- 744/2010 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Loreto Marquet Imaz andrea Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu744/2010 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Loreto Marquet Imaz andrea Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 4272
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/28
- Argitaratze-data: 2010/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearen maiatzaren 3ko 213/2010 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2010eko ekainaren 14ko EHAAn argitaratu zen (111. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lanpostu horretan jarduteko aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertu dira, eta hautagaien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Loreto Marquet Imaz andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau
Lehenengoa. Loreto Marquet Imaz andrea Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2010eko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
DonostiaSan Sebastián, 2010eko uztailaren 28a.
Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea,
CARLOS ZULUETA GURIDI.


