- EBAZPENA, 2010eko abuztuaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Bilbao Metrópoli-30 entitateari Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza erakundearen izaera emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abuztuaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Bilbao Metrópoli-30 entitateari Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza erakundearen izaera emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 4715
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/08/02
- Argitaratze-data: 2010/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea» figura sortu zen, aukera-berdintasunen alde gizartean eta lan-munduan sor daitezkeen ekimenak indartzeko eta eremu horretan erakundeek egiten duten lana aitortzeko.
Dekretu horren itzalpean, Bilbao Metrópoli-30 entitatearen ordezkaritzan Alfonso Martínez Cearra jaunak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek elkargoan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiria baloratu ondoren, hau
Lehenengoa. Bilbao Metrópoli-30 entitateari Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera ematea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek elkargoan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiria oinarri hartuta (424/1994 Dekretua, «Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea» figura sortzekoa).
Bigarrena. Aitorpena indarrean dagoen artean, Bilbao Metrópoli-30 entitatea aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.
Lehenengoa. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena aipatu aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 2a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


