- EBAZPENA, 2010eko irailaren 6koa, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearena; honen bidez industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko edo/eta burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ezarritako laguntzen emakida ebatzi eta argitara ematen da. Laguntza horietarako 2010erako deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 31ko Aginduaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko irailaren 6koa, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearena; honen bidez industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko edo/eta burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ezarritako laguntzen emakida ebatzi eta argitara ematen da. Laguntza horietarako 2010erako deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 31ko Aginduaren bidez egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4566
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/06
- Argitaratze-data: 2010/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2010eko martxoaren 31ko Aginduaren bidez, adierazi zen zein epe eta tokitan aurkeztu behar ziren 75/1998 Dekretuan ezarritako eskaerak; apirilaren 21eko dekretu horrek, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen ditu (2010eko apirilaren 13ko EHAA, 67. zk.).
Deialdi horretan, pertsona eta erakunde hauek aurkeztu dute eskaera, laguntza jasotzeko: Cía Pavimentos Alaveses SA (Copalsa), 786 Orse SL, Mendibai Promociones Inmobiliarias SL, Promociones Gailur Alde SL, Elizatxo SA, San Bartolomé Muinoa SA, Construcciones Eskiña SA, Inmaculada Astigarraga Barruetabeña andrea eta beste hiru ahizpa, Eulogio Omaetxebarria Solaegi jauna, Francisco Javier Aramendia Galdeano jauna eta Arrasate, Beasain, Ordizia eta Otxandioko Udalak.
Aurkeztutako eskaera horiek, guztira, gainditu egiten dute aipatutako 2010eko martxoaren 31ko Aginduan esleitutako aurrekontu-zuzkidura. Beraz, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearen 2010eko ekainaren 16ko Ebazpen bidez, aipatutako aginduan jasotako zuzkidura handitzea erabaki da. Zuzkidura hori industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzetarako da. Zenbatekoa 1.314.301,62 eurora igoko da, eta honela banatuko da: 114.301,62 euro 2010eko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2011ko ekitaldirako. Ebazpen hori 2010eko uztailaren 9an argitaratu zen EHAAn.
Beasain eta Ordiziako Udalen eskaerak eta Francisco Javier Aramendia Galdeano jaunarena epez kanpo aurkeztu dira. 2010eko martxoaren 31ko Aginduan hilabete bateko epea eman zen, eta agindu horretan finkatu zen eskaerak aurkezteko epea eta tokia, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ezarritako laguntzak eskatzeko.
Aipatutako agindua 2010eko apirilaren 13ko EHAAn argitaratu zen: epearen azken eguna aurtengo maiatzaren 13a izan zen. Ondorioz, Beasain eta Ordiziako Udalen eskaerak maiatzaren 14an aurkeztu zirenez, eta Aramendia Galdeano jaunarena maiatzaren 17an, finkatutako epeaz kanpo aurkeztu dira hiru eskaerak. Hortaz, hiru kasuetan, ezetsi egin dira.
Bestalde, Eulogio Omaetxebarria Solaegi jaunak egindako eskaera ez da zuzendu legez ezarritako epean; beraz, jaun horrek bere eskaera bertan behera utzi duela ulertu da.
Elizatxo SAk aurkeztutako eskaera, berriz, bi eraispen egiteko da. «Lorebat» eraikinarena eginda dago. Beraz, laguntza horrek ez du xederik, eraikin hori dagoeneko ez delako existitzen. Ondorioz, Elizatxo SAk eskatutako laguntzaren zati bat ezetsi egin da: hau da, «Lorebat» eraikina eraisteari dagokiona.
Zinema zaharra eraisteko Otxandioko Udalak egindako eskaeraren kasuan, udala ez da eraikinaren jabea erregistroan. Hori dela eta, ezetsi egin da laguntza hori, 75/1998 Dekretuaren 2. artikuluan adierazitakoari jarraiki. Artikulu horren arabera, laguntzen onuradunak instalazioen erregistroko titularrak bakarrik izan daitezke; eta udalak, betearazte subsidiarioa denean. Bigarren baldintza hori ere ez da betetzen, kasu horretan.
Aurkeztutako gainerako eskabide guztiek betetzen dituzte laguntzak jasotzeko araudian ezarritako baldintza formalak eta materialak.
Aipatutako 75/1998 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau
Lehenengoa. Honekin batera doan eranskinean adierazitako industria-aurriak eraisteko egitasmoak idatzi edo/eta gauzatzeko laguntzak eman eta ukatzea.
2010eko ekitaldirako gordetako zenbatekoak eraispen-proiektuak idazteko gastuetarako izango dira, eta 2011ko ekitaldirako gordetakoak berriz, diruz lagunduko diren gainerako ekintzetarako.
Bigarrena. Ebazpen hau eman eta hilabeteko epean izenpetuko dira lankidetza-hitzarmenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta pertsona nahiz erakunde onuradunen artean; eta hitzarmen horietan zerrendatuko dira emandako laguntza horien inguruan aldeek izango dituzten konpromisoak, eskubideak eta betebeharrak.
Hirugarrena. Eraispen-egitasmoak idaztea eta lanak gauzatzea bi eta lau hilabeteko epeetan egingo da, hurrenez hurren, arestian aipatutako lankidetza-hitzarmena izenpetzen denetik kontatzen hasita.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila eta pertsona zein erakunde eskatzaile bakoitzari jakinarazi diezaiotela agintzea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 6a.
Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,
IGNACIO ACHUCARRO ARRUABARRENA.
Erakunde eta pertsona onuradunak
Industria aurriak
Zenbatekoa guztira
(eurotan) 2010eko ekitaldia
(eurotan) 2011ko ekitaldia
(eurotan)
Cía Pavimentos Alaveses SA (Copalsa) Campezo Emulsiones eta Slurrys-en instalazio zaharrak (Kanpezu) 120.941,29 13.279 107.662,29
786 Orse SL Finex fabrika zaharra (Sondika) 106.040,00 3.135,00 102.905,00
Mendibai Promociones Inmobiliarias SL Kossler Ibéricaren industria-nabea (Erandio) 420.955,20 55.131,00 365.824,20
Promociones Gailur Alde SL «Fundiguel SA» galdategia (Iurreta) 72.468,68 7.021,00 65.447,68
Construcciones Eskiña SA Treviño zaharraren lursaileko instalazioak (Ermua) 5.580,00 1.050,00 4.530,00
Elizatxo SA
Porcelanas Bidasoa eta Zubelzuren instalazioak (Irun) 228.466,00 8.000,00 220.466
San Bartolome Muinoa SA C.05 San Bartolome eremuko u instalazio - 1. fasea- (Donostia) 244.557,54 15.950,18 228.607,36
Arrasateko Udala Biurtu pabiloia (Arrasate) 27.900,00 7.761,85 20.138,15
Inmaculada Astigarraga Barruetabeña eta beste 3 ahizpa. Guass industria-eraikina (Elgoibar) 86.576,49 2.973,59 83.602,90
UKATUTAKO DIRU-LAGUNTZAK
Eskatzaileak Industria aurriak Ukoaren zergatia
Beasaingo Udala Olaran fabrikaren zati bat eraistea (Beasain) Eskabidea epez kanpo aurkeztu da.
Ordiziako Udala Lasa baskuleria (Ordizia) Eskabidea epez kanpo aurkeztu da.
Francisco Javier Aramendia Galdeano jauna Barka industria-pabiloia (Legazpi) Eskabidea epez kanpo aurkeztu da.
Eulogio Omaetxebarria Solaegi jauna Ajangizko zerrategi mekanikoa Eskaera ez da zuzendu.
Otxandioko Udala Zinema zaharra (Otxandio) Eskatzailea ez da instalazioaren jabea erregistroan.
Elizatxo SA «Lorebat» eraikina (Irun) Laguntzak ez du helbururik (eraikina eraitsita dago).


