Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 19koa, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2010. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintz - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 19koa, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita handitu egin dela Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua, 2010. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintz

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3791
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/19
  • Argitaratze-data: 2010/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (45. zk.) argitaratu zen Herrizaingoko sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Agindua. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.

Agindu horren lehenengo xedapen gehigarriak Finantzaketa eta aurrekontuen egozpena honela dio: «Ordainketak aurreratu eta publizitatearen printzipioa bete ahal izateko, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».

2010eko martxoaren 3ko Aginduaren bigarren xedapen gehigarriak 2010eko ekitaldirako aurrekontuko zuzkidura honela dio: «Agindu honetako Lehenengo Xedapen Gehigarriaren lehenengo paragrafoan ezarritakoa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 230.000 euro jarri dira 2010eko ekitaldian laguntza hauek ordaintzeko».

Nolanahi ere, aurrekontu-ekitaldi batean egiten diren eskabideei ezin bazaie erantzun ekitaldi horretako aurrekontu-kredituen bidez, adierazitako xedapen gehigarriak aurreikusten du badagoela aukera zenbateko hori aldatzeko, betiere, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta.

Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10.1.c artikuluak ezartzen du, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari dagokiola genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzak eman eta ordaintzeko izapideak egitea eta ebaztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.

Gaur egun, batetik, aurkeztu arren ukatuak izan diren laguntza-eskabideen kopurua, eta bestetik, onuradun posibleen beharrak ikusita, beharrezkoa da helburu horretarako zuzendutako aurrekontu-zuzkidura handitzea.

Horregatik, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan ezarritakoa betez, eta 2010eko martxoaren 3ko Aginduaren lehenengo xedapen gehigarrian adierazten den habilitazioa kontuan hartuta, beharrezkoa da aurrekontua handitzea, zehazki, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro gehitzea.

Ondorioz, hau

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza ekonomikoak emateko dagoen aurrekontuari ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro gehitu zaizkiola jakinaraztea. Laguntza horiek Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusita daude.

Eta horretarako, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 19a.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,

MARIOLA SERRANO ARGÜESO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.