- EBAZPENA, 2010eko irailaren 1ekoa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, Behatoki Estrategiko Sektorialei 2010eko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 1ekoa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, Behatoki Estrategiko Sektorialei 2010eko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia argitara ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 185
- Hurrenkera-zk.: 4430
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/01
- Argitaratze-data: 2010/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2009ko azaroaren 11n emandako Aginduak Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen ditu (2009ko azaroaren 23ko EHAA, 225. zk.).
Laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak abenduaren 23ko 2/2009 Legean horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira. Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen 2010erako.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2009ko azaroaren 11n emandako Aginduaren bitartez, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dira; agindu horretako 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, laguntza horietarako deialdia egiten da 2010erako, hartarako arauak emanez.
Azaldutako guztiagatik, hau
Ebazpen honen xedea da Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako laguntzetarako deialdia egitea 2010eko ekitaldirako.
Xede hori betetzeko, 2010ean 1.008.000 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.
Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenari jarraiki. Gaindituz gero, horren berri eman beharko da Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpen bidez.
Eskatzaileek, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Eskatzaileek, beren eskabideak eta gainerako agiri osagarriak bidaltzeko eta aurkezteko, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzara joko dute, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-ordezkaritzetara. Zuzenean joko dute horietara, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako eraren batean.
Eskaerak aurkezteko epea EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasi eta 30 egun igaro ondoren amaituko da.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 1a.
Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,
PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.


