- EBAZPENA, 2010eko abuztuaren 23koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbidean Karakateko gurutzaketarako tartea egiteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abuztuaren 23koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbidean Karakateko gurutzaketarako tartea egiteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4505
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/08/23
- Argitaratze-data: 2010/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez Bilbao-Donostia trenbidean Karakateko gurutzaketarako tartea egiteko eraikuntza-proiektua onartu zen
Eraikuntza-proiektuak bi helburu ditu: batetik, Bilbao-Donostia linearen erdibidean edo, burdinbide bakarrekoa baita, burdinbide bikoitzeko tarte bat egitea, salgai eta bidaiari trenak elkar gurutzatzeko eta aurre hartzeko, eta horrela linearen ustiapen-baldintzak hobetzeko. Eta bestetik, egungo trazaduraren ezaugarriak ere hobetzea, zirkulazio-abiadura bizkortzeko, 100 km/h ingurura, eta gehieneko malda txikitzea, gehienez ere 15 milarenekoa izan dadin; horrela, gurutzaketarako tartea etorkizunean burdinbidea bikoizteko egingo diren obrekin bateragarri izango da
Funtsean, trenbide-linearen 52+818 eta 53+601 kilometroen arteko zatian, 782 metroko luzera izango duen saihesbidearen plataforma egitea, burdinbidea muntatzea eta tartea elektrifikatzea izango da xedea, eta horrekin batera, guztira 479 m baina 400 m erabilgarriko luzera izango duen bazterbide bat egitea
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar BEZala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz
2010eko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien; hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2010eko uztailaren 9ko 131 zk.an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, egun berean, 129 zk.an, 2010eko uztailaren 9ko «Berria» eta «Diario Vasco» egunkarietan; eta Elgoibarko Udalaren iragarki-oholean jarri zen
Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.h) artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.
Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,
Bilbao-Donostia trenbidean Karakateko gurutzaketarako tartea egiteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 23a
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.
ELGOIBARKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE ELGOIBAR
Lurzati zk
Parcela Jabea
Propietario Desjabetzea
Expropiación
(m2) Zortasuna
Servidumbre
(m2) Aldi baterako okupazioa
Ocupación temporal
(m2) Katastroko izaera
Naturaleza catastral Poligonoa
Polígono Lurzatia
Parcela
001 Gipuzkoako Foru Aldundia
Diputación Foral de Gipuzkoa 22 0 749
002 M.ª Angeles y José Miguel Gabilondo Alberdi 2315 0 406 landa-lurra / Rústica 18 006
003 M.ª Angeles y José Miguel Gabilondo Alberdi 0 0 986 landa-lurra / Rústica 19 056


