- EBAZPENA, 2010eko irailaren 1ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2010 ekitaldirako deia egiten duena, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduak aurrez ikusitako laguntzei dagokienez. Agindu horrek multimedia sistemaren bidez hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzak arautu ditu. Bi kasuetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu behar ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 1ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2010 ekitaldirako deia egiten duena, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduak aurrez ikusitako laguntzei dagokienez. Agindu horrek multimedia sistemaren bidez hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzak arautu ditu. Bi kasuetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu behar ditu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4503
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/01
- Argitaratze-data: 2010/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2006ko urtarrilaren 17ko Aginduak (EHAA, otsailaren 3koa), multimedia sistemaren bidez hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzak arautu ditu. Bi kasuetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak homologatu behar ditu
2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 1.2 artikuluak ezarri duenez, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen ebazpen bidez deialdi bat emango da urtero argitara, ekitaldi bakoitzean emango diren baliabide ekonomikoak, eskaerak aurkezteko epeak eta jaso beharreko diru-laguntzen gehienezko zenbatekoak zehaztuko dituena.
Laguntza ekonomiko hauen onuradunak, bestalde, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 2. artikuluan zehaztu dira
Horiek horrela, honako hau,
Hona ebazpen honen xedea: 2010 ekitaldi honetarako deialdia egitea, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduak aurrez ikusitako laguntzei dagokienez. Agindu horrek, gogoratu, multimedia sistemaren bidez hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzak arautu ditu. Bi kasuetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu behar ditu
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita
Ebazpen honen eranskinean jasotako eskabide-eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira eskabideak, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 5. artikuluak ezarri duen dokumentazioarekin batera
Dokumentazioa aurkezteko lekua: Hezkuntzako ordezkaritzak edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetatik edozein.
Diru-laguntzarako eskariak ez badatoz guztiz beteta, edota 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 5. artikuluak ezarri duen dokumentazioa erantsi ez bazaie, eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentazioa aurkeztu dezan. Era berean jakinaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskarian atzera egin duela ulertuko dela. Administrazioak, baina, eskari horri buruzko ebazpen zehatza eman beharko du, baita jakinarazi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatu duenaren arabera
699 euro bideratu dira deialdi honen finantzaketarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarri diren aurrekontu-kreditu egokien arabera.
Kopuru hori, dena den, gehitu egin daiteke, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 6.1 artikuluak aurrez ikusitakoaren arabera
Multimedia ikastaroak: laguntzaren zenbatekoak, gehienez ere, gainditutako moduluaren edo moduluen matrikularen kostua estaliko du, modulu bakoitzeko 500 euro baino gehiago ez bada
Tutoretza-zerbitzuak: laguntzaren zenbatekoak, gehienez ere, zerbitzu horiengatik ordaindutako hilekoak, 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 2. artikuluak adierazitako hizkuntza-maila gainditzeko behar den aldiari buruzkoak, estaliko ditu, maila bakoitzeko 400 euro baino gehiago ez badira.
Deitzen diren laguntzetara iristeko eta laguntza horiek emateko baldintzak 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduan (EHAA, otsailaren 3a) daude jasota. Agindu horrek, gogoratu, multimedia sistemaren bidez hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzak arautu ditu. Bi kasuetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu behar ditu
Ebazpen honetan ezarritako prozedurak hiru hilabete iraungo du, gehienez ere.
Lehenengoa. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraz, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita
Bigarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunak, diru-laguntzetarako eskabidea betetzen badu, baimena ematen du eskaera horretan adierazitako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren aurrean erabili ahal izango dira datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Hirugarrena. Ebazpen honek EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 1a
Lanbide Heziketako eta Etengabeko
Ikaskuntzako sailburuordea,
JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.
Datu pertsonalak:
Abizenak:
Izena: NAN:..............................
Bizilekua (helbidea): Telefonoa:......................
Herria: Posta kodea: ......................
Lurraldea:
Laguntza zer jarduera motarako eskatzen den:
n Multimedia-ikastaro homologatuak
n Tutoretza-zerbitzu homologatuak
Behean sinatzen duenak honako hau adierazten du: ezagutzen duela 2006ko urtarrilaren 17ko Aginduak dioena, Agindu horrek multimedia sistemaren bidez hizkuntzen ikastaroak egin dituzten edo tutoretza-zerbitzuak jaso dituzten pertsonei eman beharreko diru-laguntzak arautu ditu. Bi kasuetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldez aurretik homologatu behar ditu. Era berean adierazten du eskabide honekin batera doan dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla. Azkenik, &&&&&&&&&&&&.euroko laguntza ematea eskatzen du
..........................n, 2010eko .............aren ....(e)an.
Eskatzailearen sinadura
ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARIA
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D
D.C. n n
Kontu zk
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.


