- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 29koa, Gizarteratze zuzendariarena, esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta programa, proiektu eta jarduerak garatzeko erakunde publikoei bideratutako laguntzak ebazteko proposamena egingo duen organoko kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 29koa, Gizarteratze zuzendariarena, esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta programa, proiektu eta jarduerak garatzeko erakunde publikoei bideratutako laguntzak ebazteko proposamena egingo duen organoko kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4932
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/29
- Argitaratze-data: 2010/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta programa, proiektu eta jarduerak garatzeko erakunde publikoei bideratutako laguntzetarako oinarriak onartzen dituen maiatzaren 19ko Aginduaren 9.3 artikuluak xedatzen duenez, lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira diru-laguntzak, eta kide anitzeko organo batek, Gizarteratzek zuzendariak hautaturikoak, egingo du proposamen-ebazpena; buru izango den zuzendari horretaz gain, Gizarteratze Zuzendaritzari dagokion maila teknikoa duten gutxienez hiru eta gehienez sei lagunek osatuko dute organo hori, horietako batek idazkari-lanak egingo dituelarik.
Aurrekoari jarraiki, honako hau
Esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta programa, proiektu eta jarduerak garatzeko erakunde publikoei bideratutako laguntzak emateko ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den kide anitzeko organoko kide honako lagun hauek izendatzea:
Presidentea:
Pedro M.ª Sánchez Amado, Gizarteratze zuzendaria.
Bokalak:
José Manuel Muñoz Dermit
Josu Pujana Olabarri
Marta Palenzuela Sáenz de Buruaga
Itxaso Goikoetxea Etxebarria (idazkari jardungo du)
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 29a.
Gizarteratzeko zuzendaria,
PEDRO M.ª SÁNCHEZ AMADO.


