- 2371/2010 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2371/2010 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 156
- Hurrenkera-zk.: 3811
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/01
- Argitaratze-data: 2010/08/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko zuzendari gerentearen lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa. Ezkerraldea-Enkarterriko eskualdeko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdian ebazpen honen bitartez egiten da deia, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek parte har dezakete (funtzionarioek, estatupekoek nahiz lan-kontratuko langile finkoek), bai eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek eta beste langile batzuek ere. Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:
Unibertsitate-titulua eduki beharko dute.
Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.
Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:
Ikasketa-tituluak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 1a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PÉREZ GIL.


