Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abuztuaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezko, antzerki, dantza eta musikaren arlo kulturaletan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2010erako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusten den Balioespen Batzordearen osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abuztuaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezko, antzerki, dantza eta musikaren arlo kulturaletan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2010erako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusten den Balioespen Batzordearen osaeraren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4549
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/08/12
  • Argitaratze-data: 2010/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2010eko abuztuaren 11n argitaratu da 153 zenbakidun EHAAan 2010eko uztailaren 28ko Agindua, Kulturako sailburuarena, ikus-entzunezko, antzerki, dantza eta musikaren arlo kulturaletan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2010erako deialdia egiten duena.

  2. Agindu horren 9.2 artikuluak ezartzen du Balioespen Batzordearen osaera, eta batzorde hori Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak EHAAn argitara emango duen ebazpen bidez jakinaraziko dela.

    Horiek horrela,

Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduaren 9. artikuluan aurreikusten eta arautzen den Balioespen Batzordearen osaera argitara ematea. Balioespen Batzorde hau kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Mikel Toral Lopez, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Luis Agirre Mujika, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.

Jose Luis Ibarzabal Egibar, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.

Imanol Arana Ariz, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.

Idazkaria: Arturo Garcia Fiel, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako arduraduna.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 12a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik