- 63/2010 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu63/2010 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 5150
- Xedapen-zk.: 63
- Xedapen-data: 2010/06/28
- Argitaratze-data: 2010/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Instituzional
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin 1990eko martxoaren 21ean izenpetutako hitzarmenaren eranskin ekonomikoa, 2010. urtean eskola ibiltarien programa garatzeko (I. eranskina).
Hezkuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2009an izenpetutako hitzarmenaren eranskin ekonomikoa, «Literatura Ibilbideak» programa garatzeko (II. eranskina).
Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena, 2009. urteko jarduera ikertzailean sartzeko eta jarduera hori areagotzeko sustapen-programaren protokolo orokorra garatzeko (I3. programa). Ikus III. eranskina.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena, ikerketaren euskal espaziorako garrantzitsuak diren zientzia formalen eta giza eta gizarte-zientzien arlo berezi batzuk garatzeko (IV. eranskina).
Red.es enpresa-erakunde publikoarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena, Agrega sarea ezartzeko (V. eranskina).
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan elkarrizketa-laguntzaileak ezartzeko, Hezkuntza Ministerioarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena (VI. eranskina).
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan elkarrizketa-laguntzaileak ezartzeko Hezkuntzako Ministerioarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren aldaketa (VII. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 28a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Alde batetik, Ángel Gabilondo Pujol Hezkuntzako ministro jaunak, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren arabera, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak ezarritako eskumena erabilita.
Bestetik, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak, maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuaren bitartez izendatua.
AZALTZEN DUTE:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmen bat izenpetu zuten 1990eko martxoaren 21ean, Eskola Ibiltarien Programa garatzeko. Hitzarmenaren zazpigarren oinarriak zehazten duenez, hitzarmena mugagabea da, baldin eta alderdietako batek espresuki salatzen ez badu, eta dagokion eranskina izenpetuta zehaztuko da kasu bakoitzean zein jarduera egingo diren eta urteko zein alditan.
Horrekin guztiarekin bat etorriz, bi alderdiek adostu dute Eskola Ibiltarien Programa 2010. urtean ere garatuko dela, oinarri hauetan adierazten diren datu eta ekarpenen arabera:
Lehenengoa. Eranskinaren xedea.
1990eko martxoaren 21ean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren eranskin honen helburua da eguneratzea parte-hartzearen datuak eta ekarpenak, Eskola Bidaiariak programa betetzeko. Horretarako, kontuan hartuko da 2010eko aurrekontuaren kargura eranskin honetan jasotako ekonomia-konpromisoa guztiak dagokien aurrekontu aplikazioen erabilgarritasunen menpe daudela.
Bigarrena. Ikasle eta irakasle parte-hartzaileak.
Euskal Autonomia Erkidegokotik etorri eta beste ibilbide batean parte hartuko duten ikasleak, gehienez, 375 izango dira.
Erkidego horretatik datozen eta beste ibilbide batean parte hartuko duten 12-15eko ikasleen talde kopurua, gehienez: 25.
Beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri eta Euskal Herriko ibilbideak egingo dituzten 12-15eko ikasleen talde-kopurua, gehienez: 21.
Hirugarrena. Programa 2010. urtean zehar garatzeko ekarpenak.
Hezkuntza Ministerioaren aldetik:
Programaren gastuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko ibilbideetan zein ikasle eta irakasle parte-hartzaileen taldeetako ostatu- eta mantentze-gastuak, zein sor daitezkeen hainbat gastu ordaintzeko, gehienez 21.492,33.
Ibilbidearen eta jarduerak prestatzeko laguntzak.
Laguntza-deialdiaren arabera, Hezkuntza Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari igorriko dizkio horren mendeko ikastetxeei dagozkien laguntzak, jarduera prestatu eta jatorriko herritik Eskola Ibiltaria hasten den herrirainoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko ematen direna. Guztira, 34.550 eurokoak dira, guztira, gero ikastetxeei transferitzeko.
Ibilbidearen gastuek eta jarduerak prestatzeko eta joan-etorrietarako laguntzek ez diote Hezkuntza Ministerioari kosturik ekarriko 2010eko ekitaldian; izan ere, Ministerio horrek 2009ko aurrekontuaren 18.06.324N.482 kreditutik igorri zituen zenbateko horiek, Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Prestakuntzako Estatu Idazkaritzaren 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez programan parte hartzeko 2010 urtean laguntzak esleitu ostean.
Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik:
Programa betetzeko gastuak (Arabako Foru Aldundiko aterpetxeetan ostatua hartzea, mantentzea, jarduerak, Euskal Herriko ibilbidea egiten duten ikasle-taldeak eta irakasleak koordinatzea), gehienez, ere 46.636,80 euroan balioetsiak.
Laugarrena. Programa betetzea.
Programa betetzeko, 1990eko martxoaren 21ean izenpeturiko Hitzarmenean adostutako oinarriak aplikatuko dira.
Bosgarrena. Izaera.
Lankidetza-hitzarmenaren eranskin hau Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko Legearen 4.1.c) artikuluan aipatutakoen erakoa izango da; era berean, arau berezirik ez badago, lege-testu horren printzipioak aplikatuko zaizkio, sortu daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.
Seigarrena. Desadostasunak ebaztea.
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.2 artikuluan berariaz jasotzen denez, hitzarmenaren eranskin hau betetzeko sor daitezkeen zalantzak argitzeko, lege horren printzipioak aplikatuko dira. Hitzarmenaren eranskin hau betetzeko eta interpretatzeko sor litezkeen eztabaidak jarraipen- organoaren bitartez konpondu beharko dituzte lehenago alderdi biek adostasunez. Adostasunera heltzerik ez badago, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzio-ordenean ebatzi beharko dira.
Zazpigarrena. Indarraldia.
Eranskin honek indarra izango du 2011ko ekainaren 30a arte.
Madril, 2010eko ekainaren 9a.
Hezkuntza Ministeriotik,
ÁNGEL GABILONDO PUJOL.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Alde batetik, Ángel Gabilondo Pujol Hezkuntzako ministro jaunak, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren arabera, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak ezarritako eskumena erabilita.
Bestetik, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu andreak, maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuaren bitartez izendatua.
AZALTZEN DUTE:
Hezkuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmen bat izenpetu zuten 2009ko abenduaren 2an, Literatura Ibilbideen Programa garatzeko. Hitzarmenaren hamargarren oinarriak zehazten duenez, hitzarmena mugagabea da, baldin eta alderdietako batek espresuki salatzen ez badu, eta dagokion eranskina izenpetuta zehaztuko da kasu bakoitzean zein jarduera egingo diren eta urteko zein alditan.
Horrekin guztiarekin bat etorriz, bi alderdiek adostu dute Literatura Ibilbideen Programa 2009-2010 ikasturtean ere garatuko dela, oinarri hauetan adierazten diren datu eta ekarpenen arabera:
Lehenengoa. Kontratuaren xedea.
2009ko abenduaren 2an izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren eranskin honen helburua da eguneratzea parte-hartzearen datuak eta ekarpenak, Literatura Ibilbideak programa betetzeko. Horretarako, kontuan hartuko da 2010eko aurrekontuaren kargura eranskin honetan jasotako ekonomia-konpromisoa guztiak dagokien aurrekontu aplikazioen erabilgarritasunen menpe daudela.
Bigarrena. Ikasle eta irakasle parte-hartzaileak.
Euskal Herriko Erkidegotik datozen eta programan parte hartuko duten 20-24 ikasleren eta 2 irakasleren talde kopurua, gehienez: 4.
Beste Autonomia-Erkidego batzuetatik etorri eta Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren «Literatura Ibilbidea» egingo duten 20-24 ikasleren eta 2 irakasleren talde-kopurua, gehienez: 4.
Hirugarrena. Programa 2010. urtean zehar garatzeko ekarpenak.
Hezkuntza Ministerioaren aldetik:
Programaren gastuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura Ibilbidea» garatzerakoan zein ikasle eta irakasle parte-hartzaileen taldeetako ostatu- eta mantentze-gastuak, zein sor daitezkeen hainbat gastu ordaintzeko, gehienez 7.358,40.
Ibilbidearen eta jarduerak prestatzeko laguntzak.
Laguntza-deialdiaren arabera, Hezkuntza Ministerioak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari igorriko dio horren mendeko ikastetxeei dagozkien laguntzak, jarduera prestatu eta jatorriko herritik Literatura Ibilbidea, emanda dena, hasten den herrirainoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko ematen direna. Guztira, 13.519 eurokoak dira, guztira.
Programa honek ez dio Hezkuntza Ministerioari kosturik ekarriko 2010eko aurrekontuetako ekitaldian; izan ere, Ministerio horrek 2009ko aurrekontuaren 18.06.324N.482 kreditutik igorri zituen zenbateko horiek, Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Prestakuntzako Estatu Idazkaritzaren 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez programan parte hartzeko 2009-2010eko ikasturteko udaberrian laguntzak esleitu ostean. Euskal Autonomia Erkidegoak gastuen aurrekontuan sartzen du ordainketa horren zenbatekoa eta aurrekontuan jasotako kreditua habilitatzen du, jardueratik eratorritako gastuei aurre egin ahal izateko eta laguntzak, jarduera prestatzeko eta bidaia egiteko direnak, onuradunak diren ikastetxetara transferitzeko.
Ordainketa justifikatzearen ondorioetako, Eusko Jaurlaritzak gastua justifikatzeko deialdian ezarritako dokumentazioa bildu eta ziurtagiri bat bidaliko dio Hezkuntza Ministerioari (Ikasleen Zuzendariordetza Nagusia, Parte-Hartzea eta Berdintasuna), egindako ordainketa aurreikusitako helburuetarako erabili dela aditzera emateko. Izan ere, azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontuen Lege Orokorrak 86. artikuluan Autonomia Erkidegoentzat eta erakunde laguntzaileentzat ezartzen dituen eginbehar guztiak bete beharko ditu ordainketak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik:
Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura Ibilbidea» egiten duten irakasle taldeen ostatua eta mantenua finantzatzeko: 14.159,60.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleen gastuei buruzko I. kapituluaren kontura izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ibilbidea gauzatzeko behar diren irakasleen gastuak.
Laugarrena. Programa betetzea.
Programa betetzeko, 2009ko abenduaren 2an izenpeturiko Hitzarmenean adostutako oinarriak aplikatuko dira.
Bosgarrena. Izaera.
Lankidetza-hitzarmenaren eranskin hau Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko Legearen 4.1.c) artikuluan aipatutakoen erakoa izango da; era berean, arau berezirik ez badago, lege-testu horren printzipioak aplikatuko zaizkio, sortu daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.
Seigarrena. Eztabaidak ebaztea. Desadostasunak ebaztea.
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.2 artikuluan berariaz jasotzen denez, hitzarmenaren eranskin hau betetzeko sor daitezkeen zalantzak argitzeko, lege horren printzipioak aplikatuko dira. Hitzarmenaren eranskin hau betetzeko eta interpretatzeko sor litezkeen eztabaidak jarraipen- organoaren bitartez konpondu beharko dituzte lehenago alderdi biek adostasunez. Adostasunera heltzerik ez badago, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzio ordenean ebatzi beharko dira.
Zazpigarrena. Indarraldia.
Eranskin honek indarra izango du 2011ko ekainaren 30 arte.
Madril, 2010eko ekainaren 9a.
Hezkuntza Ministeriotik,
ÁNGEL GABILONDO PUJOL.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Madrilen, 2010eko apirilaren 15ean.
PARTE HARTU DUTE:
Alde batetik, Cristina Garmendia Mendizabal andrea, Zientzia eta Berrikuntza ministroa, apirilaren 12ko 436/2008 Errege Dekretuz izendatua kargu horretarako, eta honako arau hauen bitartez eman zaizkion eskumenak erabiliz: Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamendurako apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 12.2.g) artikulua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.
Bestetik, Isabel Celaá Diéguez andrea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua, kargu horretarako maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuz izendatua, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluaren bitartez eman zaizkion eskumenak erabiliz; orobat, lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera Sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloen barruan indarreko legeriak ematen dizkion guztiak, baldin eta beste edozein organori atxiki ez bazaizkio.
Alde biek elkarri onartu diote hitzarmen hau sinatzeko gaitasuna, eta, ondorioz, honako hau
AZALDU DUTE:
Maiatzaren 26ko 1579/2008 CIN Aginduak indarrezkotzat jotzen duela 1520/2005 ECI Agindua, Jarduera Ikertzailean Sartzeko eta hori Areagotzeko Sustapen Programa (I3. programa) arautzen duena. Hartara, programa horren xedeak 2008-2011 Plan Nazional berriaren lehentasunetara eta helburuetara egokitu behar dira.
1520/2005 ECI Aginduaren zortzigarren paragrafoan zehazten dela programa garatzeko Lankidetza Protokolo Orokorrak formalizatuko direla, urte askotarako, eta protokolo horiek urteko hitzarmen zehatzen bidez zertuko direla.
Zientzia eta Berrikuntza Ministroak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak I+G+B 2008-2011 Plan Nazionala gauzatuko duen I3. Programan Elkarlanean aritzeko Protokolo Orokorra formalizatu zutela 2008ko azaroaren 26an.
Espainiako Konstituzioaren 149.1.15 artikuluaren arabera, Estatuari dagokiola «Ikerkuntza zientifikoa eta teknikoa bultzatu eta koordinazio orokorra egitea». 2007ko irailaren 17an egindako bileran Ministroen Kontseiluak erabaki bat hartu zuen. Erabaki horren bidez 2008-2011 I+G+B Plan Nazionala onetsi zen. Eta Plan Nazional horrek zehazten du, hain zuzen, aipatu berri dugun jardunbidea.
Euskal Autonomia Erkidegoak bakarreko eskumena duela «zientzia- eta teknika-ikerketan, Estatuarekin koordinaturik», abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarenak, bere 10.16 artikuluan xedatu duenaren arabera.
Zehazki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren bitartez, Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan burutzen dituzten egintzak koordinatzea eta bultzatzea, Sailaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 16ko 222/2001 Dekretuan xedatzen denari jarraiki. Hori guztia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2010 Planean jaso da, eta helburu estrategikoen artean, giza baliabide gaituak areagotu beharra jaso du.
Lankidetzako Protokolo Orokorra garatzeko 2009ko jardueretarako Hitzarmen zehatza formalizatuko dela.
Eta, ondorioz, behean sinatzen dutenek klausula hauek hitzartu dituztela.
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen zehatzaren helburua.
Hitzarmen zehatz honen helburu nagusia da Jarduera Ikertzailean Sartzeko eta hori Areagotzeko Sustapen Programaren (I3. programaren) Lankidetzarako Protokolo Orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea, zehazki, 2009ko jardueretan.
Bigarrena. Ikerkuntzan lehenetsitako alorrak.
2009. urteko ikerkuntzako esparru lehenetsiak izango dira 2008-2011 urteetarako Lankidetzarako Protokolo Orokorreko bosgarren klausulan zehaztu diren alor zientifikoak eta teknologikoak, batez ere, oinarrizko ikerkuntza landuko duten horiek, betiere, kalitatea eta bikaintasuna oinarri harturik.
Hirugarrena. Laneratze egonkorra.
2009. urteko programan sar daitezke funtzionarioen lanpostu iraunkorrak edota langile kontratatuenak. Horretarako, 2009an beteak behar dute, halaxe ezartzen baitu maiatzaren 26ko 1520/2005 ECI Aginduak. Oinarrien agindu hori ezarri zuen Unibertsitate eta Ikerketako estatu idazkariaren 2005eko uztailaren 20ko ebazpenak, I3. programako ebaluazio-irizpideak ezartzen dituenak. Ebazpen horrek ezarri ditu, halaber, unibertsitateei eta gainerako I+G zentroei aplika dakizkiekeen estatutuak nahiz berezko araubide juridikoak.
Hitzarmen honen ondorioetarako eta Oinarrien Aginduko bosgarren 1 paragrafoan ezarritako hautagarritasun-baldintzak betetze aldera, 2009an betetzat hartuko dira laneko kontratu kontratu mugagabeen motako lehenengoa izan behar da nahitaez edo, funtzionarioen kasuan, izendapen eta laneratze bidez bete diren lanpostuak.
Kontratuaren edo izendapenaren nahiz laneratze eraginkorraren datek izan behar dute 2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31 bitartekoak.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak gehienez 420.000 euro transferituko dizkio Eusko Jaurlaritzari, erakarri eta modu egonkorrean kontrata ditzan ikerkuntzan sona handia duten irakasle-ikertzaileak, espainiarrak zein atzerrikoak.
Aipatutako zenbatekoa lehen mailako 4 lanposturen finantzazioari dagokio, unibertsitateko irakasle titular baten soldataren zenbatekoan. Zenbateko horri 100.000 euroko zenbatekoa kendu zaio, egokitzeko 2008ko hitzarmenean kontratatzea aurreikusi ziren plazak (2. mailako 10 plaza, 1.500.000 eurotan, gehi 1. mailako 12 plaza 1.560.000 eurotan) benetan kontratatu zirenei (2. mailako 18 plaza 2.700.000 eurotan). Horrela, eranskinean zehaztutako 360.000 euroko soberakina osatzen dute 260.000 euroko balioa duten 1. mailako bi plazek eta hitzarmen honen bigarren ordainketan deskontatu diren 100.000 euroek.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bidalitako agiriak ebaluatu ondoren, Protokolo Orokorrean ezarririko ebaluazio- eta segimendu-batzordeak zehaztuko du zenbateko maximo zehaztuaren bidez behin betiko bete diren plazak. Hala ezarriko balitz, plaza horiek bi mailatan banatzea hitzartuko litzateke. Batetik, lehen mailako lanpostuak egongo lirateke, unibertsitateko irakasleen ordainsaria jasoko luketenak. Bestetik, bigarren mailako lanpostuak leudeke, unibertsitateko katedradunen ordainsaria jasoko luketenak.
Bigarren mailako lanpostuak beteko dituzte soilik jardunbide-ikertzaile aintzatetsia duten irakasle-ikertzaileek eta zientzia nahiz teknologiaren Espainiako sisteman sartu diren irakasle-ikertzaile atzerritarrek.
Ebaluatuko dira programa modu egonkorrean ezartzeko egin diren ikerketak. Aztertuko da, baita ere, erakunde onuradunei dagozkien laguntzak eman edo ez. Horretarako, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ezarritako irizpideak aplikatuko dira, betiere, bat etorriz Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Unibertsitate eta Ikerketako estatu idazkariaren 2005eko uztailaren 20ko ebazpenak ezarri duen maiatzaren 26ko 1520/2005 ECI Aginduarekin eta 2008-2011 Lankidetzarako Protokolo Orokorrarekin.
Ebaluazio eta Segimendu Batzordearen iritziz, betetzat joko da maiatzaren 26ko 1520/2005 ECI Aginduko bosgarren paragrafoaren 1.b) atalean ezarririko baldintza, baldin eta gutxieneko denbora-tartea (doktoretza lortu denetik sei urte) betetzen bada 2009ko hitzarmenaren kontratazio-epean (2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).
Laugarrena. Laguntzen kudeaketa.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kudeatuko ditu programaren diru-laguntzak, maiatzaren 26ko 1520/2005 ECI Aginduan jasotako araubide juridikoa betez eta azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontuei buruzko Lege Orokorreko 86. artikuluarekin bat.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzematen du jendarteratuko dituela hitzarmen honetan aurreikusiriko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu dituenak.
Bosgarrena. Aurrekontu-transferentzia.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 420.000 euroko kopuru maximoa transferituko dio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, hau da, hitzarmen honen xede den programari (hots, 2009ko I3. programari) dagokiona. Transferentzia hori egingo da 21.05.463B.750 aurrekontu-aplikazioaren kargura eta, ekitaldiei dagokienean, honelaxe banatu:
2010. urtea: 260.000 euro, aurrekontu-ekitaldiaren hasieran emango direnak.
2011. urtea: 160.000 euro, Jarraipen Batzordea bildu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bidalitako ziurtagiriekin Ministerioa bat datorrela adierazi ondoren emango direnak.
Seigarrena. Justifikazioa eta soberakinak bueltan ematea.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziurtagiri bat aurkeztuko dio Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari transferentzia jaso ondoko aurrekontu-ekitaldiko martxoaren 31 baino lehen. Agiri horretan egiaztatuko da aurrekontuan sartu dela transferentzia eta programaren helburuak hitzarmen zehatz honetan zehazturikoak finantzatzeko erabili dela. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, halaber, eska diezazkioketen ziurtagiri guztiak entregatu beharko ditu, indarreko arauetan nahiz Lankidetzarako Protokolo Orokorrean ezarritakoarekin bat.
Eusko Jaurlaritzak hitzematen du 2012ko martxoaren 31 baino lehen Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari bueltan emango diola erabili ez duen diru-soberakina edota hitzarmen honen xedeetarako erabili ez duena. Hala izango da, Ebaluazio eta Segimendu Batzordeak bildu ondoko hurrengo hitzarmen zehatzean soberakin hori erabiltzeko berariazko baimenik eman ezean.
Eusko Jaurlaritzak honako jarduera hauei men egingo die: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantza-kontuak kontrolatzeko eta egiaztatzeko gauza ditzakeen jarduerei, Estatuko Administrazioaren Kontuhartzailetza Nagusiaren jarduerei eta Kontuen Auzitegiko lege aplikagarrietan aurreikusiriko jarduerei. Jaurlaritzak eska diezaioketen informazio guztia emango die horiei guztiei. Hartara, Eusko Jaurlaritzak lau urtez gorde beharko ditu hitzarmen hau bete bitartean Ministerioak eman dizkion funtsak aplikatu izanaren egiaztagiriak, hitzarmen hau amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Zazpigarrena. Hitzarmen zehatzaren indarraldia.
Hitzarmen zehatz hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2010-2011 indarraldia izango du. Hitzarmen zehatz hau indarrean egongo da aurreko klausulan ezarririko justifikazioak gauzatu eta, hala badagokio, soberakinak bueltan eman arte.
Aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, hitzarmen hau alderdi bien adostasunez eta borondatez suntsiaraz daiteke, baita aldeetako batek hitzarmenari uko egin izanagatik edo, bestela ere, alde batek hitzarmena bete ez duela salatu bada; kasu horretan, alde horrekin hitz egin ondoren, aipatutakoaren berri eman beharko zaio modu frogagarrian, hitzarmena suntsiaraz baino gutxienez bi hilabete aurretik. Batera edo bestera, unibertsitateekin eta bestelako I+G zentroekin hartutako konpromisoak bete beharko dira. Kasu horietan guztietan, hitzarmen honetako bosgarren klausulan xedatutakoa aplikatuko zaie erabili ez diren soberakinei.
Zortzigarrena. Hitzarmenaren ezaugarriak.
Hitzarmen hau administratiboa da: Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1.c) artikuluan aurreikusita dago eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren babesean egingo da.
Bederatzigarrena. Auziak ebaztea.
Hitzarmen hau ordenamendu juridiko administratiboaren arabera interpretatu eta garatu beharra dago, eta alderdiak Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren mende geratuko dira, espresuki, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen) 8.3 artikuluan zehaztutakoaren arabera. Edonola ere, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, indarrean dagoen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen printzipioak aplikatu behar dira.
Alderdien arteko adostasunez konpondu beharko dira hitzarmen hau interpretatzean eta gauzatzean sor daitezkeen eztabaidak eta arazoak, Programaren Segimendua eta Ebaluazioa Egiteko Batzordean. Adostasunik lortzen ez bada, auziak ebatzi beharko dira uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duenaren) 44. artikuluak ezarri bezala.
Eta ados daudela erakusteko, ondorio bera izango duten hitzarmen honen bi ale izenpetu dituzte alderdiek, goian adierazitako lekuan eta egunean.
Madril, 2010eko apirilaren 15a.
Zientzia eta Berrikuntza ministroa,
CRISTINA GARMENDIA MENDIZÁBAL.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Ekonomia-eranskina, Jarduera Ikertzailean Sartzeko eta hori Areagotzeko 2009. urteko Sustapen Programaren (I3. programa) protokolo orokorra garatzea xede duen Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetzarako 2008. urteko hitzarmen zehatzen soberakinei buruzkoa
Madrilen, 2010eko apirilaren 15ean.
PARTE HARTU DUTE
Alde batetik, Cristina Garmendia Mendizabal andrea, Zientzia eta Berrikuntza ministroa, apirilaren 12ko 436/2008 Errege Dekretuz izendatua kargu horretarako, eta honako arau hauen bitartez eman zaizkion eskumenak erabiliz: Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamendurako apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 12.2.g) artikulua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.
Bestetik, Isabel Celaá Diéguez andrea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua, kargu horretarako maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuz izendatua, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluaren bitartez eman zaizkion eskumenak erabiliz; orobat, lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera Sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloen barruan indarreko legeriak ematen dizkion guztiak, baldin eta beste edozein organori atxiki ez bazaizkio.
Alde biek elkarri onartu diote Hitzarmen hau sinatzeko gaitasuna, eta, ondorioz, honako hau
AZALDU DUTE:
Lehenengoa. Protokolo Orokorraren bidez ezarri dela Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza, Jarduera Ikertzailean Sartzeko eta hori Areagotzeko Sustapen Programan aritzeko (2008ko azaroaren 26an sinatutako I3. programan). Protokolo aipatuaren 7.3 klausulan xedatu da ekitaldi bakoitzaren amaieran geratu diren funts ez-konprometituen soberakinek, Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren esku daudenek, zertarako transferitu ziren kontuan hartuta, berariazko helburu horri eutsiko diote, eta hurrengo ekitaldietan erabiliko dira.
Bigarrena. 2008. urterako Jarduera Ikertzailean Sartzeko eta hori Areagotzeko Sustapen Programaren (I3. programa) protokolo orokorra garatzeko 2009ko apirilaren 30ean sinatutako Lankidetzarako Hitzarmen Zehatzaren seigarren klausulan xedatu da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziurtagiri bat aurkeztuko diola Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari transferentzia jaso ondoko aurrekontu-ekitaldiko martxoaren 31 baino lehen. Agiri horretan egiaztatuko da aurrekontuan sartu dela transferentzia eta hura programaren helburuak hitzarmen zehatz honetan zehazturikoak finantzatzeko erabili dela. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, halaber, eska diezazkiokeen ziurtagiri guztiak entregatu beharko ditu, indarreko arauetan nahiz Lankidetzarako Protokolo Orokorrean ezarritakoarekin bat.
Horrela, funtsen soberakinak aplika dakizkioke hurrengo urteko aurrekontu-ekitaldiari, betiere, urte horri dagokion hitzarmen zehatzean ezarritakoaren arabera.
Eta, ondorioz, behean sinatzen dutenek adostu dute:
EKONOMIA-ERANSKINA
Lehenengoa. 2008. urteko hitzarmen zehatzeko soberakinak.
060.000 euroko transferentziaz finantzatu ziren, 2008ko hitzarmen zehatzaren bidez, 1. mailako 12 lanpostu eta 2. mailako 10. Bigarren mailako lanpostu horiek betetzeko 19 eskaera aurkeztu ziren. Horietatik 18 positiboki ebaluatu ziren eta haien finantzazioa 2.700.000 eurokoa izan zen. Lehen mailako lanpostuei dagokienez, aitzitik, ez zen eskabiderik aurkeztu.
Ondorioz, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren aldeko 360.000 euroko zenbatekoa geratu da soberan. Aurrekontu horren parte bat 260.000 euro erabiliko dira 2008ko hitzarmen zehatzeko 1. mailako bi plaza finantzatzeko, eta gainerako 100.000 euroak kenduko dira 2009ko hitzarmen zehatz honen bigarren ordainketatik.
Protokolo Orokorreko 7.3 paragrafoan eta 2008ko hitzarmen zehatzeko bederatzigarren klausulan xedaturikoa betez, lehen mailako 2 lanpostu aipatuak gehituko zaizkio 2009ko hitzarmen zehatzean finantzagarriak diren lanpostu berriei, eta 2008ko hitzarmenaren soberakinaren bidez finantzatuko.
Eta, ados daudela erakusteko, ondorio bera izango duten eranskin honen bi ale izenpetu dituzte, goian adierazitako lekuan eta egunean.
Zientzia eta Berrikuntza ministroa,
CRISTINA GARMENDIA MENDIZÁBAL.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 28an.
BILDURIK:
Alde batetik, Isabel Celaá Diéguez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu andrea.
Bestetik, Iñaki Goirizelaia Ordorika, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore jauna.
PARTE HARTZEN DUTE:
Lehenengoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean.
Bigarrenak Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean.
Bi aldeek lankidetza hitzarmen hau sinatzeko nahikoa gaitasun legal aitortzen diote elkarri. Hala,
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa. Europako Kontseiluak 2000ko martxoan Lisboan egin zuen bileran ERA (European Research Area) sortzea erabaki zuen, zientzia eta teknologiaren inguruko politika bateratuen markoa izateko Europako Batasunean.
Ikertzeko eta Teknologia Garatzeko ondoz ondoko programa markoek espazio hori edukiz bete dute; aldi berean, ikerketa-egituran eragin dute eta ikerketarako giza baliabideak handitu dituzte. Seigarren programa markoak (2002-2006) eta egungoak (2007-2013), hau da, zazpigarren programa markoak, Europak giza eta gizarte zientzietan eta zientzia formaletan (matematika, informatika eta logikan) egiten dituen ikerketak finkatu dituzte batez ere, gero eta inportantzia handiagoa emanez ikerketaren praktikan eta teknologia berritzean sortzen diren arazo etikoei.
Ikerketaren Europako Espazioaren barruan Ikerketaren Euskal Espazioa sortu eta finkatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handiak egin ditu Zientzia eta Teknologia planen barruan (egun, plan horiek 2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan daude). Horrez gain, oraintsu sortu dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua (1/2007, apirilaren 17koa, Lehendakariarena; EHAAn argitaratua, 2007ko uztailaren 13an) eta Euskadiko Bioetika Batzordea (139/2007 Dekretua, irailaren 11koa, Euskadiko Bioetika Batzordeari buruzkoa; EHAAn argitaratua 2007ko urriaren 4an). Azken batzorde hori aurrerapausu garrantzitsua da zientzia-ikerketetan arazo etikoak aztertzeko, Europako Batzordeak adierazi izan duenez.
Bigarrena. Ikerketa teoriko eta aplikatua bultzatu eta koordinatzeko eta Zientzia Politikarako izendatutako eginkizunak eta eskumenak garatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarentzat oso inportantea da ikerketa bultzatzea eta garatzea gizartearentzat garrantzi estrategikoa duten zenbait arlotan: justiziaren, askatasunaren eta gizarte-kohesioaren esparruan, gizarte- eta kultura-ongizatearekin zuzenean lotuta dauden arloetan eta herritarren elkarbizitza arrazionalarekin lotuta dauden arloetan.
Hirugarrena. Euskal Herriko Unibertsitatea prestatu eta ikertzeko erakundea da, sektore eta diziplina anitzekoa, eta irakaskuntzako, ikerketako eta garapen zientifiko eta teknologikoko jarduerak garatzen ditu.
Laugarrena. Euskal Herriko Unibertsitateak Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutua du, ILCLI alegia. Institutuaren espezialitateak dira Kognizio Zientziak (Filosofia, Hizkuntzalaritza, Logika, Adimen artifizialaren funtsak, Psikologia, Soziologia, Sozioekonomia) eta Jakintzaren Gizartearen garapenari buruzko diziplina arteko ikasketak, aurrerapen zientifikoari eta aurrerapen horrek dakarren garapen sozioekonomikoari buruzkoak bereziki; aurrerapen zientifikoa bere esanahirik zabalenean ulertu behar da. Ikertzeko institutu horrek lau atal autonomo ditu (Logika; Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa; Zientzia Kognitiboa; Konputazioaren Funtsak eta Ekintza eta Antolakuntza Sistemak) eta hiru unitate propio: Epistemologia eta Etika aplikatua; Hizkuntzarako Zientzia Formalak, Kognizioa, Komunikazioa eta Ekintza; Jakintzaren Gizarte Azterlanak, Berrikuntza eta Antolakuntza. Institutua, gainera, beraren moduko ikerketa zentroen nazioarteko sare batean dago; zentro horiek jakintzari, komunikazioari eta garapen zientifiko-teknologikoari buruzko azterketez arduratzen dira. ILCLIren egiturari eta izaera diziplina artekoari esker, bere eskumeneko arloak ikertzeko enfoke sistematikoa lortzen da, irekia eta bizia.
Bosgarrena. Hitzarmen honen xede diren jarduerak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikako programetan txertatzen dira, Ikerketaren Euskal Espazioan eta espazio hori Ikerketako Europako Espazioan sartzeko ahaleginetan, Euskal Herria garatzeko bultzada handia eta azkarra behar duten arloetan, eta horretarako, behin eta berriro errepikatzen diren Europako Batzordeko irizpideei jarraitzen zaie. Arlo horiek honela ardazten dira ILCLIn: 1. Logika eta matematika, hizkuntzari, jakintzari, informazioari, komunikazioari eta ekintzari aplikatuak. 2. Hizkuntzaren Filosofia eta hizkuntzaren Psikologia eta Semantika eta Pragmatika Diskurtsoaren Teoriaren eta Praktikaren barruan; bertan sartzen dira Erretorika eta Diskurtsoaren gizarte-azterlanak. 3. Kognizioa, Komunikazioa, Ikaskuntza, Ekintza eta Antolakuntza, bai norbanakoaren zein gizartearen maila analitikoan. 4. Zientzia Formalen eta Giza eta Gizarte Zientzien Epistemologia, Etika eta Filosofia.
Seigarrena. Horregatik guztiagatik, bi aldeen lankidetza beharrezkoa da bakoitzak ipini ditzakeen baliabideak partekatuz hitzarmen honen bidez lortu nahi dena lor dadin. Hona hitzarmen honen
KLAUSULAK
Lehenengoa. Zein baldintzatan arituko diren lankidetzan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informazio Institutuaren bitartez (ILCLIren bitartez) arautzea da hitzarmen honen helburua, ikerketa bultzatzeko ILCLIren eskumeneko arloetan eta batez ere arestian adierazitako ikerketa-gaietan.
Bigarrena. Jardueren definizioa eta edukia.
Hitzarmen honen barruan egingo diren jarduerak arlo hauetako ikerketak garatu, sustatu eta zabaltzeko dira, ondoan adierazten diren ekimen berezi hauen bidez, nazioarteko aldizkarietan artikuluen argitaratzearekin batera:
Ikerketa mintegiak nazioarteko lehenengo mailako espezialisten partaidetzarekin, Euskal sistema Unibertsitarioko ikerlari berezi guztiei zabaldua (i) hizkuntza eta komunikazioaren filosofian espezializatuta dauden ikertzaile guztiei irekiak, bereziki ILCLIren «pragmatika kritikoa» ildo ikertzailea nabarmenduz; edo (ii) adimen eta ekintzaren teoria eta antolakuntzaren gizarte ikasketak; edo (iii) epistemologia orokorra eta soziala; eta baita ere etika arrazionaltasun praktikoaren esparruan.
IWCogSc-10 (ILCLI International Workshop on Cognitive Science, Febrero 2010) eta LogKCA-10 (ILCLI International Workshop on Logic and Philosophy of Knowledge, Communication and Action, Noviembre 2010) kongresuei dagokien antolakuntza eta hauetako bakoitzean argitaratzen den liburua.
Lecturas de Filosofía de las Lógicas No-Clásicas izeneko liburuaren amaiera eta argitalpena.
Sei hilabeteko ateratzen den GOGOA aldizkariaren argitalpena euskaraz, Philosophers Index delakoan jasotzen dena eta FECYT erakundeak ebaluatzen duena.
Ikertzaileen erakarpena goi mailako deialdi publikoetan, bisitari gisa edo behin betiko ILCLIri atxikita, bereziki Ikerbasque erakundearen bidez, horren ondorioko emaitzak nazioarteko lehen mailako argitalpenetan publikatuz.
Hirugarrena. Alderdien betebeharrak.
Hitzarmen honen xede diren jarduerak egiteko beharrezkoak diren baliabideak jarriko ditu Euskal Herriko Unibertsitateak, ILCLIren bitartez. ILCLIko ikertzaileek eta zuzendariak ez dute ordainsari berezirik jasoko.
Hitzarmen honen laugarren klausulan zehaztutako zenbatekoa emango dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ILCLIri.
Lankidetza-hitzarmen honen bidez lortutako informazio eta emaitza guztiak behar bezala landuko ditu ILCLIk.
Laugarrena. Finantzaketa.
Adierazitako lankidetza finantzatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 91.367 euro jarriko ditu, bigarren klausulan zehaztutako helburuak betetzeak dakartzan gastuak ordaintzeko. Kopuru hori 2010. urteari dagokio.
Bosgarrena. Ordaintzeko era.
Kopuru hori bi zatitan ordainduko da: % 75 hitzarmena sinatu eta berehala, eta gainerako % 25a agiri honen seigarren klausulan adierazitako justifikazio-dokumentuak aurkeztu eta gero.
Seigarrena. Justifikazioa.
2011. urteko martxoaren 31 baino lehen, Euskal Herriko Unibertsitateak dokumentazio hau igorriko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari:
2010. urtean egindako ekintzen gaineko memoria.
Kostuen balantze ekonomiko zehatza.
Diru-laguntzaren gastuen fakturak edo horien fotokopia konpultsatuak edo dokumentu baliokideak.
Zazpigarrena. Bateragarritasuna.
Hitzarmen honen xede diren ekintzak finantzatzeko zenbatekoa bateragarria da helburu bererako ematen diren beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin, baldin eta gain-finantzaketarik ez badago; gain-finantzatuz gero, deialdi honen ondorioz emandako diru-laguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, gertatutako gain-finantzaketaren heinean gutxitu ere.
Hitzarmena sinatzerakoan kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo beste administrazioren batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek beste laguntza edo diru-laguntzaren bat ematen badu, edo helburu bera duen beste diru-sarrera edo bitartekoren bat bada, hitzarmenaren zenbatekoa aldatu ahal izango da, betiere hitzarmenean ezarritako gutxieneko baldintzei eusten bazaie.
Zortzigarrena. Hitzarmena ez betetzea.
Hitzarmen hau sinatu duten aldeetako batek aipatutako eginbeharrak betetzen ez baditu, hitzarmena deuseztatua izango da eta esleitutako kopuruak bueltatu egin beharko dira, dagozkien interes legalak eta guzti.
Bederatzigarrena. Hitzarmenaren jarraipen-batzordeko kideak eta batzordearen eginkizunak.
Bi aldeek jarraipen-batzorde bat eratzea erabaki dute, helburua lortzeko bidean lankidetza eta koordinazio egokia izateko tresna gisa.
Batzordeak kide hauek izango ditu:
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Politika Zientifikoko zuzendaria.
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerkuntza errektoreordea, edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Kognizio, Hizkuntza eta Informazioko (ILCLI) Institutuko zuzendaria, edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
Edozein batzordekide aritu ahal izango da idazkari-zereginetan; dena den, batzordetik kanpoko norbait izendatu ahal izango dute alderdiek horretarako, eta idazkariak, halakoetan, hizpidea izango du, baina botorik ez.
Beharrezkotzat jotako batzorde teknikoak sortzea erabaki ahal izango du jarraipen-batzordeak, egoki iritzitako aholkularitza eta proposamen teknikoak egin ditzaten.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, II. tituluko 2. kapituluan xedatu duena hartuko du arau batzordearen funtzionamenduak.
Batzordearen egitekoak hauek izango dira:
Hitzarmen honen edukia eta aplikazioa interpretatzea.
Hitzarmena zenbat betetzen eta hobetzen ari den aztertzea.
Hitzarmenaren helburua zabaltzeko egon litezkeen proposamen arrazoituak aurkeztea.
Erakunde sinatzaileetako edozeinek hitzarmen honetako edozein klausula bete ez dela salatuz gero, txostena ematea, nahitaez.
Hamargarrena. Hitzarmena deuseztatzea.
Hitzarmen hau deuseztatu egin daiteke egoera hauetakoren bat gertatzen denean:
Hitzarmena sinatu duten alderdiak hura amaitzeko ados jartzea; hilabete lehenago jakinarazi beharko da.
Aldeetako edozeinek hartutako konpromisoak ez betetzea.
Hamaikagarrena. Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen honen indarraldia sinatzean hasiko da eta 2010eko abenduaren 31n amaituko da. Hitzarmen hau luza daiteke urtez urte ondoko urteetan bi aldeak bat baldin badatoz eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak horretarako aurrekontuetan disponibilitaterik baldin badu.
Hamabigarrena. Arau subsidiarioak.
Hitzarmen honek aurrez ikusi ez duen guztirako, honako hau aplikatuko da: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. tituluak -Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoak- xedatu duena.
Hitzarmen hau gauzatzean interpretazio-auzirik sortuz gero, jarraipen-batzordeak ebatziko ditu, hasieran.
Adostasunaren erakusgarri, eta hitzartutakoa behar bezala jasota gera dadin, alderdiek dokumentu honen bi ale izenpetu dituzte idazpuruan adierazitako toki-egunetan.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Madrilen, 2009ko abenduaren 11n.
BILDU DIRA:
Red.es Enpresa Erakunde Publikoaren aldetik, Sebastián Muriel Herrero jauna, zuzendari nagusia, egintza horretarako ahalmena duena, bere alde emandako ahalmenak betez, Red.es-en Estatutua (hemendik aurrera, Red.es) onartzen duen otsailaren 8ko 164/2002 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik, Isabel Celaá Dieguez andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko (hemendik aurrera, Autonomia Erkidegoa) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua, duen ordezkaritza betez.
Autonomia Erkidegoa eta Red.es, banaka, Aldea izenarekin eta elkarrekin, Aldeak izenarekin izenda daitezke.
Bi aldeek aitortzen dute badutela ahalmen juridiko nahikoa Hitzarmen hau egiteko eta horri jarraiki
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa. Red.es Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari atxikitako enpresa erakunde publikoak, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzaren bidez, ekonomia eta gizarte jardueraren eremu guztietan Informazioaren Gizartea sustatu eta garatzera bideratutako jarduerak kudeatzeko agindua duela; dagozkion EGEF 2007-2013 Programa Eragileetan helburu horietarako aurreikusitako erkidegoko funtsak kudeatzea barne, Red.es Enpresa Erakunde Publikoaren Estatutua onartzen duen otsailaren 8ko 164/2002 Errege Dekretuaren 3. artikuluak xedatutakoaren arabera.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoak hezkuntza teknologia-aniztunaren aldeko apustua egiten duela, eta ZTBP 2010-ari (Zientzia eta Teknologiarako Plana) lotutako EIGP 2010-aren bidez (Euskadi Informazio Gizartean Plana), ezagutza ereduaren oinarri gisa, hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza hori lortzeko tresna gisa eta garapen jasangarria helburu gisa adierazten dituela. Hori dela-eta, hezkuntza-komunitatearen eskura jarritako zerbitzuen eraginkortasuna hobetzera bideratutako jarduerak garatzea jasotzen du.
Hirugarrena. 2005eko apirilaren 20an, Hezkuntza Ministerioak (garai hartan Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa izena zuena), Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Red.es Enpresa Erakunde Publikoak Internet Ikasgelan programa abian jartzeko Lankidetzarako Esparru-hitzarmena (hemendik aurrera, Esparru-hitzarmena) sinatu zuten. Hitzarmenaren xedea 2005-2008 aldirako Administrazio zentral eta autonomiko desberdinen arteko lankidetza-esparru orokorra ezartzea zen, hezkuntza-esparruan Informazioaren Gizartea garatze aldera.
Ondoren, Autonomia Erkidego guztiek, Euskal Autonomia Erkidegoak izan ezik, aldebiko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Red.es Enpresa Erakunde Publikoarekin Internet Ikasgelan programa abian jartzeko.
Erregimen orokor ez-unibertsitario eta erregimen bereziko funtsek finantzatutako ikastetxeei nola irakasleen prestakuntza-zentroei eta irakasleen prestakuntzarako unibertsitate-eskolei zuzendutako jarduerak gauzatzea jasotzen du Esparru-hitzarmenak. Honako hauek dira:
Laguntza teknikoko zerbitzuak.
Hezkuntza-komunitateari zuzendutako metodologia-laguntza.
Informazioaren Gizartea ikastetxeetan ezartzeari buruzko jarraipena eta ebaluazioa.
Hezkuntza-komunitateari zuzendutako material didaktikoak landu, zabaldu eta erabiltzearen sustapena, eta irakasleen prestakuntzarako irakasleak eta aholkulariak trebatzera bideratutako jarduerak.
Ikastetxeak oinarrizko azpiegitura teknologikoaz hornitzea.
Ikasgelak informatizatu eta barneratze digitalerako estrategien garapenerako beharrezkoa den azpiegitura teknologikoaren hornidura.
Hezkuntza-esparruari zuzendutako informatika-aplikazioen eta baliabideen erabilera sustatzeko jarduerak.
Bateratasun-jarduerak.
Zehazki, Esparru-hitzarmeneko 7. jardueraren deskribapen xehatuak honako hau jasotzen du: Ikastetxeetan informatikako aplikazio berrien garapena eta erabilera bultzatuko da, irakaskuntza-ikaskuntza lanak errazte aldera eta ikastetxeen antolakuntza eta baliabideen kudeaketa sistemak hobetze aldera. Halaber, egun dauden aplikazioen erabilera sustatuko da, erabiltzaileen komunitateek sortuko dituzten prestakuntza-jardueren bidez.
Jarduera honen barne, Agrega plataforma garatu da. Hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako hezkuntza-objektu digitalen biltegien federazio bat da eta ikaskuntzari eta irakaskuntzari bideratutako baliabide multimedia desberdinak landu eta partekatzeko aukera eskaintzen die bere kideei. Plataformak ondorengo helburu nagusiak ditu:
Aipatu estandarra jarraitzen duten edukiak dituen teknologia-esparru bat sortzea, erabilera-modalitate desberdinen bidez hezkuntza-komunitatearentzat eskuragarri izan daitezen.
Hezkuntza-objektu digital multzo bat eskaintzea, kasu batzuetan egun daudenetatik abiatuz, eta beste kasu batzuetan, plataformarentzat berariaz sortutakoak.
Irakasleek eta hezkuntza-administrazioek hezkuntza-objektu edo -eduki berriak katalogatzeko (LOM-ES), paketatzeko (SCORM-2004) eta argitaratzeko erreferentzia estandar bat sustatu, bateratu eta ezartzea.
Agrega nodo-federazioari kide berriak atxiki nahi izanez gero, nahitaezkoa da Red.es Enpresa Erakunde Publikoarekin aldebiko lankidetza-hitzarmena sinatzea.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoak Agrega nodo-federazioari atxikitzeko interesa duela, gainerako Autonomia Erkidegoekin eta Hezkuntza Ministerioarekin batera.
Bosgarrena. Aurretik azaldutakoan oinarrituz, Autonomia Erkidegoa eta Red.es-ek Aldebiko Hitzarmen hau (hemendik aurrera, «Hitzarmena») sinatzea erabaki dutela, aurreko azalpeneko laugarren puntuan aipatutako jarduerak garatze aldera, ondorengoen arabera
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.
Hitzarmen honen helburua Aldeen arteko lankidetzarako baldintzak ezartzea da, Autonomia Erkidegoan hezkuntza-objektu digitalen biltegi gisa balioko duen eta Agrega sarea osatzen duten gainerako nodoekin lotuta egongo den nodo autonomiko bat abian jartzeko.
Bigarrena. Red.es Enpresa Erakunde Publikoaren betebeharrak.
Agregaren software-a EUPL baimenarekin Autonomia Erkidegoaren esku jartzea. Baimena ondorengo loturan eskura daiteke: http://ec.europa.eu/idabc/servlets/Doc?id=31099.
Autonomia Erkidegoak emandako makinetan Agrega aplikagarriaren instalazio-lanak bere gain hartzea. Instalazio honetan sartuta dago Agrega aplikagarria osatzen duten moduluen zabaltzea, baina ez, ordea, Erkidegoaren berezko gainerako aplikagarriekin integratzea. Edonola ere, Erkidegoak horrela nahi izanez gero, Erkidegoaren berezko LDAP korporatiboarekin integratzeko beharrezko jarraibideak emango dira.
Aipatu nodoa Agrega sareko gainerakoekin batzea dagokion konfigurazioaren bidez Agrega aplikagarriaren Administrazio-tresnetatik abiatuta; elkartze hau Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak aukeratzen dituen nodoekin egin ahal izango da.
Gehienez presentziazko bi prestakuntza-ikastaro ematea Autonomia Erkidegoan. Horietako bat nodoaren administratzaile/erabiltzaileentzako ikastaro bat izango da, eta bestea, teknikarientzako ikastaroa. Prestakuntza honen helburua nodoa erabiltzeaz eta administratzeaz arduratzen diren pertsonak modu autonomoan kudeatu ahal izateko gaitzea da. Ondorio horietarako, ikastaro hauetako bakoitza zein herritan egingo den erabaki beharko du Autonomia Erkidegoak.
Hirugarrena. Autonomia Erkidegoaren betebeharrak.
Autonomia Erkidegoak nodoa instalatzeko beharrezkoa den azpiegitura eta ekipamendu guztiaren (hardware-a, software-a eta komunikazioei dagokiena) horniketa egingo du. Halaber, izanez gero, Autonomia Erkidegoari dagokio nodoa instalatzearen ondorioz sortutako kostu errepikari guztiak ordaintzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saila izango da nodoaren arduraduna bere alderdi guztietan, administrazio, monitorizazio eta gainerako lanak barne.
Laugarrena- Jarraipen Batzordea.
Autonomia Erkidegoko bi ordezkariz eta Red.es-eko bi ordezkariz osatutako Hitzarmen honen Jarraipen Batzordea zehazten da. Jarraipen Batzordeko kideak ordezkari horiek izendatutako pertsonez ordezka daitezke. Jarraipen Batzordeko edozein kideren ordezkapena, behin betirako edo aldi baterako izanda ere, dagokion bileraren deialdian jakinaraziko da eta bileraren aktan behar bezala jasoko da.
Red.es izango da Jarraipen Batzordeko lehendakaria. Halaber, Red.es-ek izendatuko du idazkaria; honek boza izango du, baina ez botoa.
Jarraipen Batzordean aldeek deitutako gonbidatuek parte har dezakete eta boza izango dute, baina ez botoa.
Aurreikusitako funtzioez gain, Hitzarmen honetatik eratorritako interpretazio- eta betetze-arazoak konponduko ditu Jarraipen Batzordeak. Halaber, hobekuntzak proposa ditzake eta Hitzarmenean aurreikusitako jarduerak zehaztu ditzake, aurretik Aldeen baimena eskuratuta, beti ere hobekuntza eta zehaztapen horiek Hitzarmen honen helburua modu nabarmenean aldatzea eragiten ez badute.
Era berean, eratutako Jarraipen Batzordeak gauzatu beharreko jarduera zehatzak nola horniduren ikastetxe hartzaileen zerrendak onartuko ditu, landutako ekipamenduaren katalogoaren arabera.
Eratzeko saioan bilduko da Hitzarmena sinatzen denetik hilabete bateko epean eta Hitzarmen hau betearazteko beharrezkoa den guztietan bilduko da. Dena dela, gutxienez urtean behin bilduko da eta batzordea osatzen duten kideetako batek eskatzen duen guztietan.
Bosgarrena. Hitzarmen honen izaera.
Hitzarmen hau Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1.c) artikuluan aurreikusitakoetako bat da, eta arau berezirik egon ezean, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak konpontzeko legezko testu horren printzipioak aplikagarriak zaizkie.
Aldeen arteko akordiorik ez bada, betetzearen, interpretazioaren, ebazpenaren eta ondorioen inguruan plantea daitezkeen gai guztien ezagutza eta ebazpena Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren esku geratuko dira.
Seigarrena. Hitzarmen honen indarraldia.
Hitzarmen honek sinatzen den unetik eragina izango du eta 2010eko ekainaren 30era arte indarrean egongo da, aurretik abiatutako jarduerak bukatzeari kalterik egin gabe.
Zazpigarrena. Hitzarmenaren ebazpena.
Hitzarmen hau bi aldeen adostasunaren edo bietako baten aldebakarreko erabakiaren bidez ebatzi daiteke. Aldebakarreko erabakia beste aldeak dagozkion betebeharrak ez betetzearen ondorioz har daiteke, eta beste aldeari hiru hilabete lehenago jakinarazi beharko zaio.
Eta ados daudela adierazteko, aldeek hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte, ondorio bakarrerako, goian adierazitako tokian eta egunean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Red.es Enpresa Erakunde Publikoko
zuzendari nagusia,
SEBASTIÁN MURIEL HERRERO.
Alde batetik Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondo Pujol jaunak, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren bidez izendatuak eta apirilaren 14ko 6/1997 Legeak, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzkoak, 13.3 artikuluan ematen dizkion eskuduntzen arabera.
Eta bestetik, Mª Isabel Celaá Diéguez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak, maiatzaren 8ko Lehendakariaren 6/2009 Dekretuaren bidez izendatuak eta Autonomia Estatuaren 33.2 artikuluak eta ekainaren 30eko 7/1981 Legeak, Gobernuarenak, 8.b artikuluan ematen dizkioten eskuduntzak kontuan hartuta,
AZALTZEN DUTE:
Ekainaren 25eko 1027/1993 Errege Dekretuak, hezkuntza-jarduera atzerrian arautzen duenak, xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Ministerioak duela, besteak beste, hezkuntza, kultura eta ikerketa espainola atzerrian sustatzearen ardura, hezkuntza-jarduera hau kultura eta hizkuntza bultzatu eta hedatzearen eta nazioarteko lankidetzaren eremu zabalagoan sartuz.
Kultura, Zientzia eta Teknikarako Espainiaren eta Austriaren, Belgikaren, Frantziaren, Irlandaren, Italiaren, Alemaniako Errepublika Federalaren, Erresuma Batuaren eta Zelanda Berriaren arteko alde biko lankidetza-hitzarmenak eta Estatu Batuetako estatu desberdinekin eta Kanadarekin izenpetutako memorandumak aplikatuz, Hezkuntza Ministerioak urtero kudeatu duela elkarrizketa-laguntzaileak egotea Espainiako zenbait ikastetxetan, baita Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan ere.
Euskal Autonomia Erkidegoak baduela irakaskuntza bere hedadura, maila, modalitate eta espezialitate guztietan legez garatu eta gauzatzearen eskuduntza, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak atzerriko hizkuntzak ikastea sustatu eta laguntzen duela haren kudeaketa-eremuko ikastetxeetan. Zentzu horretan, eta ikastetxeek baliabide gehiago izateko, elkarrizketa-laguntzaile gehiago eman behar direla pentsatu da.
ADOSTEN DUTE:
Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.
Hitzarmen honek Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan destinoa duten elkarrizketa-laguntzaileen kopurua areagotzea du helburu, 2009-2010 ikasturtetik aurrera. Gehienez ere, hogeita hamazazpi elkarrizketa-laguntzaile gehiago ingelesez, zortzi frantsesez eta bost alemanez izango dira ikasturte honetan.
Bigarrena. Kudeaketa-neurriak.
Horretarako, Hezkuntza Ministerioak behar diren neurriak hartuko ditu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kurtso desberdinetan behar dituen elkarrizketa-laguntzaileen kopurua selekzionatzeko. Ondorio hauetarako, 2009-2010eko ikasturterako, eta lehen aipatutako akordioen esparruan, Hezkuntza Ministerioak gehienez ingelesezko hogeita hamazazpi elkarrizketa-laguntzaile emango ditu, frantsesezko zortzi, eta alemanezko bost; laguntzaile horiek hezkuntza-zentroetan lanean jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Hirugarrena. Erregimena.
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetara sartzen diren elkarrizketa-laguntzaileek Hezkuntza Ministerioak zuzenean kudeatzen dituenen baldintza berberak izango dituzte, 2005eko apirilaren 20ko ECI/1305/2005 Aginduak, konkurrentzia lehiakorreko erregimenean dirulaguntza publikoak emateko oinarriei buruzkoak (maiatzaren 12ko BOE), edo ordezkatzen duen arauak, xedatutakoaren arabera.
Horri dagokionez, Hezkuntza Ministerioak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lankidetzan jardungo dute haien ikastetxeetan destinoa duten elkarrizketa-laguntzaileentzako harrera-ikastaroa antolatzeko orduan.
Laugarrena. Finantziazioa.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko aurrekontuen kontura finantzatuko da 2009-2010 ikasturtean elkarrizketa-laguntzaileen kopurua 37ra arte, ingelesez, zortzi frantsesez, eta bostera arte alemanez, areagotzeak dakarren gastua eta ondorengo kontzeptuak hartuko ditu:
700 euroko hileroko dirulaguntza, 2009ko urriaren 1etik 2010eko maiatzaren 31ra bitartean.
Europako osasun-txartela ez duten elkarrizketa-laguntzaile horien osasun-babesa.
Bosgarrena. Koordinazio eta jarraipen batzordea.
Hitzarmen honek aurreikusten dituen helburuei begirako ekintzak koordinatzeko, Koordinazio eta Jarraipen Batzordea osatuko da. Batzordea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta Hezkuntza Ministerioko Nazioarteko Lankidetzako Zuzendariordetza Nagusiak egokitzat hartzen dituzten ordezkari kopuruarekin osatuta egongo da. Hala balegokio, Batzordea interesdun alderdietako batek eskatzen duenean bilduko da, buruturiko ekintzen emaitzak aztertzeko xedearekin.
Seigarrena- Indarraldia.
Hitzarmena sinatu bezain laster jarriko da indarrean, eta alderdi biek hartutako konpromisuak betetzen dituzten unean amaituko da, edozein kasutan 2010eko ekainaren 30ean.
Zazpigarrena. Ebazteko arrazoiak.
Hitzarmena sinatu duen alderdi batek adostutako klausulak ez betetzea, edo bi alderdien arteko ebaztearen aldeko adostasuna, hitzarmena ebazteko arrazoiak izango dira.
Zortzigarrena. Lege aplikagarriak eta eskudun jurisdikzioa.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 1. tituluan ezarritako araubide juridikoa aplikatzen zaio.
Hitzarmen honi ez zaio aplikatuko urriaren 30eko Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 Legearen 4.1.c) artikuluan ezarritakoa. Hala ere, 4.2 artikuluan eredura, Hitzarmen hau betetzeko orduan agertu daitezken zalantzak eta hutsuneak ebazteko Legearen abiaburuak ezarriko dira.
Hitzarmena gauzatzean, interpretazioan eta ondorioetan gerta daitezken eta Koordinazio eta Jarraipen Batzordeak ebatzi ezin dituen auziak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren bitartez erabakiko dira, Administrazioarekiko Auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 legearen arabera.
Eta horrela jasota gera dadin, hiru ale izenpetzen dira, 2009ko uztailaren 10ean.
Hezkuntza Ministeriotik,
ÁNGEL GABILONDO PUJOL.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Alde batetik, Angel Gabilondo Pujol Hezkuntza-ministroak, hala izendatu zuen apirilaren 7ko 556/2009 Dekretua betez eta apirilaren 14ko 6/1997 Legeak, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzkoak, 13.3 artikuluan xedatutako eskumenei jarraiki.
Eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean eta hura ordezkatuz, Maria Isabel Celaá Diéguez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak, hala izendatu zuen maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuari, Lehendakariarenari, jarraiki eta Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta ekainaren 30eko 7/1981 Legeak, Gobernuarenak, 8.b artikuluan aitortzen dizkion ahalmenak aintzat hartuta.
ADIERAZTEN DUTE:
2009ko uztailaren 10ean, Hezkuntza Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zutela, erkidego horretako hezkuntza-zentroetan elkarrizketa-laguntzaileak ezartzeko.
2009-2010 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-zentroetan ingeleseko 97 elkarrizketa-laguntzaile sartzea aurreikusi dutela; beraz, sinatutako lankidetza-hitzarmenean aurreikusitako diru-kopurua ez da nahikoa aurreko ikasturtearekin alderatuz laguntzaile-kopuruan izan den igoerak eragindako gastua finantzatzeko, eta, horrenbestez, beharrezkoa da hitzarmenean honako aldaketa hori egitea.
Adierazitakoaren ondorioz, bi aldeek
HITZARTZEN DUTE:
Lehenengoa. Ingeleserako hasiera batean aurreikusitako elkarrizketa-laguntzaileen kopurua handitzea, 37tik 97ra, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-zentroetan jardun dezaten 2009-2010 ikasturtetik aurrera.
Bigarrena. 2009-2010 ikasturtean ingeleseko elkarrizketa-laguntzaileen kopuruan izango den igoerak (gehienez ere, 97 laguntzaile) eragindako gastuaren finantziazioa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aurrekontuan zorduntzea; besteak beste, honako kontzeptu hauek estaliko ditu:
Hilean 700 euroko laguntza, 2009ko urtarrilaren 1etik hasi eta 2010eko maiatzaren 31ra arte.
Europako osasun-txartela ez duten elkarrizketa-laguntzaileen osasun-estaldura.
Eta hala jasota gera dadin, aldaketa-dokumentu hau sinatzen dute, bi aletan, 2009 irailaren 29an.
Hezkuntza Ministeriotik,
ÁNGEL GABILONDO PUJOL.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


