- 2533/2010 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzen Erradiodiagnostikoko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2533/2010 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzen Erradiodiagnostikoko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4830
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/06
- Argitaratze-data: 2010/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Erradiodiagnostikoko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian; fakultatibo horiek destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2009ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 27ko 368/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, honako hau
Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Erradiodiagnostikoko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian; fakultatibo horiek destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean hautaketa-prozesua gainditu duten baina destinorik lortu ez duten izangaien zerrenda eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22 atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
30678149 Gorriño Angulo, Olatz Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
15398968 Arizaga Batiz, Elena Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
30675476 Fernández Temprano, Zulema Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
72451532 Esnaola Albizu, Maite Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
78884311 Pastor Ausin, Elixabete Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
16293558 Beltrán de Otalora García, Sara Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
30663311 González Diaz, Eva María Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
78872749 Lecumberri Cortes, Iñigo Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
30677125 Santamaria Peña, Mónica Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
13161780 Escudero Martínez, Iñaki Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
16068302 Insausti Jaca, Nerea Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
78882736 Gómez García, Estibaliz San Eloy Ospitalea San Eloy Ospitalea 2
Hospital San Eloy Hospital San Eloy
78879352 López Romero, Silvia Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
72728746 Gamarra Cabrerizo, Ainara Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
72723315 Arteche Daubagna, Edurne Santiago Ospitalea Santiago Ospitalea 2
Hospital Santiago Hospital Santiago
30695817 Sarmiento De La Iglesia, M.ª Mar Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
30676980 Lazaro Serrano, Marta Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
30678148 Gorriño Angulo, Miren Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
16065941 Berastegui Imaz, Maria Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
44168697 Arenaza Choperena, Gorka Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
22748478 Ezquerro Imas, Ana Isabel Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
78872724 Lecumberri Cortes, Gonzalo Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
16064036 Bermejo Espinosa, Nuria Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
38136637 Ibañez Alonso, Silvia Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
30678149 Gorriño Angulo, Olatz 12,6000 20,0000 17,0000 49,6000 83,6000 133,2000 L
15398968 Arizaga Batiz, Elena 12,9000 16,8100 17,0000 46,7100 84,0750 130,7850 L
30675476 Fernández Temprano, Zulema 12,9000 11,3690 17,0000 41,2690 84,8250 126,0940 L
72451532 Esnaola Albizu, Maite 12,9000 7,7321 17,0000 37,6321 85,4000 123,0321 L
78884311 Pastor Ausin, Elixabete 5,7000 14,2942 17,0000 36,9942 84,9250 121,9192 L
16293558 Beltrán de Otalora García, Sara 5,7000 12,2525 17,0000 34,9525 86,1250 121,0775 L
30663311 González Diaz, Eva María 24,3000 14,0000 0,0000 38,3000 82,3250 120,6250 L
78872749 Lecumberri Cortes, Iñigo 12,6000 15,1931 8,5000 36,2931 84,2500 120,5431 L
30677125 Santamaria Peña, Mónica 16,5000 17,0500 0,0000 33,5500 84,3500 117,9000 L
13161780 Escudero Martinez, Iñaki 20,4000 9,0500 0,0000 29,4500 88,1750 117,6250 L
16068302 Insausti Jaca, Nerea 5,7000 10,5942 17,0000 33,2942 83,4250 116,7192 L
78882736 Gómez García, Estibaliz 4,3500 20,0000 8,5000 32,8500 80,3750 113,2250 L
78879352 Lopez Romero, Silvia 9,3000 10,5855 8,5000 28,3855 84,5750 112,9605 L
72728746 Gamarra Cabrerizo, Ainara 2,4000 10,6199 17,0000 30,0199 82,2250 112,2449 L
72723315 Arteche Daubagna, Edurne 11,7000 20,0000 0,0000 31,7000 80,0000 111,7000 L
30695817 Sarmiento De la Iglesia, M.ª Mar 8,7000 15,4448 0,0000 24,1448 86,0500 110,1948 L
30676980 Lázaro Serrano, Marta 16,5000 8,3000 0,0000 24,8000 83,0000 107,8000 L
30678148 Gorriño Angulo, Miren 5,7000 18,6165 17,0000 41,3165 65,0000 106,3165 L
16065941 Berastegui Imaz, María 9,3000 19,2395 17,0000 45,5395 60,2500 105,7895 L
44168697 Arenaza Choperena, Gorka 9,3000 13,7025 17,0000 40,0025 53,7500 93,7525 L
22748478 Ezquerro Imas, Ana Isabel 2,4000 20,0000 17,0000 39,4000 53,7500 93,1500 L
78872724 Lecumberri Cortes, Gonzalo 8,7000 13,1080 8,5000 30,3080 62,6250 92,9330 L
16064036 Bermejo Espinosa, Nuria 2,4000 20,0000 0,0000 22,4000 54,6250 77,0250 L
38136637 Ibañez Alonso, Silvia 5,7000 12,3700 0,0000 18,0700 54,8750 72,9450 L
15400076 Sánchez González, Mónica 2,4000 14,2775 0,0000 16,6775 55,0500 71,7275 L
72395724 Gomez Muga, Juan José 2,4000 7,5718 0,0000 9,9718 55,3750 65,3468 L
L: Librea/Libre LD: Libre desgaitua/Libre discapacitado


