeneko txanda erabakiko da, eta gero, txanda irekikoa.

  5. Berdinketa gertatuz gero, puntuazio-hurrenkera honela ebatziko da: Oposizio-aldiari emango zaio lehentasuna; bigarrenik, lehiaketa-aldiari, hala badagokio; eta hirugarrenik, hautaketa-prozesuari. Berdinketa hautsi ez bada, oposizio-aldiko bigarren ariketaren notak izango du lehentasuna. Azkenik, horrela ere ez bada hautsi berdinketa, lehenengo deituraren lehenengo letrari emango zaio lehentasuna, «J»-tik hasita.

  1. Programak.

    Oposizio-aldiko gai-zerrenda maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan zehaztuta dago (maiatzaren 19ko BOE). Oposizioaren ariketa guztietarako gaien edukia bat etorriko da deialdi hau argitaratzen denerako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den araudiarekin, araudi hori indarrean sartu ez bada ere.

  2. Titulazioa eta parte hartzeko beste betekizun batzuk.

  1. Hautaketa-prozesu honetan txanda irekitik parte hartzeko, batetik, «Oinarri Komunen» zazpigarren oinarrian zehaztutako betekizun guztiak konplitu beharko dira, eta, bestetik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean unibertsitate-diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko titulua edo antzekoa eduki edo eskuratzeko era izan beharko da. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa edo baliozkotzapena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, ondorio akademikoak eta profesionalak izan ditzan. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean profesio arautuen arloan kualifikazio profesionala aitortu zaien hautagaiei (89/48/CC/EE direktiba).

  2. Barne sustapeneko txandan parte hartzen duten hautagaiek ondoko betekizun hauek ere konplitu beharko dituzte:

    1. Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoari atxikitako karrerako funtzionarioa izatea, lehen Justizia Administrazioko laguntzailea.

    2. Lanpostuaren jabetze-egunetik bi urtez gutxienez lanean aritu izana, kidego horretako karrerako funtzionario gisa.

      1. Eskabideak.

      1. Justizia Administrazioko hautaketa-probetan onartzeko eskabidearen eta azterketa-eskubideen tasaren likidazioaren eredu ofiziala bete beharko du hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi duenak (790. eredua) [ale autokopiatzailea, zeinen goialdean honako hau agertzen baita: «Justizia Ministerioa, Justizia Administrazioko hautaketa-probetan onartzeko eskabidea eta azterketa-eskubideen tasaren likidazioa»]. Eredu hori gaztelaniazkoa eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan idatzitakoa izango da. Halaber, Justizia Ministerioan, Justizia auzitegi nagusietan, probintzia auzitegietan, Justizia Ministerioaren lurralde gerentzietan, plazetarako deialdiak egiten diren autonomia-erkidegoetan, Herri Administrazioen Ministerioko Administrazio Informaziorako Zentroan eta Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan emango da aipatu eredua. Eskabide-eredua web orrialdetik ere jaitsi ahal izango da (www.Mjusticia.es).

      2. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei egun naturaleko epearen barruan aurkeztu beharko dira eskabideak, eta Justiziako Estatu-idazkariari zuzenduko zaizkio. Eskabideak garaiz eta behar den moduan aurkeztu ezean, hautagaia kanpoan geratuko da.

      3. Honako leku hauetan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea, dagokion tasa ordaindu ondoren:

        1. Justizia Ministerioaren Erregistro Nagusia: Jacinto Benavente plaza, 3, 28015 Madril.

        2. Estatuaren Administrazio Orokorreko Gobernuaren ordezkaritzetako eta ordezkaritzaordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 1992/26 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako organo eta bulegoetan.

        3. Justizia Ministerioko Erregistro Telematikoaren bidez (www.Mjusticia.es) eta bertan zehaztutako aginduei jarraituz.

          Eskabideak bide hori (erregistro telematikoarena) erabiliz aurkeztuz gero, azterketaren tasa bide telematikoaren bitartez ordaindu beharko da, nahitaez.

          Oinarri Komunei buruzko maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz ordainketa horretatik salbuetsita dauden hautagaiek, edo tasaren murrizketarako eskubidea dutenek, ezin izango dute sistema hori erabili, eta paperezko eskabidea aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera, oinarri honetako a) edo b) atalean adierazitako erregistroetako batean salbuespen edo murrizketa horretarako eskubidea dutela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.

      4. Azterketa-eskubideen tasa.

        Azterketa-eskubideen tasa 10,67 eurokoa izango da barne sustapeneko txandan, eta 21,33 eurokoa, ordea, txanda irekian, eta Oinarri Komunetako bederatzigarren oinarrian zehaztu bezala ordaindu beharko da.

        Oinarri Komunen 6. puntuko bederatzigarren oinarrian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten hautagaiak tasa horretatik salbuetsita egongo dira. Horretarako, 6. puntuko bederatzigarren oinarri horretako laugarren puntuan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

      5. Atzealdean eta III. eranskinean jasotako jarraibideei eta ondoren azaltzen diren jarraibide partikularrei eutsiz bete beharko da eskabidea:

        1. «Azterketaren probintzia» izeneko laukian hautagaiek oposizio-aldiko lehenengo ariketa hauetako zein hiritan egin nahi duten jaso beharko dute, zein lurraldetan aurkezten diren kontuan harturik:

        Lurralde-eremua Azterketa egiteko lekua

        Andaluzia Sevilla (41)

        Kanariak Las Palmas Kanaria Handikoa (35)

        Santa Cruz Tenerifekoa (38)

        Kantabria Santander (39)

        Katalunia Bartzelona (08)

        Galizia Santiago de Compostela (15)

        Madril Madril (28)

        Nafarroa Iruña (31)

        Euskal Autonomia-erkidegoa Gasteiz (01)

        Valentziako Erkidegoa Valentzia (46)

        Penintsulako gainerakoa eta Balearrak Albacete (02)

        Burgos (09)

        Cáceres (10)

        Ceuta (51)

        Logroño (26)

        G. eta B. Madril (28)

        Melilla (52)

        Murtzia (30)

        Oviedo (33)

        Palma (07)

        Valladolid (47)

        Zaragoza (50)

        Edozelan ere, eskabidean azterketa egiteko lekuari buruzko zehaztasunik adierazten ez bada, bere helbideari dagokion auzitegi nagusiaren egoitzako behin betiko zerrendetan sartuko da ofizioz; beraz, delako auzitegiko lurraldeari atxikita geratuko da, deialdi honetako 1.3 oinarriari jarraiki.

        2. Urritasunak dituzten hautagaien kasuan.

        1. Deialdi honetako 1.2 oinarrian aipatzen diren hautagai minusbaliatuek, minusbaliatuentzako kupoan badaude, hala adierazi beharko dute, eskabidean horretarako dagoen laukian, eta «deialdiko oinarriaren arabera adierazi beharreko datuak» epigrafean, A laukian, jakinarazi beharko dute zein egokitzapen beharko dituzten, denbora eta bitartekoen arloko egokitzapenak, ariketak egiteko. Horrela, epaitegiak behar beste informazio izango du, minusbaliatuek ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak egin ahal izateko.

        2. Urritasunak dituzten hautagaiek, minusbaliatuentzako kupoan ez badaude eta ariketak egiteko denbora eta bitartekoetan egokitzapenak behar badituzte, hala jakinarazi beharko dute, X bat idatziz «egokitzapena eskatzen du» laukian; halaber, «deialdiko oinarriaren arabera adierazi beharreko datuak» epigrafean ere hala jakinarazi beharko dute, B laukian, eta hor adierazi beharko dute zein egokitzapen beharko dituzten denboran eta bitartekoetan, ariketak egin ahal izateko.

          3. Beren hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetako hautagaiek egiaztatu ahal izango dute hizkuntza hori badakitela. Horretarako, bi sistema erabili ahal izango dituzte:

        1. Hautazko proba bat egitea. Horrelakoetan, «X» bat idatzi beharko dute, «Hizkuntzaren hautazko proba» epigrafearen «Egiten du» laukian.

        2. Agiri bidez egiaztatzea hizkuntza-jakite hori. Horrelakoetan, «X» bat idatzi beharko dute «Agiriak aurkezten ditu» laukian, eta behar denean bidali beharko dituzte hizkuntza hori badakitela egiaztatzen duten ziurtagiriak, agindu honetan aurreikusitakoarekin bat.

          Kontzeptu honengatik eman daitekeen puntu-kopururik handiena dutela egiaztatuta ez daukaten hautagaiek bi bideak erabil ditzakete, egiaztatuta daukaten mailari dagokion ziurtagiria aurkeztuz eta justu gorago dagoen mailaren hautazko azterketa eginez. Kasu horretan, X batez markatu beharko ditu bi laukiak: «Agiriak aurkezten ditu» eta «Egiten du»

          Euskal Autonomia-erkidegoko foru zuzenbideari buruzko ezagutzei dagokienez, modu berean jokatuko da.

      6. Epaimahaiak.

      1. Justizia Ministerioak bi Epaimahai Kalifikatzaile Nagusi izendatuko ditu. Bata txanda irekiko hautaketa prozesurako eta bestea barne sustapeneko txandako hautaketa prozesurako.

        Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta Oinarri Komunetan (hamaikagarren oinarria, 1. puntua eta hurrengoak) ezarritakoaren arabera lanpostuetarako deia egiten duten autonomia-erkidegoetako aldizkarietan argitaratuko da epaimahaien izendapena.

        Lanpostuetarako deia egiten den autonomia-erkidegoen eremuan Justizia Ministerioak Ordezko Epaimahaiak izendatuko ditu. Bata txanda irekiko hautaketa prozesurako, eta bestea barne sustapeneko hautaketa prozesurako.

        Epaimahai Kalifikatzaile Bakarrik edo Epaimahai Eskuordeturik ez dagoen azterketa-egoitzetan, Justizia Ministerioko organo eskudunak, probak egiteko, Estatuko Justizia Idazkaritzak Estatuko Administrazio Zibileko funtzionarioak, autonomia-erkidegoetako funtzionarioak (kasu bietan, Justizia Ministerioan edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunetan dihardutenak) edo Justizia Administrazioko funtzionarioak izenda ditzake. Funtzionario horiek Epaimahai Kalifikatzaile Bakarraren edo Epaimahai Eskuordetuaren zuzendaritzapeko probetan lagunduko dute horien ordezkari izango direnez, eta hautaketa-proba bakoitzean egokitzen zaizkien ariketen antolamendu administratiboa egiteko eta ariketok exekutatzeko eskumena izango dute.

      2. Honako kide hauek osatuko dute Epaimahai Kalifikatzaile Nagusia, titular eta ordezko modura: karrera judizialeko edo fiskaleko kide bat; bi idazkari judizial; A1 edo A2 Taldeko bi funtzionario, Justizia Ministerioan destinoa dutenak; eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko bi funtzionario.

        Magistratua, fiskala edo idazkari judizialetariko bat izango da lehendakaria; eta Justizia Ministerioko funtzionarioetariko batek jardungo du idazkari-lanetan.

        Ordezko Epaimahaiek Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren osaera berdina izango dute, horietan Justizia Ministerioko funtzionarioen ordez autonomia-erkidegoetako funtzionarioak egongo dira.

        Zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei dagokionez, maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuko IV. eranskinean aurreikusitakoen artean bigarrenaren kategoria izango du epaimahaiek.

      3. Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin bat etorriaz, sexu batekoen zein bestekoen arteko aukera-berdintasuna zehazki betetzeaz arduratuko dira epaimahaiak.

      4. Hautaproba hauen gaineko informazioa honako lekuetan eskuratuko da: Justiziako lurralde-gerentzietan, Justizia Ministerioan (Estatuko Justizia Idazkaritza, San Bernardo 21, 28071, Madril; telefonoa: 902 00 72 14), Justizia Ministerioaren web orrialdean (www.Mjusticia.es, Lan Publikoaren eskaintzak), Lehendakaritza Ministerioko Administrazio Informaziorako Zentroa (telefonoa: 060), eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia-erkidegoetako organo eskudunetan.

      5. Komunikazioetarako eta gainerako gorabeheretarako, hau izango da Epaimahai Kalifikatzaile Bakarren egoitza: San Bernardo kalea, 21. 28071 Madril (Telefonoa: 902007214). Ordezko Epaimahaiek honako egoitza hauek dituzte:

        ORDEZKO EPAIMAHAIAK

        Autonomia-erkidegoa Organoa Telefonoa

        Andaluzia Instituto Andaluz de Administración Pública, Servicio de Formación y Selección del Personal de Justicia, c/ Ramón y Cajal, n.º 35, 41071 - Sevilla

        www.iaap.junta-andalucia.es/

        institutodeadministracionpublica 955 04 27 09

        955 04 24 00

        Kanariak Dirección General de Relaciones con la Administración de Justicia, Avda. José Manuel Guimerá, n.º 10. Edificio Usos Múltiples II, 1ª planta. 38003 Santa Cruz de Tenerife.

        www.gobiernodecanarias.org/dgjusticia/ 922473892

        Kantabria Dirección General de Justicia, Pº de Pereda, n.º 36 Pal. Izda. 39071 Santander.

        www.pas.cantabria.es 942 20 87 87

        942 20 87 96

        Katalunia Subdirección General de Gestión de Recursos Humanos y Gestión Económica.

        Departamento de Justicia. Pau Clarís, 81, 3.ª planta 08010 Barcelona

        www.gencat.net/oposicions/ 93 316 42 43

        93 316 42 16

        Galizia Dirección General de Justicia, Plaza de Europa, n.º 5 A, 4.º, Polígono de Fontiñas, 15718 Santiago de Compostela

        http://cpapx.xunta.es/portal/xustiza/dxxpersoal.htm 981 54 62 30

        Madril Dirección General de Justicia

        C/ Gran Vía, 18.

        28013 Madrid www.madrid.org 91 493 69 50

        Nafarroa Justizia Zuzendaritza Nagusia, Iratxeko Monasterioaren kalea, 22, etxabea, 31011 Iruña

        www.navarra.es 848 42 67 86

        848 42 67 80

        Euskal Autonomia-erkidegoa Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza

        Donostia kalea, 1

        01010 - VitoriaGasteiz

        www.justizia.net 945019132

        Kidegoa

        Valentzia Dirección General de Justicia,

        C/ Bailia, 1-2.º, 46071 Valencia

        www.cjap.gva.es 96 386 36 51

        96 386 90 23

        96 386 34 39

      1. Hautaketa-prozesuaren garapena.

      1. Jarduteko hurrenkera.

        Jarduteko hurrenkera. Lurralde-eremu guztietan, oposiziogileek jarduteko hurrenkera alfabetikoki hasiko da, zehazki, «J» letrako lehenengotik, halaxe baitago ezarria Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2010eko urtarrilaren 26ko Ebazpenean (otsailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

      2. Hautaketa-prozesuaren iraupena.

        Justifikatzen duen zio objektibo bat Justiziako Estatu Idazkaritzak aintzat hartua- agertzen ez bada, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusia entzun ondoren, hautaketa-prozesuak gehienez ere hamabi hilabeteko iraupena izango du, lehen ariketa egiten denetik hasita baztertze indarreko praktika-aldia hasten den arte.

      3. Oposizio-aldia.

        Oposizio-aldiko ariketak deialdiaren I.A. eta I.B.1 eranskinean zehaztuta daude.

        Barne sustapena: onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda behin betiko egiten duen ebazpena argitaratzen denetik harako 30 egunen barruan egin beharko da oposizio-aldiko lehen ariketa. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira ariketaren eguna, ordua eta lekua.

        Sarrera irekia: barne sustapen bidez sartzeko lehenengo ariketa, oposizio-aldiko bigarren ariketa bukatu aurretik adierazten den egunean egingo da. Ariketako deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

        Sarrera-sistema bakoitzerako, lehenengo ariketa egun eta ordu berean egingo da azterketaren egoitza guztietan.

        Oposizioko ariketak amaitu ostean, gainditzeko gutxienekoa lortu duten oposiziogileen zerrenda argitaratuko dituzte epaimahaiek Justizia Ministerioaren web gunean (www.Mjusticia.es) eta autonomia-erkidegoen web guneetan; eta zerrenda horietan, lurralde eremu bakoitzean lortutako puntuazioa adieraziko da, eta bertan direnei hurrengo ariketarako deia egingo zaie.

        Zerrenda horietan azaltzen ez diren oposiziogileak ez-gai izango dira eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko.

        Oposizioko ariketa guztiak bukatu ondoren, lurralde-eremu bakoitzean oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda emango du argitara Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak, Justizia Ministerioaren web orrialdean.

        Zerrenda horietan azaltzen diren txanda irekiko oposiziogileek, beren hizkuntza ofiziala duten lurralde-eremuetako batean aurkezten direnek, beren eskabidean adierazi behar dute agiri bidez egiaztatuko dutela hizkuntza hori badakitela, eta ondorioz, hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko dituzte behar diren ziurtagiriak, ordezko epaimahai eskudunaren egoitzan, 6.5 oinarriak aipatzen duena.

        Horrelaxe jokatu beharko da Euskal Autonomia-erkidegoko Foru Zuzenbideari buruzko ezagutzei buruzko ziurtagiriekin.

      4. Lehiaketa-aldia.

        Barne sustapen bidez sartzeko txandarako, oposizioa gainditu dutenen zerrenda argitara emateko ebazpenean honako hau ere ezarriko da: lehiaketa-aldian balioetsi beharreko merituak egiaztatzeko agiriak aurkezteko hogei egun naturaleko epea; eta agiri horiek honako helbidean aurkeztu beharko dira: Justizia Ministerioko Erregistro Orokorra, Justiziako Estatu Idazkaritza Jacinto Benavente kalea, 3.a, 28071 Madril. Bestela, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu beharko dira. Agiriak ez badira aurkezten aipatu epearen barruan, hautagaia ez da baloratuko lehiaketa-aldian. Gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizial bat edota zuzenbide zibil berezia edo foru zuzenbidea duten autonomia-erkidegoetatik lehiatzen diren oposiziogileek, ezagutzak agiri bidez egiaztatu nahi badituzte, une honetan aurkeztu beharko dituzte egiaztagiri egokiak.

        Justizia Administrazioan egindako zerbitzuei buruzko ziurtagiriak ofizioz emango ditu Justizia Ministerioak edo autonomia-erkidego eskudunek.

        Ofizioz aurkeztuko dira, orobat, aurreko deialdietako ariketak gainditu izanaren ziurtagiriak.

        Merezimendu ebaluagarriak I.B.2 eranskineko baremoetan daude, eta eskabideak aurkezteko epea bukatu bitartekoak hartuko dira kontuan.

        Merezimenduak, aurkeztutako ziurtagirien arabera balioetsiko dituzte Epaimahai Kalifikatzaile Bakarrak eta Ordezkoek, eta Epaimahai Bakarrak Justizia Ministerioaren web orrian emango du argitara lehiaketa-aldiko hautagaien zerrenda eta merezimenduen balioespen behin-behinekoa, baremoko atal bakoitzean eta guztira lortutako puntuazioak zehaztuaz. Hautagaiek alegazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea izango dute, zein aipatu zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik hara zenbatuko baita. Epe hori amaitu ostean, epaimahaiak argitara emango du zerrenda, lehiaketa-aldiko behin betiko balioespenarekin eman ere.

      5. Arriskuko haurdunaldia eta erditzea.

        Arriskuko haurdunaldia edo erditzea izatearren zein behar bezala egiaztatuko den hautaketa prozesua ezingo balu osatu hautagairen batek, bi baldintza jarriko dira egoera bideratzeko: prozesua amaitzea eta geroko utzi diren aldiak gainditzea. Ezingo dira aldi horiek atzeratu, baldin eta horrek badakar gainerako hautagaiek prozesua arrazoizko denboraren barruan ebazteko duten eskubidea murriztea. Epaimahai Bakarrak baloratuko du egoera hori. Nolanahi ere, hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratu aurretik burutu beharko dira aldi horiek.

      6. Autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak jakitea eta Euskal Autonomia-erkidegoko Zuzenbide Zibila ezagutzea balioestea.

        Oposizio-aldiko eta, hala badagokio, lehiaketa-aldiko derrigorrezko ariketak amaitu ostean, gaztelaniaz besteko hizkuntza propioa duten lurralde-eremutik lehiatu eta onartutakoen zerrendan diren hautagaiak epatu egingo dira, hain justu ere beste hizkuntza hori jakitea egiaztatzeari dagokionez, baztertze-indarrik gabekoa eta hautazkoa den ariketa egiteko, betiere eskabidean halakorik eskatu bada. Aldi berean, dagokion ordezko epaimahaiak balioetsiko ditu hizkuntza jakitea agiri bidez egiaztatzeko aukera egin duten hautagaiek behar den moduan aurkeztutako agiriak.

      1. 3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bi moduak aukeratu dituzten hautagaientzat, kasuan-kasuan dagokien puntuaziorik altuena lortuko dute, eta puntuak ezin izango dira inola ere pilatu.

        Azterketan eta egiaztagirietan lortutako puntuazioa egokitu egingo da deialdi honetako I-C eranskinean jasotako baremoaren arabera, eta tokatzen den autonomia-erkidegorako destinoak esleitzeko baino ez ditu izango ondorioak.

        Euskal Autonomia-erkidegoko Foru-zuzenbide zibilari edo zuzenbide bereziari buruzko ezagutzak baloratzerakoan modu berean jokatuko da eta ondorio berberak izango dira.

      1. Agirien aurkezpena eta praktiketako funtzionarioen izendapena.

        1. Oposizio-aldia eta, hala badagokio, lehiaketa-aldia amaitu ondoren, epaimahaiek, lurralde bakoitzaren eremuan, onartutako zerrenda igorriko diote Justizia Ministerioari. Onartutakoak ez dira, inolaz ere, deitutako lanpostuak baino gehiago izango. Zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean eta deialdia egiten duten autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko da, eta bertan zenbatgarrena, NAN zenbakia, ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa, beharrezko ariketa guztien puntuazio osoa eta, hala badagokio, lehiaketa-aldiarena adieraziko dira. Nota globalarekin batera, baina bertatik bananduta eta aurrekoari lotu barik, lehiatzen den autonomia-erkidegoko gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialean lortutako puntuazioa agertuko da, hala izanez gero, bai eta Euskal Autonomia-erkidegoko foru zuzenbide zibila ezagutzeagatik lortutakoa ere.

        Minusbaliatuentzako kupotik aurkeztu direnetako hautagai minusbaliaturen batek dagozkion ariketak gainditu baina, lehiaketa-aldian lanposturik lortzen ez badu, eta bere puntuazioa txanda irekiko beste hautagai batzuek lortutakoa baino handiagoa bada, bere puntuazio-hurrenkeraren arabera sartu beharko da txanda horretan.

        Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan onartutakoen zerrenda argitaratzen denetik hasi eta hogei egun naturaleko epearen barruan, behin betiko zerrendotan agertzen diren hautagaiek, Justizia Ministerioko Erregistro Nagusian, Estatuko Justizia Idazkaritzan (Jacinto Benavente kalea, 3, 28071, Madril) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak 30/1992 Legea aldatu zuen), agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

        1. Nortasun-agiri nazionalaren bi kopia, edo horien baliokideak, baldin eta interesatuak, IV. eranskinaz baliatuta, ez badu berariaz bere oniritzia ematen, bere datu pertsonalak hautaketa-prozesu honetako organo instruktoreak ofizioz kontsulta eta egiazta ditzan.

        2. Deialdian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo ikasgai guztiak gaindituta dituela egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa, titulua lortzeko gaitzen duena, bai eta titulua lortzeko eskubideak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria ere.

          Atzerrian lorturiko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

        3. Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko egitekoetan jardutea eragozten dion gaixotasunik nahiz akats fisikorik ez duela egiaztatzen duen agiri medikoa. Agiri hori Gizarte Segurantzan interesatuari dagokion Medikuntza Orokorreko medikuak egin beharko dio.

          Ehuneko 33ko edo hortik goragoko minusbaliotasunaren legezko egoeraren bat duten hautagaiek egiaztagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunek edo kasuan kasuko autonomia-erkidegoek egindakoa. Egoera eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko lan eta funtzio propioak betetzeko gai dela egiaztatu beharko du agiri horrek.

        4. Zinpeko deklarazioa, honako hauek jasoz: bateraezintasun kausaren batean sarturik ez dagoela; diziplina edo judizio-bidean egiteko publikoetan jarduteko gaitasun gabetua ez dagoela; edozein herri-administraziotako zerbitzutik ez dela kanporatua izan diziplina-prozedura baten bidez, birgaitua izan denean izan ezik. (II. eranskina).

          Justizia Ministerioak egingo du bere kabuz zigor-aurrekarien egiaztagiria, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 35.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

          Aurreko idatz-zatian aipatutako agiriak aurkeztea ezinezkoa denean behar bezala justifikatu beharko da, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, legez onargarri den edozein bide erabili ahalko da.

          Funtzionario publiko diren hautagaiek ez dituzte beren aurreko izendapenerako erakutsi zituzten baldintzak eta betebeharrak aurkeztu behar. Egoera hori eta Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskakizunak egiaztatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute, menpe daudeneko ministerioak nahiz erakundeak egina.

          Hautagaiek, jarritako epearen barruan, halabeharrezko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez badituzte, edota, agiriok aztertuta, jarritako baldintzak betetzen ez dituztela ikusten bada, ez dira karrerako funtzionario izendatuko eta, ondorioz, beren egintzak baliorik gabe utziko dira. Gainera, hasierako eskabidean datu faltsuak jartzeagatik eduki dezaketen erantzukizuna izango dute.

          Azken kasu honetan, edo hautagairen batek uko egiten badio, betiere Epaimahaiak deitutako plaza beste hautagai proposatu baditu, Justizia Ministerioak zerrenda osagarria eskatuko dio Epaimahaiari, non adieraziko baitira -ariketa guztiak gaindituta- proposatutakoen ondorengoak direnak, deitutako plaza guztiak osatu artean.

          Zerrenda osagarri horretan txertatutako hautagaiek, horrelakoetan, oinarri berorretan zehazten diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte bost egun balioduneko epean, Justizia Ministerioko web orrian argitaratzen den egunetik aurrera.

          Beren hizkuntza ofizialaren eta/edo zuzenbide foralaren balioespena ezarrita daukaten lurralde-eremuren batetik parte hartzen duten hautagai eragindakoei, hala behar izanez gero, dei egingo zaie berriz ere, hautaketa-proba egiteko, edo aurkeztu dituzten egiaztagiriei dagozkien puntuak gehituko zaizkie.

          2. Ikusirik txanda irekiko hautagaiek 4.1 oinarriko baldintzak betetzen dituztela, eta barne sustapenekoek 4.2 oinarrikoak, eta guztiek «Oinarri Komunak» direlakoen zazpigarrena, Justizia Ministerioak ebazpena emango du, eta ebazpen hori Justizia Ministerioaren web orrialdean argitaratuko da, eta hor, hautaketa-probak gainditu dituzten hautagaiak praktikaldietako funtzionario izendatuko dira, eta hautaketa-ikastaro bat egiteko dei egingo zaie.

      2. Baztertze indarreko praktika-aldia.

        1. Txanda bietako praktika-aldiko funtzionarioek baztertze indarreko praktika-aldi bat egin beharko dute eta, horretarako, esku hartzen duten lurralde eremuan destinatuak izango dira Justizia-Ministerioak eta deialdia egiten duten autonomia-erkidegoek zehazten duten zentro, institutu edo unitatean.

        Hilabete iraungo du barne sustapenekoentzat, eta bi hilabete, ordea, txanda irekikoentzat. Bi kasuetan, bi fase izango ditu. Lehenengo fasea astebetekoa izango da barne sustapen bidez sartu diren funtzionarioentzat, eta bi astekoa txanda irekikoentzat. Fase horretan, funtzionarioek prestakuntza berezia jasoko dute egitura organikoari eta sartu diren lurralde-eremuari buruz, eta prestakuntza teoriko-praktikoa prozedura judizialei eta Erregistro Zibilaren espedienteei buruz. Gainera, prestakuntza bereziak bide emango die tresna eta aplikazio informatikoak eta Justizia Administrazioan erabiltzen diren bitarteko teknikoak erabiltzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak jasotzeko. Bigarren fasea hiru astekoa izango da barne sustapeneko hautagaientzat, eta sei astekoa, ordea, txanda irekikoentzat. Fase horretan, tutoretzapeko praktikak egingo dituzte auzitegietan, eta praktika horien barruan, Kidegoaren atazak eta eginkizunak gauzatuko dituzte, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 476. artikuluan zehaztuta daudenak.

        Lehenengo faseak irakaskuntzarekin lotura du, eta fase hori amaitu ostean test moduko proba objektibo baten bidez baloratuko da aprobetxamendua, eta zentroak, institutuak edo destinoko unitate edo zentroko arduradunak kalifikatuko du proba.

        Proba horren kalifikazioa 25 puntukoa izango da; horietatik 15 prestakuntza informatikoaren aprobetxamenduaren ebaluazioarenak izango dira, eta beste 10ak, ordea, gainerako prestakuntza-kontzeptuen aprobetxamenduarenak.

        Gero, hautagaiei bigarren faserako deialdia egingo zaie, auzitegietan egin beharreko tutoretzapeko praktikei buruzkora alegia, eta, fase hori bukaturik, GAI edo EZ GAI kalifikazioa emango zaie.

        Justizia Administrazioaren edozein kidegotan jardunean diharduten hautagaiek egiaztatzen badute azken bost urteotan gutxienez sei hilabetez aritu direla bitarteko funtzionario gisa edo ordezko gisa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoak (lehen Justizia Administrazioko Ofizialen Kidegoa) hala izendatu dituelako, salbuetsita geratuko dira auzitegietan egin beharreko tutoretzapeko praktiketatik, praktika horiek baliozkotu egingo baitzaizkie, GAI kalifikazioarekin.

        Soil-soilik ondorio horietarako hartuko dira kontuan betetako zerbitzuak, bai eta bost urteko epea ere, dokumentazioa aurkezteko epea bukatzen den egunera arte, hala baitago araututa 7.4 oinarrian.

        Hautaketa-ikastaroa gainditzeko, gutxienez 12 puntu lortu behar dira lehenengo fasean, eta gai kalifikazioa bigarrenean. Ikastaroa bukaturik, hautagaiek zerbitzuak betetzen jarraituko dute, praktiketako funtzionario gisa jarraitu ere, behin betiko destinoan karrerako funtzionario izendatzen dituzten arte.

        2. Praktiketako funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 25. artikuluan jasota daude (27ko BOE); errege-dekretu haren bidez onartu egin zen Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua. Legez araututako kasuetan eta baldintzetan, barne sustapen bidez lehiatzen direnek eskubidea izango dute betetako zerbitzuak direla-eta ematen diren ordainsariak eta kalte-ordainak jasotzeko, Zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

      3. Karrerako funtzionario izendatzea.

        Hautaketa-ikastaroa eta praktika-aldia amaitu eta bertan lortutako puntuazioa eman ostean, praktika-aldia gainditu eta ezinbesteko eskakizunak betetzen dituzten hautagaiek, lurralde eremu bakoitzean dei egindako lanpostu-kopuru berean, agindu baten bidez karrerako funtzionarioen izendapena jasoko dute. Izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko da.

        Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoak izaera nazionala duenez gero, karrerako funtzionarioak izendatzeko, zerrenda bi osatuko dira lurralde eremu bakoitzean. Batean, aukeraketa-prozesuko guztientzako eta nahitaezko faseetan lortutako puntuazioak agertuko dira, eta bestean, autonomia-erkidegoko berariazko hizkuntza ofizialeko eta Euskal Autonomia-erkidegoko foru zuzenbide zibil berezi eta foru-zuzenbideari buruzko saioan lortutako puntuazioa.

      4. Oinarri Komunetako 15.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, hautagairen batek uko egiten badio bere plazari, betiere Epaimahaiak deitutako plaza beste hautagai proposatu baditu, Justizia Ministerioak hautagaien zerrenda osagarria eskatuko dio Epaimahaiari, non adieraziko baitira -ariketa guztiak gaindituta- proposatutakoen ondorengoak direnak, deitutako plaza guztiak osatu arte.

        Zerrenda osagarri horretan jasotzen diren hautagaiak, azken kasu honetan, autonomia-erkidegoko hizkuntza aztertu edo baloratu ondoren, eta bidezkoa bada, praktiketako funtzionario izendatuko dira eta ohiko edo aparteko hurrengo deialdiko hautaketa-ikastaroa egiteko deituko zaie.

      1. Amaierako araua.

        Hautaketa-prozesu honi ondoko arauak aplikatuko zaizkio: 19/2003 Lege Organikoa; Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretua (27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); martxoaren 31ko 406/2010 Errege Dekretua, 2010eko lan-eskaintza publikoa onartu zuena; maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Agindua (maiatzaren 19ko BOE), Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituena; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea; eta deialdia egiteko agindu honetan xedatutakoa.

        Deialdi honetan jaso gabekoetarako, Enplegatu publikoaren oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea eta arlo horretan indarrean dagoen araudia erabiliko dira, ordezko izaeraz.

        Deialdi honen eta bere ondoriozko administrazioegintza guztien aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Justiziako ministroari zuzenduta, deialdia argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke jurisdikzio-organo eskudunean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazio Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoarekin bat etorriz. Berraztertze-errekurtsoa aurkezten bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu lehenengoa berariaz ebatzi arte edo beraren ustezko ezespena gertatu arte.

        Justiziako Estatu Idazkaritzak, hala badagokio, Epaitegiko ebazpenak berraztertu ahal izango ditu, lehen aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoaren arabera.

        Madril, 2010eko maiatzaren 31.

        Justiziako ministroa

        Eskuordetzaz (JUS/3770/2008 Agindua, abenduaren 2koa)

        Justiziako Estatu-idazkaria,

        JUAN CARLOS CAMPO MORENO.

I.A. Txanda irekia.

  1. Oposizio-aldian honako ariketa hauek egingo dira:

  1. Lehenengo ariketa. Teorikoa, idatzizkoa eta baztertze-indarrekoa. Maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan (maiatzaren 19ko BOE) zehaztutako Egitarauaren gaiei buruzko galdeketa-testari erantzun beharko zaio, txanda irekian sartzeko. 100 galdera izango dira eta galdera bakoitzean lau aukera; lau horietatik bakarra izango da zuzena.

    Ariketak 90 minutu iraungo du.

    0tik 100 puntura emango dira.

    Asmatutako galderari puntu bat emango zaizkio; asmatu gabekoagatik 0,25 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderak ez du puntuaziorik izango.

    Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa ondo erantzundako galdera-kopuruak emango du, txarto erantzundakoak kendu ostean.

    Epaimahaiak, aurkeztutako hautagai-kopurua eta ezagupen-maila ikusi ostean, lurralde bakoitzean ariketa hori gainditzeko gutxienezko puntu-kopurua erabakiko du 50 puntutik beherakoa inoiz ere ez eta erabakia iragarriko du. Gutxienezko puntu-kopuru hori lortzen ez duten oposiziogileek suspenditutzat joko dira eta ez zaie oposaketako gainerako ariketetara deituko.

  2. Bigarren ariketa. Teorikoa, idatzizkoa eta baztertze-indarrekoa. Txanda irekiko programakoetatik hautagaiak ausaz ateratako hiru gairi buruz idaztea inolako laguntza-testurik erabili barik. Gehienez lau ordu erabiliko dira. Horren ostean, Epaimahaiak zehazten dituen egunetan, oposiziogileak berak jendaurrean irakurriko ditu ariketak, Epaimahai Kalifikatzaile Bakarraren edo Ordezko Epaimahaien aurrean, beren egoitzetan. Oposiziogileak ezin izatea gertatuz gero eta horrek eskatuta, berak izendatutako pertsonak edo epaimahaikide batek irakurriko ditu.

    0tik 100 puntura emango dira.

    Irakurketa-aldi bakoitza amaitu ostean, Epaimahaiak aurrean beste inor ez dagoela eztabaidatuko du eta botoen gehiengoz erabakiko du oposiziogile bakoitzak azterketa gainditzen duen ala ez. Epaimahaiko kide bakoitzak gehienez ehun puntu eman ahal izango dizkie aprobatutako oposiziogileei. Altuena eta baxuena barne hartu gabe gehituko dira puntuazioak. Kenketa hau egin ondoren, ateratzen den guztirakoa zati bokal kopurua egingo da, bokal hauek bertaratuak eta kalifikazioa zenbatua dutenak izango direlarik. Zatiduraren kopurua kalifikazioa izango da.

    Ariketa gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu behar dira.

    Epaimahaiak saio-aldi bakoitza gainditu duten hautagaien kalifikazioa jakinaraziko du.

  3. Hirugarren ariketa. Praktikoa, idatzizkoa eta baztertze indarrekoa. Epaimahaiak kasu praktiko bati buruz egingo dituen hamar galdera erantzun beharko dira. Erantzunak, ahal dela, laburrak eta zehatzak izango dira eta Epaimahaiak banatutako inprimakiek ematen duten lekua izango dute muga.

    Ariketak ordubete iraungo du.

    Epaimahaiko kide bakoitzak emandako puntuak batuz egingo da ariketa honen kalifikazioa, aurreko ariketan azaldutako metodologiaren arabera. Gehienez bost puntu emango dira galdera bakoitzeko eta ariketa osoan gehienez 50 puntu lortu ahal izango dira.

    Ariketa gainditzeko gutxienez 25 puntu lortu beharko dira.

    Oposizio-aldiko azken puntuazioa aurreko hiru ariketetan lortutako puntuazioak batuz aterako da.

    B. Barne sustapena.

    B.1. Oposizio-aldia.

    Oposizio-aldian, bi ariketa egin beharko dira, eta biak saio eta egun berean egingo dira, bata bestearen ondotik.

  1. Lehenengo ariketa. Teorikoa, idatzizkoa eta baztertze-indarrekoa. Maiatzaren 5eko JUS/1295/2010 Aginduan (maiatzaren 19ko BOE) zehaztutako Egitarauaren gaiei buruzko galdeketa-testari erantzun beharko zaio, barneko sustapenera sartzeko. 50 galdera izango dira eta galdera bakoitzean lau aukera; lau horietatik bakarra izango da zuzena.

    Ariketak 45 minutu iraungo du.

    0tik 100 puntura emango dira.

    Asmatutako galderari 2 puntu emango zaizkio; asmatu gabekoarengatik 0,5 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderak ez dute punturik izango.

    Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa ondo erantzundako galdera-kopuruak emango du, txarto erantzundakoak kendu ostean.

    Epaimahaiak, aurkeztutako hautagai-kopurua eta ezagupen-maila ikusi ostean, lurralde bakoitzean ariketa hori gainditzeko gutxienezko puntu-kopurua erabakiko du eta erabakia iragarriko du. Gutxienezko puntuazio hori ez da izango, inolaz ere, 50 puntutik beherakoa izango. Epaimahaiak finkatutako gutxienezko puntuazioa lortzen ez duten oposiziogileak gainditu gabekotzat joko dira.

  2. Bigarren ariketa. Teoriko-praktikoa, idatzizkoa eta baztertze indarrekoa. Barne sustapenerako txandako Egitarautik ausaz ateratako hiru gaitik bat idatzi beharko du hautagaiak inolako laguntza-testurik gabe eta, gehienez ere, bi orduz; eta, ondoren, berrogei minutuz, labur eta zehazki, Epaimahaiak, barne sustapenerako txandako egitarauarekin zerikusia duen kasu praktiko bati buruzko bost galderari erantzun beharko die ematen zaion inprimakian.

    Horren ostean, Epaimahaiak zehazten dituen egunetan, oposiziogileak berak jendaurrean irakurriko ditu ariketak, Epaimahai Kalifikatzaile Bakarraren edo Ordezko Epaimahaien aurrean, beren egoitzetan. Oposiziogileak ezin izatea gertatuz gero eta horrek eskatuta, berak izendatutako pertsonak edo epaimahaikide batek irakurriko ditu.

    0tik 100 puntura emango dira.

    Epaimahaikide bakoitzak emandako puntuaren arabera aterako da kalifikazioa, txanda irekiko bigarren ariketarako azaldutako metodologiari jarraituz. Froga gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.

    Oposizio-aldia gainditzen dutenen azken puntuazioa, ariketa bien puntuazioa batuz aterako da.

    B.2. Lehiaketa-aldia.

    Oposizioa-aldia gainditzen duten hautagaiak lehiaketa-aldira pasako dira: han ondoko merezimenduak balioetsiko dira:

    Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko lehiaketa-aldirako baremoa, barne sustapenerako txanda.

    1. Titulu eta maila akademikoak. Gehienez, 12 puntu.

      Zuzenbideko lizentziatura edo gradua: 12 puntu.

      Zuzenbidea ez den beste lizentziaturak edo graduak: 10 puntu.

      Zuzenbideko Lizentziaturaren lehenengo hiru maila osoak: 8 puntu.

    2. Historia Profesionala. Gehienez, 7 puntu.

      1. Justizia Ministerioak edo autonomia-erkidegoetan justizia arloan eskumena duten organoek emandako edo homologatutako prestakuntza-ikastaroetan lortutako tituluak, diplomak eta ziurtagiriak, bai eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta nazio, erkidego edo nazioarte-mailako herri administrazioen menpeko zentro edo erakunde ofizialek antolatutakoetan eskuratutakoak: gehienez 5 puntu, eta graduazio horren arabera:

        Ikastaroaren ordu-kopurua Aprobetxamendua egiaztatzen badu Aprobetxamendurik egiaztatzen ez badu

        11tik 29ra bitartean 1,00 0,50

        30etik 59ra bitartean 1,50 0,75

        60tik 99ra bitartean 2,00 1,00

        100ekoak edo gehiagokoak 3,00 1,50

        Ikastorduak jasotzen ez dituzten ikastaro, egiaztagiri edo diplomak ez dira balioetsiko, ez eta 10 ordukoak edo gutxiagokoak ere.

      2. Zentro ofizialetan edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak aitortutako zentroetan bai eta herri-administrazioen menpeko erakunde edo instituzioek ere informatika-arloan emandako trebakuntza-ikastaroetan lortutako titulu, diploma eta ziurtagiriak: gehienez 2 puntu, ondoko graduazioaren arabera:

        Ikastaroaren ordu-kopurua Aprobetxamendua egiaztatzen badu Aprobetxamendurik egiaztatzen ez badu

        6tik 29ra bitartean 0,75 0,30

        30etik 59ra bitartean 1,00 0,50

        60tik 99ra bitartean 1,50 0,75

        100ekoak edo gehiagokoak 2,00 1,00

        Antzeko edukia edo eduki bera duten ikastaroak behin bakarrik balioetsiko dira. Ikastorduak jasotzen ez dituzten ikastaro, egiaztagiri edo diplomak ez dira balioetsiko, ez eta 5 ordukoak edo gutxiagokoak ere.

    3. Atzerriko hizkuntzak jakitea.

      Zentro ofizialek emandako homologazio-ziurtagiria balioetsiko da, lortutako jakite-mailari buruzkoa. Oinarrizko maila: 0,5 puntu; erdiko maila: puntu 1 eta maila aurreratua: 1,5 puntu.

      Kontzeptu honengatik gehienez 2 puntu emango dira guztira.

    4. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko edozein txandatan (txanda irekikoak nahiz barne sustapenekoak), azken bi deialdietan, oposizioko ariketak gainditu izanagatik: 8 puntu gehienez.

      Gainditutako ariketa bakoitzeko (lehenengoa, bigarrena edo hirugarrena): 2 puntu.

    5. Justiziako Administrazio Kidegoetan eta/edo beste herri-administrazioetako kidegoetan edo lan-kontratuko langile moduan egindako zerbitzuengatik: gehienez 21 puntu.

      Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan (lehen Justizia Administrazioko Ofizialen Kidegoa) ordezko edo bitarteko langile modura lan egindako hilabete bakoitzeko, edo Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan (lehen Justiziako Administrazio Laguntzaileen Kidegoa) titular, bitarteko langile edo ordezko modura lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,18 puntu.

      Justizia Administrazioen, Idazkari Judizialen edo Epaileen edo Fiskalen zerbitzupeko kidego edo eskala orokorretan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,1 puntu.

      Beste herri-administrazioetako kidegoetan edo lan-kontratuko langile moduan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

      Hilabetetik beherako aldiak ez dira zenbatuko.

      C. Euskal Autonomia-erkidegoko zuzenbide zibil berezia edo foru zuzenbidea eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialen ezagupena balioestea.

      (Txanda irekiko eta barne sustapeneko sarbideak).

      1. Autonomia-erkidegoetako berariazko hizkuntza ofizialen ezagupenak.

        Berariazko hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoei dagozkien lurralde-eremuetako batean aurkezten diren oposiziogileentzat, baldin eta esku hartzeko eskabidean hala adierazi badute, oposizio- eta lehiaketa-aldiak amaitu ondoren eta lanpostua lortu duten onartutakoen zerrendak finkatu ondoren, autonomia-erkidegoetako berariazko hizkuntza ofizialen ezagupena balioetsiko da. Behar den moduan kasuan kasuko autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialaren egiaztagiria aurkeztea edo ezagutza-maila neurtuko duen proba bat egitea izango da balioespena.

        Autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagupena balioesteko puntuazioa dagokion autonomia-erkidegoaren esparruan baino ez da aplikatuko, hautagaia aurkezten den lurraldearen barruan onartutakoen zerrendan zenbakia jartzeko soil-soilik. Hori dela eta, puntuazio hori nahitaezko ariketa bietan jasotakoaz bananduta jarri beharko da.

        Gehienez 18 puntu emango dira, hautagaiak erakutsitako ezagupen-mailaren arabera eta ondoren adierazten diren balorazio-irizpideei jarraituz:

        Kataluniako Autonomia-erkidegoaren esparruan:

        B mailaren egiaztagiria: sei puntu.

        C mailaren egiaztagiria: hamabi puntu.

        D mailaren egiaztagiria: hamazortzi puntu.

        Hizkuntza Politikako Idazkaritzaren egiaztagiriak edo Kataluniako Generalitateko Lehendakaritza-Sailaren uztailaren 21eko PRE 228/2004 Aginduan ezarritakoari jarraituz baliokideak diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira hizkuntza-ezagupena egiaztatzeko.

        Galiziako Autonomia-erkidegoaren esparruan:

        Celga 4 ziurtagiria edo antzekoa: sei puntu.

        Hizkuntza Juridikoaren Erdi Mailako Kurtsoa: hamabi puntu.

        Hizkera Juridikoaren Goi Mailako Kurtsoa: hamazortzi puntu.

        Hizkuntza Politikako Idazkaritzaren egiaztagiriak edo Galiziako Lehendakaritza, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren 2007ko uztailaren 16ko Aginduan (2007-07-30eko DOG) eta 2005eko apirilaren 1eko Aginduan (2005-04-14ko DOG) ezarritakoari jarraituz baliokideak diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira hizkuntza-ezagupena egiaztatzeko.

        Nafarroako Foru Komunitatean:

        Euskararen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan zehaztutako gune euskaldunean eta mistoan:

        Hizkuntzei buruzko Europako esparru komunaren A2 edo B1 mailen jabetzaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan lau urrats gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria. Sei puntu.

        Hizkuntzei buruzko Europako esparru komunaren B2 mailaren jabetzaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan zortzi urrats gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria. Hamabi puntu.

        EGAren edo Hizkuntzei buruzko Europako esparru komunaren C1 mailaren antzeko beste titulazio baten jabetzaren ziurtagiria, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan hamabi urrats gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria. Hamazortzi puntu.

        Euskal Autonomia-erkidegoan:

        Euskal Autonomia-erkidegoko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera:

      2. hizkuntzaeskakizuna: sei puntu.

      3. hizkuntzaeskakizuna: hamabi puntu.

      4. hizkuntza-eskakizuna: hamazortzi puntu.

        Valentziako Autonomia-erkidegoan:

        Ahoz eta idatziz valentzieraren oinarrizko mailaren egiaztagiria: sei puntu.

        Ahoz eta idatziz valentzieraren erdiko mailaren egiaztagiria: hamabi puntu.

        Ahoz eta idatziz valentzieraren goiko mailaren egiaztagiria: hamazortzi puntu.

      1. Euskal Autonomia-erkidegoko zuzenbide zibil, berezi edo foralaren ezagupen-balioespena.

        Euskal Autonomia-erkidegoko lurralde-eremuan aurkezten diren hautagaiei, baldin eta beren eskabidean hala adierazi badute, lehengo paragrafoan zehaztu den modu eta ondorio berberekin ebaluatuko zaizkie Euskal Autonomia-erkidegoko zuzenbide zibil, berezi eta foralari buruzko ezagupenak. Kontzeptu horrengatik gehienez sei puntu emango zaizkie, nahitaezko ariketetan lortutako puntuaziotik aparte azalduko direnak eta Euskal Autonomia-erkidegoko lurralde-eremuan lehentasun-hurrenkera ezartzeko baino ez dira erabiliko.

        Balorazio-irizpideak:

        1. Hauxe da agiri bidezko egiaztapena hautatzen duten oposiziogileentzako dokumentazio baliagarria:

          1. Zuzenbideko lizentziatura, honako irakasgai hauekin:

            1. Euskal Autonomia-erkidegoko Foru eta Autonomia Zuzenbidea

              1. DU, 1953ko Plana: 90 ordu

              2. DU, 1998ko Plana: 60 ordu

            2. Euskal Autonomia-erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila, 1

              1. DU, 1993ko Plana: 30 ordu

          2. Euskal Autonomia-erkidegoko Foru eta Autonomia Zuzenbideko Masterra: 540 ordu (54 kreditu).

          3. Euskal Autonomia-erkidegoko Foru Zuzenbidearen espezializazio-diploma, presentziala:

            220 ordu (22 kreditu).

          4. Euskal Autonomia-erkidegoko Foru Zuzenbidearen espezializazio-diploma, on line: 210 ordu (21 kreditu).

          5. Zuzenbideko doktoregoa: (gutxienez 60 ordu: 6 kreditu).

            Zuzenbideko doktore-titulua, Euskal Autonomia-erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilaren gaineko tesiarekin.

            Zuzenbideko doktorego-ikastaroak, Euskal Autonomia-erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak.

        2. Azterketa egitea erabakitzen duten oposiziogileentzat, hauxe izango da azterketa: 40 galderako test motako galdetegi bati erantzutea, lau erantzun eskainiz, lau horietako bakarra zuzena delarik.

          Asmatutako erantzun bakoitzarengatik puntu bat emango da. Erantzun okerrak edo erantzun gabeko galderak puntuatu gabe geratuko dira. Ariketa gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

          Galdetegia honako gai hauei buruzkoa izango da:

          Azterketarako gaiak.

          1. Euskal Autonomia-erkidegoko Zuzenbide Zibilaren arau-esparrua eta iturriak: Euskal Autonomia-erkidegoak Foru Zuzenbide Zibil, Konstituzio eta Autonomia Estatutuaren arloan dituen eskumenak. Euskal Autonomia-erkidegoko Foru Zuzenbideari buruzko legeak. Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak: iturri-sistema. Jurisprudentziaren eginkizuna. Ordezko zuzenbidea, aplikatzeko zehaztapena eta irizpideak. Euskal Autonomia-erkidegoko Zuzenbide Zibileko legeen izaera.

          2. Bizkaiko Foru Zibila. Lurralde-eremua: Infantzoigoa eta hiribilduak, administrazio-aldaketak eta aukeraketa-eskubidea. Eremu pertsonala: Bizkaitar forudunak eta bizkaitar forugabeak; bizkaitarren betebeharrak, bizkaitar forugabeen eskubideak. Bizkaian bizi diren atzerritarren nazionalitatea eta auzotasuna. Lege-gatazka, konpontzeko irizpideak.

          3. Bizkaiko Foru Zibila. Tronkalekotasuna: Tronkalekotasunaren helburua. Tronkaleko senitartekoak. Tronkaleko ondasunak. Tronkalekotasunaren eskubideak eta betebeharrak. Auzotasun zibila eta tronkalekotasuna. Oinordetza behartua: legitimoa eta senipartedunak; baztertzea eta preterizioa. Legitimoaren zenbatekoa eta kalkulua. Tronkalekoen eskubideak, oinordetza-hurrenkera.

          4. Bizkaiko Foru Zibila. Testamentuzko oinordetza: Euskal Autonomia-erkidegoko Zuzenbide Zibilean onartutako testamentu motak. Hil-buruko motako testamentua. Testamentu mankomunatua. Testamentuzko oinordetza. Testamenturako ahalmena: definizioa; «alkar ahalmentsua». Komisario izendatzeko betebeharrak. Ahalmena desagertzeko arrazoiak. Komisarioak egindako testamentua: Komisarioak egindako lana, epeak eta baldintzak. Komisarioaren eskubideak eta ahalmenak. Komisarioaren betebeharrak. Ezkontide-komisarioa.

          5. Bizkaiko Foru Zibila. «ab intestato» oinordetza: Lehentasun-hurrenkera; ordezkaritza-eskabidea. Tronkaleko ondasunak eta tronkalekoak ez direnak. Oinordetza-itunak: Oinordetza-ituna lortzeko tresnak. Motak: Orainaldiko eraginkortasuna, post mortem-eko eraginkortasuna. Oinordetza-ituna ezeztatzea; arrazoiak. Oinordetza-ituna amaitzea; arrazoiak. Ezartzaileari itzultzea; arrazoiak. Erreserbak eta itzulketak: erreserbagileak; aurreko ahaideak; gurasoak; ezkontideak. Erreserba-hartzaileak. Erreserba daitezkeen ondasunak. Itzulketak; aurreko ahaideen aldekoak; dohaintza-emailearen aldekoa.

          6. Bizkaiko Foru Zibila. Ezkontzako erregimen ekonomikoa: Ezartzea eta aldatzea. Ordezko lege-erregimena, eta erregimen hori zehazteko arauak. Foru komunikazioa: Jaiotza eta sendotzea. Ezkondu bitarteko ondasunak gobernatzea; onartzeko dauden jaraunspenak. Xedatze-egintzak, ezkontide batek ezetz esaten badu. Senar-emazteen zorrak, zorrik gabeko ezkontidearen kasua. Foru komunikazioa desegitea. Sendotzea; betebeharrak; komisarioa den ezkontide alargunaren kasua; adierazitako ondasunak esleitzea. Ondorengo komunik gabeko heriotzarengatiko desegitea; ondorioak; ezkontide alargun arrotzaren eskubideak. Erregimen ekonomikoaren desegitea eragiten duten beste arrazoi batzuk.

          7. Bizkaiko Foru Zibila. Lehentasunezko erosketarako eskubideak: senipartea jasotakoak, lehiaketa eta lehentasun-hurrenkera; zein ondasunetan ezartzen den; deialdiak, edukia, modua eta publizitatea; senidea agertzea edo ez agertzea; ondasun higiezinen balioespena. Foru-saka: bidezkoa den kasuak; erabiltzeko modua eta epea; higiezinen balioespena, ezartzeko eta ordaintzeko prozedura. Bide-zorrak: erosketa. Lur-sail nagusia eta bere eskubideak.

          8. Arabako Foru Zibila. Lurralde-eremua: Aiara; egin litezkeen administrazio-aldaketak zehaztu eta arautzea. Laudio eta Aramaio. Eremu pertsonala: Aiarako oinordetza-erregimena. «gozamen ahalmentsua».

          9. Gipuzkoako Foru Zibila. Lurralde eremua, eta eremu pertsonala eta funtzionala. Heriotza dela-eta xedapen-askatasunak dituen mugak. Ezkontide alargunaren eskubideak; onuradunen betebeharrak; destinorako mugak; ez-betetzeak eta ondorioak. Komisarioak baserriaren oinordetzaren ordenazioa egitea: Komisarioa izendatzea; eta hori emateko tresnak. Karguan jardutea; komisarioaren eginkizunak; jardueraren ondorioak; era eta epea. Testamentu-ahalmena desegitea. Baserriak testamentu mankomunatuaren arabera antolatzea: Senipartea jasotakoak. Testamentuaren moldea. Testamentu mankomunatuaren xedapenen eraginkortasunik eza; arrazoiak. Testamentu mankomunatua aldatzea eta ezeztatzea; eraginkortasuna eta era; ezkontza desegitea. Baserria oinordetza-itunaren bidez antolatzea: emateko tresnak. Oinordetza-itunaren ondorioak. Oinordetza-ituna aldatzea; arrazoiak. Oinordetza-itun motak. Itun mota bakoitzean ezartzaileak eta ezarriak dituzten eskubideak. Elkarte-bizierarako ituna.

          10. Euskal Autonomia-erkidegoko izatezko bikoteak. Zer diren, eta bikote horiek eratzeko bete beharrekoak. Harrera eta adopzioa. Erregimen ekonomikoa. Oinordetza-erregimena. Desegitea; arrazoiak eta ondorioak.

..............................................jauna/andrea. Helbidea:.........................................................Adina:.....................NAN zenbakia: ......................... Zin egiten dut Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario izendapena jaso ahal izateko, ez nautela inongo herri administraziotako zerbitzutik banandu, ez naizela ezgaitua izan funtzio publikoetan aritzeko eta ez dudala xedapen organikoetan ezartzen diren inolako ezgaitasun eta bateraezintasunik.

.................................(a)n, .................................(e)ko .................................ren ...........a.

Adierazlea

Jarraibideak betetzen ez badituzu, zure datuak okerrak izan daitezke, agiri hau elektronikoki irakurriko baita.

Jarraibide orokorrak:

Idatzi boligrafo beltz edo urdinez bakar bakarrik eta azalera gogor eta lauaren gainean.

Datuak jarri baino lehen begiratu arretaz eskabidean agertzen den «karaktereen ereduari», hots, letra, zenbaki eta zeinuz osatuta dagoenari.

Egin ikurrak (letrak, zenbakiak eta zeinuak) laukitxoen barruan eta «Ikurren Ereduari» eutsiz. Ez erabili ereduan jasotzen ez den zeinurik.

Idatzi karaktere (letra, zenbaki edo zeinu) bat bakarrik laukitxo bakoitzean. Ez idatzi inoiz ere laukitxoen gainean. Ez idatzi inoiz ere laukitxotik kanpo.

Idazterakoan boligrafoak ondo markatzen duela eta etengabeko marka uzten duela egiazta ezazu eta presionatu behar bezala datuak kopietan ager daitezen.

Huts egiten baduzu ez zuzendu laukitxo berberean. Huts egindako laukitxoa bete eta ondorengo laukitxoan idatzi karaktere zuzena.

Laukitxo bat erabat bete edo idazteak karaktere bat txarto idatzi dela eta baliogabetzen dela esan nahi du. Ez ezabatu, ez zuzendu.

Abizenak, izena, udalerri eta abarrak luzeegiak badira, saiatu mozten ulertzeko moduan. Ez laburtu lehenengo abizena. «Karaktereen ereduan agertzen diren zeinuak baino ez erabili.

Solairuari dagokion atala (13. laukitxoa) betetzerakoan behekoa izanez gero, jarri 0.

Telefonoari dagokion atala (18. laukitxoa) betetzerakoan, zenbakiak bakarrik idatzi; aurrizkiaren eta zenbakiaren artean ez utzi laukitxorik bete barik eta ez jarri banatzeko zeinurik.

Zenbait hitz idatzi behar diren ataletan: izena, helbidea eta abar, utzi laukitxo bat bete barik hitzen artean.

Zure letraz idatzi behar duzun ataletan (19. eta 28. laukitxoak), egin argi eta ulertzeko moduan. Ez atera laukitxotik idazterakoan.

Sinatu eskabidean horretarako dagoen tokian. Ez atera laukitxotik sinatzerakoan.

Ez tolestu «Onarpen Eskabidea» eta ez egin bertan boligrafozko orbanik.

Ez idatzi daturik besteen gainean.

Eskabide honetan eskatzen diren zenbait daturi buruzko berariazko jarraibideak:

Kidegoaren kodea (20. laukitxoa). Kidegoari dagokion deialdian agertzen dena.

Minusbalituentzako erreserba (23. laukitxoa). Minusbaliatua izanez gero soilik bete beharrekoa, honako hauek kontuan hartuta: A) Deialdiaren arabera, bat edo bi izan litezke minusbaliatu-kupoak. Bakarra egonez gero, X batez markatu «minusbaliatasun orokorrerako erreserba» laukia. Eta egokitzapena ere eskatzen badu, markatu laukitxo hori ere bai. B) Minusbaliatuentzako erreserba-kuporen batean ere aurkeztu ezean, baina minusbaliatua izateagatik egokitzapena eskatu behar badu probak egiteko, markatu soilik «Egokitzapena eskatzen du» laukitxoa.

Azterketa zein probintziatan den, eta kodea (26. eta 27. laukitxoak). Adierazi zein hiritan egin nahi den azterketa (26. laukitxoa), eta duen kodea (27. laukitxoa), deialdiak hala eskatzen badu, segidan aipatzen den bezala: Albacete 02; Bartzelona 08; Burgos 09; Caceres 10; Ceuta 51; Las Palmas 35; Logroño 26; Madril 28; Mallorca 07; Melilla 52; Murtzia 30; Oviedo 33; Iruña 31; P.G. eta B. Madril 28; Santander 39; A Coruña 15; Sevilla 41; Tenerife 38; Valentzia 46; Valladolid 47; Gasteiz 01; Zaragoza 50.

Ordaindu behar duena. - Ordaindu behar duenak (subjektu pasiboa) dokumentu honen aurrealdeko beheko ezkerraldean gordetako tokian jarri beharko ditu sinadura eta data.

Ordainketaren zenbatekoa:

Jarri auto-likidazioan azterketa-eskubidearen tasari dagokion diru-zenbatekoa, deialdiaren aginduan zehaztutakoa hain zuzen ere.

Ordaintzeko tokia. Erakunde laguntzaileetan (banketxeak, aurrezki kutxak eta kreditu-kooperatibak), non ez baita kontu irekirik izan behar, nahikoa baita, diru-sarrera egiteko, dokumentu hau aurkeztea.

Ordaindu izanaren agiria, eta eskabidea aurkeztea:

Azterketa eskubidearen tasa ordaintzeko eskabide-eredua aurkezterakoan, eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiri modura interesdunarentzat den alea eta administrazioarentzat den alea eskatu beharko zaizkio entitate laguntzaileari. Ale hori deialdiaren oinarrian zehaztutakoari jarraituz aurkeztu beharko da.

........................................................................................................................................................jauna/andrea. Helbidea:...............................................................................Adina:.....................NAN zenbakia: ......................... Baimena ematen du Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko deialdiari dagokion hautaketa-prozesua bideratzen ari den organoak, nire datu pertsonalak kontsultatu eta egiaztatze aldera, datu horiek dituen administrazioan dauden artxiboak, datu-basea eta beste dokumentu-funtsak eskuratu ditzan, kidego horretarako hautaketa-probetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu baitu.

.................................(a)n, .................................(e)ko .................................ren ...........a.

Adierazlea

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik