Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 2koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, Muskizko CPES Somorrostro BHIP aitortutako entitatetzat jotzen da iturgintza espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 2koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, Muskizko CPES Somorrostro BHIP aitortutako entitatetzat jotzen da iturgintza espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 4717
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/02
  • Argitaratze-data: 2010/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. Muskizko CPES Somorrostro BHIP ikastetxearen ordezkariak iturgintza espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko eskabidea aurkeztu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean.

Bi. Eskabide horrekin batera martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:

Entitatea identifikatzeko datuak. Egoitza: San Juan kalea 10, Muskiz.

Ikastetxearen deskripzioa, itunpeko ikastetxea dela, eta lanbide-trebakuntza eta formazio mailan sortu zenetik lortutako esperientzia egiaztatzeko agiria.

Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Hiru. Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko zerbitzu teknikoek 2010eko maiatzaren 6an ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara.

Lau. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak aldeko txostena eman zuen 2010eko maiatzaren 11n, Muskizko IEFPS Somorrostro GLHBI aitortutako erakunde gisa onartzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. Espediente hau ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuko 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bi. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Hiru. Halaber, egiaztatuta geratu da Muskizko IEFPS Somorrostro GLHBI ikastetxeak badituela aipatutako dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, hain zuzen ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Lau. Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, kreditatzeko beharrezkoak diren agiriak aurkeztu ditu erakunde eskatzaileak.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

  1. Muskizko IEFPS Somorrostro GLHBI ikastetxea baimendutako entitatetzat aitortzea, baimendutako profesionalak presta ditzan espezialitate honetan:

    Iturgintza.

  2. Aipatu Entitatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea. Erregistro-zenbaki hau izango du: REFPA A-0080.

  3. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

  4. Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela kreditatu beharko du.

  5. Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko eta erregelamenduzko xedapenek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

  6. Baimendutako Entitateek aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak, edo aplikatu behar diren bestelako arauak betetzen ez badituzte, Baimendutako Entitate gisa duten kalifikazioa galdu egingo dute.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, ebazpen hau jakinarazten den egunetik aurrera hilabeteko epean, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 2a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik