Euskadi.eus
  • 2535/2010 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzen goi mailako tituludunen kategorian (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2535/2010 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzen goi mailako tituludunen kategorian (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4621
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/06
  • Argitaratze-data: 2010/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (EHAAren 232. zk., 2008ko abenduaren 3koa).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4393/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko goi mailako tituludunen kategorian (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (EHAA 13. zk., 2009ko urtarrilaren 20koa).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 27ko 370/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako tituludunen kategorian (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak EHAAn argitaratzeko agintzea, eta txanda irekiko destino hutsak esleitzea goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako tituludunen kategorian (Antolakuntzako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean hautaketa-prozesua gainditu duten baina destinorik lortu ez duten izangaien zerrenda eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 6a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

14597390 Rodríguez González, M.ª de los Ángeles Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.Administrazioa 3

Comarca Bilbao C. Bilbao-Administración

14592724 Pedrosa Rodero, Fco. Javier Gorlizko Ospitalea Gorlizko Ospitalea 3

Hospital Gorliz Hospital Gorliz

11920904 Redondo Sánchez, María Teresa San Eloy Ospitalea San Eloy Ospitalea 3

Hospital San Eloy Hospital San Eloy

72465570 Esparza García, Elixabete Emergentziak Emergentziak Gipuzkoa 3

Emergencias Emergencias Gipuzkoa

29035070 Izarzugaza Iturrizar, Estibaliz Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 3

Hospital Cruces Hospital Cruces

72395807 Martín González, Vanesa Bermeoko Ospitalea Bermeoko Ospitalea 3

Hospital Bermeo Hospital Bermeo

16061162 Gallego Camiña, Inés Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 3

Hospital Galdakao Hospital Galdakao

30568315 Llarena Cuevas, María José Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organización Central Organización Central - Álava

45664543 Escolástico Larizgoitia, Argiñe Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 3 2010-06-01

Hospital Galdakao Hospital Galdakao 01-06-2010

14597390 Rodríguez González, M.ª de los Ángeles 31,5000 15,6505 8,5000 55,6505 65,9789 121,6294 L

14592724 Pedrosa Rodero, Fco. Javier 50,0000 10,3000 0,0000 60,3000 59,4100 119,7100 L

11920904 Redondo Sanchez, María Teresa 26,7000 12,7900 17,0000 56,4900 58,3631 114,8531 L

72465570 Esparza Garcia, Elixabete 12,6000 13,3077 25,5000 51,4077 51,6412 103,0489 L

29035070 Izarzugaza Iturrizar, Estibaliz 17,4000 17,3664 17,0000 51,7664 50,9098 102,6762 L

72395807 Martín González, Vanesa 7,8000 14,6997 17,0000 39,4997 54,8759 94,3756 L

16061162 Gallego Camiña, Inés 11,4000 17,0498 8,5000 36,9498 53,3212 90,2710 L

30568315 Llarena Cuevas, María José 17,4000 20,0000 0,0000 37,4000 51,7772 89,1772 L

45664543 Escolastico Larizgoitia, Argiñe 0,0000 2,2377 25,5000 27,7377 56,2843 84,0220 L

78746444 Litago Sola, Esther 0,0000 4,3500 0,0000 4,3500 56,8550 61,2050 L

L: Libre LD: Libre discapacitado

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik