Euskadi.eus
  • 71/2010 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

71/2010 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5405
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/08/30
  • Argitaratze-data: 2010/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

Abadiñoko Udalarekin lankidetza-hitzarmena. Helburua: babes ofizialeko 69 etxebizitzaren sustapenean, Etxebideko Etxebizitza Eskabideen Erregistroa erabiltzea. I. eranskina.

Elgoibarko Udalarekin lankidetza-hitzarmena. Helburua: babes ofizialeko 71 etxebizitzetako sustapenean esleipendunak hautatzeko prozedura kudeatzea. II. eranskina.

Hernaniko Udalarekin lankidetza-hitzarmena. Helburua: babes ofizialeko hainbat etxebizitzaren sustapenean, Etxebideko Etxebizitza Eskabideen Erregistroa erabiltzea. III. eranskina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 22an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola López jauna.

Eta bestetik, José Luis Navarro Donaire, Abadiñoko alkate udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dion Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordio bidez.

Eta bigarrena, Abadiñoko alkate udalburu gisa, eta Abadiñoko Osoko Udal Batzarrak 2010eko martxoaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez.

Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenengoa. Abadiñoko udalerrian (Bizkaia) babes ofizialeko 69 (55+14) etxebizitza sustatuko direla.

Bigarrena. Palmiro SA enpresa sustatzailearen IFZ zenbakia A-01027283 da eta bere egoitza soziala: Stuttgart, 5 Pol. Ind. Ali-Mercedes 01010 Vitoria-Gasteiz. Enpresa hori 55 babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko direneko SR-5 partzelako lurzoruaren jabea da. Abadiñoko Udalak hitzarmen bat sinatu du 2009ko abenduaren 17an Palmiro SA enpresa sustatzailearekin, etxebizitza horiek esleitzeko ahalmena Udalaren esku utziz.

Hirugarrena. Promociones Laurendi SL enpresa sustatzailearen IFZ zenbakia B95376810 da eta bere egoitza soziala: Ibañez de Bilbao, 3-3.º 48001 Bilbao. Enpresa hori 14 babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko direneko SR-2.4.a partzelako lurzoruaren jabea da. Abadiñoko Udalak hitzarmen bat sinatu du 2010eko urtarrilaren 29an Laurendi SL enpresa sustatzailearekin, etxebizitza horiek esleitzeko ahalmena Udalaren esku utziz. Etxebidek.

Laugarrena. Etxebidek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa du, baita babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak ere. Horretaz gain, 2008ko apirilaren 16ko Aginduak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarenak, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzkoak, ezarritako prozeduraren arabera edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenaren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko baliabideak ditu.

Bosgarrena. Babes ofizialeko 69 etxebizitzen esleipendunak Etxebide - Babestutako Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak aukera ditzan, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute, honako klausula hauekin bat etorriz:

KLAUSULAK

Bigarrena. Etxebizitzak esleitzeko prozedura, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduan babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzkoa edo agindu hori garatu edo ordezten duen arautegian aurreikusitakoaren arabera arautuko da eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren Aginduaren bitartez emango zaio hasiera. Azken agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hirugarrena. Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonei zuzendatuko kupoa ezarriko da. Gainontzeko etxebizitza-eskaera guztiek, kupo orokor batean parte hartuko dute zozketan.

Laugarrena. Esleipendunak espedienteari hasiera ematen dion aginduan azaltzen den egunerako Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman duten Abadiñoko eskatzaileen artetik aukeratuko dira. Eskatzaile horiek erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzeaz gain, azken hamar urteetatik bat gutxienez Abadiñoko udalerrian erroldatuta egon izana eskatuko da.

Bosgarrena. Ohiko prozedura amaitu ondoren etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, etxebizitza horiek esleitzeko baldintzak hasiera aginduan jasoko dira. Baldintza hauek honako hauek izan ahalko dira: Etxebiden izena emandako eskaerak aintzat hartzeko epea luzatzeko aukera eta espedientean interesa duten udalerriak berrikusteko aukera (beharrezkoa izan ezkero, Durangaldeko Eskualde Egituraren barne dauden udalerrietara zabaltzeko aukera). Edozein kasutan 2008ko apirilaren 16ko Aginduko 5. artikuluan jasotzen dena kontuan hartuko da.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IÑAKI ARRIOLA LÓPEZ.

Abadiñoko alkate udalburua,

JOSÉ LUIS NAVARRO DONAIRE.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 22an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola López jauna.

Eta bestetik, Alfredo Etxeberria Murua, Elgoibarko alkate udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dion Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordio bidez.

Eta bigarrena, Elgoibarko alkate udalburu gisa, eta Elgoibarko Osoko Udal Batzarrak, 2010eko otsailaren 25ean egindako ohiko bileran hartutako erabakiaren bidez.

Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenengoa. Elgoibarko udalerrian (Gipuzkoa) babes ofizialeko 71 etxebizitza sustatuko direla.

Bigarrena. Urruzuno sektorean, Elgoibarko 2 eta 3 azpi-sektoreetan, sustapen pribatuko jarduera urbanistiko bat egin ostean, enpresa promotoreak Udalaren esku utzi zuen etxebizitzen esleipena. Etxebizitzak erosketako araubide orokorraren bidez esleituko dira, azalera eskubidearen modalitatean.

Hirugarrena. Etxebidek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa du, baita babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak ere. Horretaz gain, 2008ko apirilaren 16ko Aginduak ezarritako prozeduraren arabera edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenaren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko baliabideak ditu.

Laugarrena. Babes ofizialeko 71 etxebizitzen esleipendunak Etxebide - Babestutako Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak aukera ditzan, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute, honako klausula hauekin bat etorriz:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aukeratuko ditu babes ofizialeko 71 etxebizitzen esleipendunak.

Bigarrena. Etxebizitzak esleitzeko prozedura, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduan babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzkoa edo agindu hori garatu edo ordezten duen arautegian aurreikusitakoaren arabera arautuko da.

Hirugarrena. Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonei zuzendatuko kupoaz gain (kupo hau derrigorrezkoa baita), gazteen kupoa ezarriko da, eta azken honi erabateko lehentasuna emango zaio.

Laugarrena. Esleipendunak, 2009ko abenduaren 31 baino lehen Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman duten Elgoibarko eskatzaileen artetik aukeratuko dira.

Bosgarrena. Eskatzaile horiek erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzeaz gain, bi urteko antzinatasunez gutxienez Elgoibarko udalerrian erroldatuta egon izana eskatuko da, prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita.

Seigarrena. Udalak etxebizitzaren bat esleipen prozedura orokorretik kentzea eskatu ahal izango du hirigintzako jarduerak direla eta sor daitekeen birkokatzeko eskubidea ahalbidetzeko.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IÑAKI ARRIOLA LÓPEZ.

Elgoibarko alkate udalburua,

ALFREDO ETXEBERRIA MURUA.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 22an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola Lopez jauna.

Eta bestetik, Maria Angeles Beitialarrangoitia Lizarralde andrea, Hernaniko alkate udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko baimena ematen dion Gobernu Kontseiluaren akordio bidez.

Eta bigarrena, Hernaniko alkate udalburu gisa eta alkate andreak 2010eko otsailaren 24an emandako Dekretuaren bidez.

Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenengoa. Hernaniko udalerrian (Gipuzkoa), SUE.5 Txantxillako eremuan, babes ofizialeko etxebizitzak sustatuko direla.

Bigarrena. Hernaniko Udalak, babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko direneko lurzoruaren jabe izanda, lehiaketa bitartez, UTE Txantxillari saldu zion lurzoru hori. Prozedura horretan, erosketan diren erregimen orokorreko etxebizitzak esleitzeko ahalmena Udalaren esku geratu zen.

Hirugarrena. Etxebide - Babestutako Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa du, baita babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak ere. Horretaz gain, 2008ko apirilaren 16ko Aginduak ezarritako prozeduraren arabera edo agindu hori ordeztu edo garatzen duenaren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko baliabideak ditu.

Laugarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunak Etxebide - Babestutako Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak aukera ditzan, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute, honako klausula hauekin bat etorriz:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aukeratuko ditu babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunak.

Bigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak esleipen prozeduratik kanpo gordeko ditu sustapen horretan udalak jabetzan jaso behar dituen etxebizitzak.

Hirugarrena. Etxebizitzak esleitzeko prozedura, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako 2008ko apirilaren 16ko Aginduan babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzkoa edo agindu hori garatu edo ordezten duen arautegian aurreikusitakoaren arabera arautuko da.

Laugarrena. Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonei zuzendutako kupoa ezarriko da. Gainontzeko etxebizitza-eskaera guztiek, kupo orokor batean parte hartuko dute zozketan.

Bosgarrena. Esleipendunak, 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eskaera aurkeztu duten Hernaniko eskatzaileen artetik aukeratuko dira.

Seigarrena. Eskatzaile horiek erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzeaz gain, bi urteko antzinatasunez gutxienez Hernaniko udalerrian erroldatuta egon izana eskatuko da, prozedurari hasiera ematen dion agindua argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, idazki hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IÑAKI ARRIOLA LOPEZ.

Hernaniko alkate udalburua,

MARIA ANGELES BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik