- EBAZPENA, 2010eko uztailaren 23koa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten duena: Elgoibar-Lasao 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren zuhaitz-zerrenda handitzea, Elgoibar Transformazio Azpiestazioaren eta Floreaga Transformazioko eta Banaketako Azpiestaziorako eta 30 kV-ko deribazioena, Elgoibarko, Azpeitiko, Azko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko uztailaren 23koa, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten duena: Elgoibar-Lasao 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren zuhaitz-zerrenda handitzea, Elgoibar Transformazio Azpiestazioaren eta Floreaga Transformazioko eta Banaketako Azpiestaziorako eta 30 kV-ko deribazioena, Elgoibarko, Azpeitiko, Azko
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 5114
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/23
- Argitaratze-data: 2010/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2010eko martxoaren 8ko Ebazpenaren bitartez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari honako hauen instalazioak baimendu zitzaizkion: Elgoibar-Lasao 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren zuhaitz-zerrenda handitzeko, Elgoibar Transformazio Azpiestazioaren eta Lasao Transformazio Azpiestazioaren eta bere deribazioen artean, Elgoibarko, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalerrietan.
Sistema Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan jartzen duenez (1997-11-28ko BOE), aipatutako baimena eta onura publikoko deklarazioa emanez gero, proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasunak eta eskubideak okupatu egin behar dira nahitaez, eta berehalako okupazioak dakartzan ondorioak Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan zehaztuta daude, eta, erregistroari dagokionez, lege horren 53. artikuluan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.
Gipuzkoako Lurralde-ordezkariak, horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betez, proiektuaren eraginpean geratu diren ondasunen eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea ebatzi du, Elgoibarko, Azkoitiko eta Azpeitiko udalerrietan, udal horietan baitaude eraginpeko ondasunak, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko eta, behar izanez gero, behin betiko okupaziorako akta egiteko. Ez da eragozpenik izango, ondasunak ikustera joateko, behar izanez gero.
Interesdunek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubidea edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira bilera horretara. Peritua eta notarioa ere eraman daitezke.
Aurreko aktak 2010eko azaroaren 4an eta 5ean egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan agindutako beste argitalpen-molde guztiak ere erabiliko dira.
Desjabetze-espedientean, enpresa onuraduna Iberdrola Distribución Eléctrica SAU izango da.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluak xedatutakoa betez, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesdunek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea, 10, 20006, Donostia-San Sebastián) adierazi ahal izango dute egoki deritzotena, idazki bidez. Horretarako, aurreko aktak egiteko eguna arte izango dute astia, eraginpeko ondasunak eta eskubideak zerrendatzean egin diren okerrak zuzentzearren.
Donostia-San Sebastián, 2010eko uztailaren 23a.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
Elgoibar-Lasao 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiektua eta 30kV-ko deribazioena, Elgoibarko, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalerrietan.
Ampliación de la faja de arbolado de la línea eléctrica aérea a 30 kV. Elgoibar-Lasao y sus derivaciones, en los términos municipales de Elgoibar, Azpeitia, Azkoitia y Zestoa.
Lursaila
Finca Udalerria
Término municipal Jabea
Propietario Helbidea
Domicilio Hila
Mes Eguna
Día Ordua
Hora
Pol. 13 Elgoibar M.ª Francisca Arrillaga Arrillaga Caserío Musillo
Sallobente-Ermuaran 12
20870 - Elgoibar Azaroa
Noviembre 5 09:00
Pol. 13 Elgoibar Francisca Altuna Zubizarreta Caserío Kortaberritxo
Sallobente-Ermuaran 70
20870 - Elgoibar Azaroa
Noviembre 5 09:30
Pol. 6 Azkoitia Francisca Altuna Zubizarreta
Jose M.ª Astorquia Ibarluce Caserío Kortaberritxo
Sallobente-Ermuaran 70
20870 - Elgoibar Azaroa
Noviembre 4 09:00
94 - Pol. 6 Azkoitia Manuel Aranbarri Zubizarreta Urrategi Auzoa 42
Zulliazu Baserria
20720 - Azkoitia Azaroa
Noviembre 4 09:30
51-73-86-103-105 - Pol. 6 Azkoitia M.ª Pilar Aranbarri Echaniz Pza. Uztapide 2
20740 - Zestoa Azaroa
Noviembre 4 10:00
85 - Pol. 6 Azkoitia Martin Zubizarreta Astigarraga Urrategi Auzoa 40
Koroategi Barrena Baseria
20720 - Azkoitia Azaroa
Noviembre 4 10:30
Pol. 6 Azkoitia Ignacio Alberdi Astigarraga Izarraitz kalea 3-5.º B
20720 - Azkoitia Azaroa
Noviembre 4 11:00
166 - Pol. 8 Azkoitia M.ª Concepción Iurreta Gurruchaga Santa Cruz Auzoa 20
Laranja Baserria
20720 - Azkoitia Azaroa
Noviembre 4 11:30
Pol. 7 Azkoitia Alfonso del Valle Lersundi Azaroa
Noviembre 4 12:00
222- Pol. 7 Azpeitia Restaurante Kiruri Loiola Hiribidea 24
20730 - Azpeitia Azaroa
Noviembre 5 11:00
VF54012 Azpeitia Gloria Goñi Abalia Maqueda 11-5.º A
28024 - Madrid Azaroa
Noviembre 5 11:30
H180004 Azpeitia Asociación Empresas de Protección de la madera y otros Anardi Area 5
20730 - Azpeitia Azaroa
Noviembre 5 12:00


