Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abuztuaren 3koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, 2010eko martxoaren 11ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitaratzen da. Agindu horretan, 2010eko ekitaldirako deialdia egiten da mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak emateko. Laguntza horiek Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzeko azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan aurreikus - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abuztuaren 3koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, 2010eko martxoaren 11ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitaratzen da. Agindu horretan, 2010eko ekitaldirako deialdia egiten da mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak emateko. Laguntza horiek Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzeko azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan aurreikus

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4465
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/08/03
  • Argitaratze-data: 2010/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 11ko Aginduko bigarren erabakian finkatu zen emango diren laguntzen kopuru osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik aterako dela eta ez dela izango 216.434 euro baino gehiagokoa. Hala ere, eguneratu egin ahal izango da, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aipatutako agindu horren bitartez, 2010eko ekitaldirako deialdia egiten da mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak emateko. Laguntza horiek Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzeko azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan aurreikusi ziren (EHAA, 108. zk., 2010eko ekainaren 9koa). Halakorik gertatuz gero, aldaketa horietatik datorren aurrekontuko diru-izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez argitaratu ere.

Alde horretatik, Landa eta Itsasertzeko Garapeneko zuzendariak erabaki du, dagozkion izapideak egin eta gero, kreditu propioak 400.000 eurotan handitzea 2010. urterako. Beraz, deialdi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura 2010. urterako eman beharreko laguntzen kopuru osoa 616.434 eurokoa da.

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan eta aipatutako 2010eko martxoaren 11ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako zenbateko-gehitze hori.

Horri jarraiki, hauxe

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 11ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitara ematea: 616.434 eurokoa izango da. Agindu horren bitartez, 2010eko ekitaldirako deialdia egiten da mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak emateko. Laguntza horiek Mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu aitzindarietarako laguntzak arautzeko azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuan aurreikusi ziren (EHAA, 108. zk., 2010eko ekainaren 9koa). Aipatutako kopurua 2010 urterako ordainketa-kreditukoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretara bideratutako funts berekietakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 3a.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS ANDA FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.