Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 21ekoa, HABEko zuzendari nagusiarena, HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak 2009-2010 ikasturtean gainditu dituzten ikasleei emango zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautu eta deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 21ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak 2009-2010 ikasturtean gainditu dituzten ikasleei emango zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautu eta deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 4059
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/21
  • Argitaratze-data: 2010/09/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak sortu zuen Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE), helduen euskalduntzera eta euskaran alfabetatzera zuzendua, ahalik eta euskal hiztun gehien lortzeko helburua duena.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren bidez, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik jasotzen duten finantzazioa arautu zen.

Aipatu 179/2003 Dekretuaren 17. artikuluak dio HABEk ezar ditzakeela, osagarri gisa, bere aurrekontu-bitartekoen muga-barruan, beste dirulaguntza-mota batzuk, Dekretu horretan aipatzen diren modalitate eta euskarrietan edo homologatutako sistemen bitartez, alfabetatze edota euskalduntze-prozesuetan murgilduta ari diren ikasleei zuzenduak, horien emaitza akademikoen baitan.

Alde horretatik, egoki ikusten da euskalduntze-alfabetatzearen sektorea finantzatzeko aurrekontu-kredituak bi zati osagarritan banatzea. Aipatutako bi zati osagarri horiek dira, alde batetik, sektorean diharduten zentroen jarduerari dagokiona, eta bestetik, Kultura sailburuaren 2000ko urtarrilaren 24ko Aginduaren bitartez onartutako HEOKaren 1., 2. eta 3. mailak eta Kultura sailburuaren 2006ko martxoaren 13ko Aginduaren bitartez onartutako HEOKaren 4. maila egiaztatzeko HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpen bitartez deitutako azterketak gainditzen dituzten ikasleena.

Hain zuzen ere, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzen ditu otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuak.

Horrela, bada, Ebazpen honen helburua, aipaturiko ikasle horientzako dirulaguntzen 2010eko deialdia arautzea da.

Horregatik guztiagatik, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak emandako ahalmena kontuan hartuta,

Ebazpen honen xedea da euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei emateko dirulaguntzen baldintzak arautzea, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duen uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 17. artikuluak ezarritakoa garatuz.

Deialdian parte hartu nahi duen edozein pertsonak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. HABEren erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatua egotea 2009ko martxoaren 20tik 2010eko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.

  2. HABEren zuzendari nagusiaren 2009ko otsailaren 11ko Ebazpenaren araberako 2009. urteko 2. deialdian edo 2010eko otsailaren 3ko Ebazpenaren araberako 2010. urteko 1. deialdian parte hartu eta dagokion maila gainditzea.

    Halaber, artikulu honetako 1. puntuan aipatu epealdian, euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izanda, otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuak HABEren euskara-maila batekin baliokidetutako euskara-maila bat 2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra bitartean (dagokion deialdiaren behin betiko zerrendak argitaratzen diren dataren arabera) egiaztatu dutenek ere dirulaguntza hauetarako eskubide izango dute.

  3. Zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta egotea ere. Halaber, ezin izango da sexu-arrazoiengatik diskriminaziorik gertatu, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

  4. Dirulaguntza deialdi honetatik at geldituko dira:

  1. Herri Administrazioak finantzatuta eskolaratu diren ikasleak.

  2. Aurreko ikasturteren batean egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat egiaztatzeak ez dio ikasle bati deialdi honetan zehazten diren laguntzetarako eskubide emango.

  3. Deialdi honetako dirulaguntza zuritzeko baliagarri den epealdian (2007-2008, 2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteak), euskaltegietako matrikulazioaren kudeaketarako aplikazioaren arabera, euskaltegi edo autoikaskuntza zentroan ikasitako mailak baino beheragokoa egiaztatu dutenek ere ez dute maila horretako dirulaguntza eskuratzeko eskubiderik izango.

Dirulaguntza deialdi honetan esku hartu nahi dutenek, www.habe.euskadi.net web orrian horretarako erabilgarri egongo den eskariko datu-orria bete beharko dute. Ikasle bakoitzaren eskariko datuak eta erabakia hartzeko beharrezkoak direnak bilduko dira bertara. Besteren artean, ikasleak egiaztatutako mailaren, ordaindutako matrikula-kopuruen, beste administrazio publikoetatik jasotako dirulaguntzen (hauek zinpeko aitorpenarekin) eta dirulaguntza eskuratzeko bankuaren berri eman beharko du.

Halaber, aurreko artikuluaren 3. puntuan zehazten den dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatearen inguruko zinpeko aitorpena ere inprimaki horretara bilduko da.

Datuak betetze hori, aukera eskaintzen duen edozein toki pribatu edo publikotan egin ahal izango dute eskatzaileek.

Eskariko datu-orria sortu eta eskuratzeko epea 2010eko irailaren 7tik urriaren 6ra bitartekoa izango da, biak barne.

Aurreko artikuluan zehaztutako datu-orriarekin batera, euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak emandako agiria(k) aurkeztu behar d(ir)a, 2007-2008, 2008-2009 eta 2009-2010 (egiaztapenaren ondoren hasitako ikastaroak salbu) ikasturteetan egindako ikastaroei eta matrikula gisa benetan ordaindutako kopuruei buruzkoa. I eranskineko ereduari jarraiki egin beharko dira agiriok.

Horrez gain, otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuak baliokidetutako maila bat egiaztatu izanagatik laguntza eskatzen duenak, egiaztapen horren agiriaren kopia edo dagokion Erakundeak emaniko ziurtagiria erantsi beharko du.

Eskatzaile bakoitzak aurreko artikuluetan zehaztutako datu-orria sinatuta (jatorrizkoa eta kopia) eta euskaltegi/zentroak emandako agiria HABEren zuzendaritzari zuzenean aurkeztuko dizkio, bai HABEren Donostia (Vitoria-Gasteiz kalea, 3), Gasteiz (Samaniego kalea, 2) edo Bilboko (Gran Via, 85) egoitzetara eramanez, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste edozein prozedura baliatuz.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aipatutakoaren arabera, posta bulegoetan aurkezten diren eskaera-orriak aurkezpen-epearen barruan eta gutunazal irekian eman behar dira, ziurtatu aurretik postariak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da instantziak posta bulegoan utzi ziren egunean izan dutela sarrera HABEren Donostia, Gasteiz edo Bilboko egoitzetako Erregistro Orokorrean. Instantzia da zigilua eraman behar duena.

Balio bera izango dute epe barruan Postetxean zertifikatuta bidalitako eskariek.

Edonola ere, eskatzaileek 2010eko urriaren 7a izango dute eskaera aurkezteko azken eguna.

Ikasleak aurkeztutako eskarian agiriren bat falta bada, edota okerren bat badago, hala jakinaraziko zaio, hamar eguneko epea emanez okerrak zuzen ditzan, eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela.

HABEko Kudeaketa Zerbitzuari dagokio, Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

Ebazpen honen xede diren laguntzetarako, 2010. urtean 1.850.000 euroko kopurua jarriko da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako dagoen partidaren kontura.

Aipatutako zenbateko hau gehitu ahal izango da, baldin eta HABEren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da HABEko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez.

  1. Egiaztatu den maila bakoitzeko jarraian zehazten den kopurua eskura dezake gehienez ikasleak:

    1. HABEren 1. maila edo baliokidea: 870 euro.

    2. HABEren 2. maila edo baliokidea: 630 euro.

    3. HABEren 3. maila edo baliokidea: 460 euro.

    4. HABEren 4. maila edo baliokidea: 400 euro.

  2. Maila bakoitzerako ikasketak behin bakarrik lagunduko zaizkio diruz ikasleari. Era berean, maila bat egiaztatu ondorengo dirulaguntza zuritzeko beharrezko izan den matrikularen zenbatekoa ez da konputatuko beste maila bat egiaztatu izanagatiko laguntza zuritzeko.

  3. Aipatu HABEren dirulaguntza osorik eskuratzeko, Ebazpen honen 4. artikuluan xedatutakoari jarraiki ikasleak aurkezten dituen agirien bitartez egoki zuritu beharko du matrikuletan beste horrenbeste ordaindu izana. Hala ezean, ordaindutakoa izango da laguntzaren muga.

  4. Ebazpen honen 8. artikuluan aurreikusitako kopurua nahikoa ez balitz aurreko puntuan ezarritako irizpideen arabera kalkulatutako beharrei aurre egiteko, onuradunen artean hainbanatuko da dirulaguntza.

Deialdi honetan zehaztutako irizpideak aplikatu ondoren, HABEko zuzendari nagusiak eskabideen gaineko ebazpena emango du, eta interesdunei, HABEren egoitzetako iragarki tauletan erantsiz eta interneteko www.habe.euskadi.net web orrian argitara emanez jakinaraziko zaie. Hau guztia, 2010eko abenduaren 31 baino lehen.

Ebazpenaren jakinarazpena aurreikusitako epe-mugan jasotzen ez bada, onuradunek ulertu ahal izango dute beren eskabidea gaitzetsia izan dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluan zehaztutakoaren ondorioz.

Dirulaguntzen Ebazpena emanda, dirulaguntza ordainketa bakarrean kitatuko da banku-transferentzia bidez.

Emango den dirulaguntza bateragarria izango da xede berarekin jaso daitekeen beste edozeinekin, baldin eta gain-finantzaziorik ez badago laguntzen den xedearen guztirako kostuan. Horrelakoetan, dagozkion kenketak egingo dira, aldea ez ordainduz edo dagokion kopurua itzultzeko eskatuz.

HABEk eskubide izango du eskatzaile bakoitzak emandako edozein datu beste administrazio publikoekin erkatzeko, beti ere deialdi honen xede den gaiari atxikita.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti izango dituzte betebehar hauek:

  1. Eskatzen zaien beste informazio ematea Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, dirulaguntzen helmugaren ikusketa-lanetan dihardutenean.

  2. Horretaz gain, 1/1997 Dekretu Legegileak, azaroaren 11koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, eta gaiari ezar dakizkiokeen gainerako xedapenek ezarritako beste betebeharrak ere izango ditu.

Ezarritako edozein betebehar betetzen ez bada, dirulaguntzak aitortu eta ordaintzerakoan edozein zirkunstantzia faltsutzen bada, edo laguntzak jaso ondoren gain-finantzazioa gertatzen, orduan azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilea ezarriko da eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik zuzendutako dirulaguntzak eman, bermatu eta itzultzeko modua arautzeaz gainera, diru-gaietan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, zereginak eta eginkizunak ere zehazten baititu.

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, deialdi honetan parte hartzeak interesdunaren baimena ematea dakar berekin bere datuak HABEren fitxategi informatizatuetan sartzeko. Aipatutako legean aurreikusitako sartze-, zuzenketa-, ezeztapen- eta oposizio-eskubideak HABEren Zuzendaritzaren aurrean gauzatu ahal izango dira (Vitoria-Gasteiz, 3, 20018 Donostia-San Sebastián).

Lehenengoa. Ebazpen honetan aurreikusi gabeko guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa aplikatuko da.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, bide administratiboa agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEren presidenteari. Horretarako hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2010eko uztailaren 21a.

HABEko zuzendari nagusia,

EUGENIO MUJIKA GALPARSORO.

HABEren euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen erregistroan .................. zenbakiarekin inskribatua dagoen

euskaltegi edo zentroko (euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroaren izena) zuzendaria den

k (zuzendariaren izen-abizenak), honako hau

ZIURTATZEN DU:

k (ikaslearen izen-abizenak),

NA zenbakia duenak (ikaslearen NA zenbakia),

jarraian zehazten diren ikastaroak egin/kontratatu dituela eta dirua ordaindu duela matrikula gisara, beti ere 2007-2008 ikasturtetik aurrera eta egiaztapenaren aurretik hasitako ikastaroetan:

  1. ikasturtea; talde zenbakia; ikasleak ordaindua: .

  2. ikasturtea; talde zenbakia; ikasleak ordaindua: .

  3. ikasturtea; talde zenbakia; ikasleak ordaindua: .

  4. ikasturtea; talde zenbakia; ikasleak ordaindua: .

  5. ikasturtea; talde zenbakia; ikasleak ordaindua: .

  6. ikasturtea; talde zenbakia; ikasleak ordaindua: .

    Guztira:

    (e)n, 2010eko ren an.

    Sinadura eta zigilua

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik