Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko uztailaren 23koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Irura eta Hernialdeko Udalek Idazkari lanpostua bi udalen artean mantentzeko eratu zuten Elkartea desegiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 23koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Irura eta Hernialdeko Udalek Idazkari lanpostua bi udalen artean mantentzeko eratu zuten Elkartea desegiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 3930
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/23
  • Argitaratze-data: 2010/08/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazioetarako Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 1988ko uztailaren 8ko ebazpenaren bidez, nazio-mailako gaikuntza duten funtzionarioei gordetako lanpostuen sailkapena aldatu zen. Kontuan izan behar da Anoeta-Hernialde-Irura elkartea deseginda zegoela, eta hori horrela, Irura-Hernialde elkarteko Idazkaritza hirugarren mailan sailkatu zen.

Irura eta Hernialde udalek erabaki zuten idazkaritza-kontuhartzailetza lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko helburuz osatzen duten elkartea desegitea. Erabaki horiek udal horietako osoko bilkurek aho batez onartu zuten, hurrenez hurren, 2009ko ekainaren 2an eta irailaren 14an izandako bileretan

Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 3.b) artikuluaren arabera, autonomia erkidegoei dagokie berezko dituzten arauei jarraituz beren lurralde eremuan elkarteak eta erakundeak sortu eta desegiteko erabakia hartzea. Prozedura toki erakundeen erabakiaren bitartez edo ofizioz eta autonomia erkidegoak bultzaturik hasi ahalko da. Kasu horretan eraginpeko erakundeei entzunaldia emango zaie eta bi kasu horietan aurretik diputazioari, kabildoari, uharte-kontseiluari edo kasuan kasuko udalaz gaindiko erakundeari.

Administrazio Orokorraren Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan idazkaritza-kontuhartzailetza lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko helburuz elkarteak sortu, aldatu eta desegiteko espedienteak onartzea, hala ezartzen baitu 1732/1994 Errege Dekretuaren 3. artikuluari dagokionez Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen Errege Dekretuko bigarren xedapen gehigarriak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren zazpigarren xedapen iragankorrak ezarritako moduetan eta, halaber, Lehendakariaren maiatzaren 8koa 4/2009 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak (Dekretu honek lehenago aipatutakoa aldatzen du) emandako idazkeran.

Gipuzkoako Foru Aldundiari txostena eskatu zitzaion eta beronek aurkakoa eman zuen bere iritziz desegitea bidezkoa ez delako, izan ere, udal kudeaketan ez dute ikusten udalak banatzea gomendatzeko moduko inolako aldaketarik. Hori egin ondoren, 2010eko martxoaren 4ko Ebazpena, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, idazkaritza-kontuhartzailetza lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko helburuz Irura eta Hernialde bi udalek osatzen duten elkartea desegiteko eskabidea ezesteko dena onartu zen.

Araubide Juridikoaren sailburuordearen 2010eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez, zati batean baietsi egiten da Irura eta Hernialde udalerrietako elkarteko (idazkariaren lanpostuari eusteko sortutakoa) idazkari-kontuhartzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa; izan ere, idazkariaren lanpostuari eusteko tokiko erakundeen artean sortutako elkarteak borondatez sortzen dira, betiere kontuan hartuta araua udalerri bakoitzean gutxienez lanpostu bat egotea dela eta elkartea salbuespena dela. Ondorioz, jarduerak atzera eramaten dira, organo eskudunak dagokion ebazpena eman dezan, Irura eta Hernialdeko udalerrien elkartea (idazkariaren lanpostuari eusteko sortutakoa) desegiteko eta estatu-mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostuak sailkatzeko.

Hori guzti hori, eta interesatuak Elkartea desegitearekin bat datozela, biztanleriaren kopurua eta kudeatzen den aurrekontua kontuan hartuta, uztailaren 29ko 1732/1999 Errege Dekretuaren 2 artikuluarekin bat etorriz, Irura eta Hernialdeko Idazkaritzak 3. mailakotzat jotzea bidezko deritzogu.

Hori dela eta, uztailaren 29ko 1732/1999 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluari eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsaileko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 26. artikuluari jarraituz,

Lehengoa. Irura eta Hernialde udalek Idazkari lanpostua bien artean mantentzeko eratu zuten Elkartea desegitea.

Bigarrena. Irura eta Hernialde udaletako idazkaritzak 3. mailan kokatzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, beraz, horren aurka gorako errekurtsoa ipini ahal zaio Araubide Juridikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri uko egin barik.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 23a.

Administrazio Erregistroen

eta Toki Araubidearen zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO PARIENTE DE PRADA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik