Euskadi.eus
  • 730/2010 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Adolfo Beguiristain Gómez jauna Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

730/2010 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Adolfo Beguiristain Gómez jauna Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4271
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/19
  • Argitaratze-data: 2010/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostu bi betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearen martxoaren 31ko 157/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2010eko maiatzaren 21eko EHAAn (94. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertu dira, eta hautagaien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Adolfo Beguiristain Gómez jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau

Lehenengoa. Adolfo Beguiristain Gómez jauna Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2010eko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Donostia-San Sebastián, 2010eko uztailaren 19a.

Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea,

CARLOS ZULUETA GURIDI.