- EBAZPENA, 2010eko uztailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako emandako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko uztailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako emandako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3728
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/09
- Argitaratze-data: 2010/08/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2009ko abenduaren 9ko Agindua, Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2010. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.
2009ko abenduaren 9ko Aginduaren 10.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien jakinarazpen indibidualizatu bakoitzaren kaltetan izan gabe.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2009ko abenduaren 9ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 9.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzen dituzten egitarauentzako dirulaguntza eman zaienen zerrenda.
Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para programas que organicen cursos destinados a la formación integral de profesionales del teatro.
Eskatzailea
Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza
Actividad objeto de subvención Diru-laguntza
Subvención
Asociación Taller Artes Escénicas T.A.E. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra 20.020
Asociación Teatrako Teatro de Barakaldo Bai, Bizkaiko Antzerki Ikastegia 23.030
Ortiz de Zarate Ibáñez, Iker Laboratorio Arte Dramático Ortzai 10.007
Porpol, S. COOP. Taller de Artes Escénicas de Vitoria-Gasteiz 34.000
Simulacro Teatro. Escuela de Teatro de Getxo-Getxoko Antzerki Eskola, S.L. Getxoko Antzerki Eskola 38.000
Antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerentzako dirulaguntza eman zaienen zerrenda.
Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para actividades de formación en un área específica relacionada con la formación de profesionales del teatro
Eskatzailea
Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza
Actividad objeto de subvención Diru-laguntza
Subvención
Asociación Profesional de Técnicos/as de las Artes Escénicas-Atae Formación de Técnic@s de Artes Escénicas 2.000
Unima Euskal Herria Escuela de verano 6.000


