Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 13koa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena; honen bidez, 2010. urteko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua ¿kultura ekintzailea eta enpresak sortzeko aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzera bideratutakoa¿ agortu dela ematen da argitara. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 13koa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena; honen bidez, 2010. urteko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua ¿kultura ekintzailea eta enpresak sortzeko aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzera bideratutakoa¿ agortu dela ematen da argitara.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3671
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/13
  • Argitaratze-data: 2010/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura ekintzailea eta enpresak sortzeko aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren 41.3 artikuluan ezartzen da dekretu horretako IV. kapituluaren babesean eman daitekeen laguntzen guztizko bolumenak ezin izango duela Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako zenbatekoa edo haren gaurkotzetik ateratzen dena gainditu eta, ondorioz, laguntza berririk ez dela emango zenbateko hura agortu ondoren eta egoera horretan eskatzen diren laguntzak ukatu egingo direla. Era berean, xedatu da zirkunstantzia hori Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dela argitara. Alabaina, gaur egun, gai horretan eskumena duen organoa Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordea da, urriaren 6ko 538/2009 Dekretuaren Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena 18. artikuluan xedatutakoaren arabera; izan ere, artikulu horretan zehazten da enplegu-politikak eta enplegurako prestakuntza-politikak Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburuordetzaren eskumena direla.

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearen 2010eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez (2010eko maiatzaren 21eko 94. zenbakian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) ezagutzera eman zen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2010. urtean esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa. Era berean, aurretik aipatutako 41.3 artikuluari jarraiki Ebazpenean gogorarazten zen kreditu horiek eman beharreko laguntzekiko zuten muga.

Goian adierazitakoa aintzat hartuta, 2010eko aurrekontu-ekitaldian aipaturiko laguntza horiek ematera bideratutako funtsak agortu direnez,

Lehenengoa. Argitara ematea 2010eko martxoaren 18an agortu dela Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearen 2010eko maiatzaren 5eko Ebazpenean abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2010. urtean esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa argitara eman zuena ezarritako aurrekontu-kreditua.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 13a.

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordea,

JAVIER RUIZ FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik