- 2395/2010 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alberto Santo Tomás Pajarrón jauna, berak hala eskatuta, Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari tekniko kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2395/2010 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alberto Santo Tomás Pajarrón jauna, berak hala eskatuta, Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari tekniko kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 166
- Hurrenkera-zk.: 3980
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/12
- Argitaratze-data: 2010/08/30
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 2153/2008 Ebazpenaren bitartez, Alberto Santo Tomás Pajarrón jauna Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari tekniko izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Alberto Santo Tomás Pajarrón jauna, berak hala eskatuta, Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari tekniko kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko uztailaren 31tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari, Giza Baliabideen Zuzendariordetzari eta Gorlizko Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 12a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PÉREZ GIL.


