Euskadi.eus
  • 710/2010 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaiaren osaera aldatzen duena. Mahai hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 233/2001 Ebazpenaren bidez sortu zen (2001eko maiatzaren 14ko EHAA, 90. zenbakia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

710/2010 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaiaren osaera aldatzen duena. Mahai hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 233/2001 Ebazpenaren bidez sortu zen (2001eko maiatzaren 14ko EHAA, 90. zenbakia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5155
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/14
  • Argitaratze-data: 2010/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuko 20.4 artikuluan xedatzen da ezen, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak aldez aurretik Administrazio Kontseiluak baimena eman eta gero beharrezkotzat jotzen diren Kontratazio Mahaiak sortuko dituela, erakunde publikoari atxikitako erakundeen tamainaren arabera eta kontratuak izendatzeari dagokionez kontratazio organoari laguntzeko eginkizunez baliatze aldera. Guzti hori, Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeko 82. artikuluan egun Sektore Publikoko Kontratuen 30/2007 Legeko 295. artikuluan jasotako aurreikuspenen haritik.

Osakidetzako apirilaren 17ko 233/2001 Ebazpenaren bidez Donostia Ospitaleko Kontratazio Mahaia sortu zen, aldez aurretik Erakunde publikoko Administrazio Kontseiluaren 2001eko otsailaren 14ko baimena eskuratu ondoren, non lehendakari titularra eta ordezkoak izendatu baitziren.

Ospitale honetako Zuzendaritza Gerentziaren urriaren 4ko 923/2007, abuztuaren 26ko 965/2002 eta maiatzaren 20ko 3901/2009 Ebazpenez aldatu egin zen maiatzaren 2ko 78/2001 Ebazpena, zeinaren bidez Kontratazio Mahaiko bokalak eta idazkariak izendatu baitziren.

Sortutako zirkunstantziak direla-eta, beharrezkoa da ordezko bokal bi ordezkatzea. Hortaz, maiatzaren 20ko 3901/2009 Ebazpen indarrekoa ordezkatu behar da, bere lekuan ebazpen hau jarriz; izan ere, Kontratazio Mahai iraunkorra denez, eta, gainera, kontratuen aniztasunerako eginkizunak egozten zaizkionez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea partez garatzeari buruzko maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuko 21.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Estatutu sozialetako 20.4 artikulu horretan aurreikusitakoaren arabera, eta Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea izendatzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 5289/2009 Ebazpenetik (2009ko abenduaren 3ko EHAA, 233. zenbakia) sortutako kontratazio organoa denez, honako hau

Lehenengoa. Purificación Martínez Martínez eta Rosa Cortabarria Guarde bokal berriak izendatzea, Cristina Alonso Legardón eta Iñaki Orbegozo Arrieta bokalen ordez, hurrenez hurren.

Bigarrena. Donostia Ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahai berriaren osaera argitara ematea; honela geratzen da eratuta:

Lehen bokala:

Titularra: Teresa Rodríguez Arrondo

Ordezkoak:

Purificación Martínez Martínez

Virginia Pérez González

Rosa Cortabarria Guarde

Begoña Hernández de la Fuente

Mertxe Urbieta Egaña

Bigarren bokala:

Titularra: Mentxu Corcuera Gamecho

Ordezkoak:

Victoria Velasco Alonso

Pedro Carrión Valero

Mertxe Cabañas Izaguirre

Rosa Puente Mintegui

Yosune Elorriaga Rodríguez

Bokal letratua eta idazkaria:

Titularra: David Samprón López

Ordezkoak:

Victoria Velasco Alonso

Luís Javier Ronco Navarro

Ana Martínez Alonso

Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107., 114. eta hurrengo artikuluetan xedatzen den moduan, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari.

Donostia-San Sebastián, 2010eko uztailaren 14a.

Zuzendari gerentea,

CARLOS ZULUETA GURIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik