- EBAZPENA, 2010eko uztailaren 29koa, Farmaziako zuzendariarena, José Mariano Quijano Rodrigo jaunari Amurrio udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko uztailaren 29koa, Farmaziako zuzendariarena, José Mariano Quijano Rodrigo jaunari Amurrio udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 3963
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/29
- Argitaratze-data: 2010/08/27
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Testu legala
José Mariano Quijano Rodrigo jaunak aurkeztutako eskabidea ikusi da, Amurrio udalerrian (Araba) farmazia bulego bat sortzekoa. Hauek dira oinarriak:
GERTAKARIAK
Lehenengoa. Osasun eta Kontsumoko sailburuak 2010eko maiatzaren 25ean emandako Aginduaren bidez, Amurrio udalerrian Aiarako farmazia-barrutian farmazia-bulego bat jartzea bidezkoa zela ezarri zen. Hori dela eta, farmazia-bulego hori sortzeko prozedurari ekin zitzaion.
Bigarrena. Farmazia horren titulartasuna nork lortu erabakitzeko, Merezimenduak Baloratzeko Batzordea osatu, eta kideak izendatu ziren 2009ko irailaren 11ko Aginduaren bidez. Ondoren, legez bete beharreko izapide guztiak beteta, Batzordeak 2010eko urtarrilaren 13ko Erabakiaren bitartez, onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zuen, lehiakideak puntuazioaren arabera sailkatuta zeudela (2010eko otsailaren 9ko EHAA, 26. zenbakia).
Hirugarrena. Erabaki horren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.
Laugarrena. Farmaziako zuzendariak, 2010eko martxoaren 18an, agiri ofiziala igorri zion José Mariano Quijano Rodrigo jaunari; horren bidez jakinarazi zion aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena berak lortu zuela, eta ondorioz, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziola (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa). Halaber, ohartarazi zion deialdian parte hartzeari uko egin ziola esan nahiko zuela, baldin eta xedapen horretan ezarritako epean eskatutako agiri guztiak aurkezten ez bazituen.
Bosgarrena. 2010eko ekainaren 23an, José Mariano Quijano Rodrigo jaunak Amurrio udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko baimen-eskaria aurkeztu zuen 338/1995 Dekretuaren babesean, eta, horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu zuen. Dokumentazioa 2010eko uztailaren 2an osatu zen.
Aurkeztutako agiri horietan ikusten denez, farmazia-bulego berri hori honako helbide honetan dagoen lokalean ezarri nahi da: Aiarako farmazia-barrutian, Amurrio udalerriko Landaburu kaleko 7. zenbakian.
Seigarrena. Azkenik, Farmazia-antolamenduko buruak, 2010eko uztailaren 28an, José Mariano Quijano Rodrigo jaunak aurkeztutako agiriei buruzko aldeko txostena egin zuen.
Lehenengoa. Farmaziako zuzendariak dauka honako espediente honi buruz ebazpena emateko eskumena, halaxe ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan, eta, xedapen horri lotuta, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 11. artikuluan.
Bigarrena. Batetik, José Mariano Quijano Rodrigo jaunak izan du, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horretako 5. artikuluaren arabera, lehiakideak aurkeztu duen dokumentazio guztia eta erabilitako epeak egokiak direla egiaztatu da; horrenbestez, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea goian adierazitako interesatuari.
Dena dela, jardun ahal izateko baimena lortu beharko da, emandako baimenak indarra izango badu; hala ezartzen da 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. José Mariano Quijano Rodrigo jaunari farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea, Amurrio udalerrian (Araba), Landaburu kaleko 7an, farmazia-bulegoa jar dezan; betiere, berak aurkeztutako agiriak aintzat hartuta.
Bigarrena. José Mariano Quijano Rodrigo jaunak, dena den, honen bidez emandako baimenak indarra izan dezan, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz; baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du, honako ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta, betiere, 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinarazi, eta aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa edo bidezko jotako beste edozein aurkez diezaioketela zuzendaritza honi edo Osasuneko sailburuordeari. Hilabeteko epea emango zaie, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 29a.
(Farmaziako zuzendariaren ordez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuak xedapen gehigarrian dioenaren arabera).
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,
PATRICIA ARRATIBEL UGARTE.


