Euskadi.eus
  • 2538/2010 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen erdi mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2538/2010 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen erdi mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4624
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/06
  • Argitaratze-data: 2010/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 4394/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko erdi mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2009ko urtarrilaren 20ko EHAA, 13. zk.).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 5eko 319/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, honako hau

Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko erdi mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean hautaketa-prozesua gainditu duten baina destinorik lortu ez duten izangaien zerrenda eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 6a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

44670010 Alonso Encinas, Margarita Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organización Central Organización Central - Álava

16270793 Arteaga Alonso, Cesar Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3 2005-06-01

Organización Central Organización Central - Álava 01-06-2005

16303669 Villarreal Aranda, Susana Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organización Central Organización Central - Álava

30609472 Rico Alonso, Fernando Ezkerraldea-Enkarterriko Esk. Ezk.Enk. Esk.Administrazioa 3

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri C. Ezk.Enk. Administración

18594353 Busto Quincoces, Roberto Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 3

Organización Central Organización Central - Álava

45673502 Ferrero Saiz, Marta Juncal Zamudioko Ospitalea Zamudioko Ospitalea 3

Hospital Zamudio Hospital Zamudio

44670010 Alonso Encinas, Margarita 24,9000 10,4068 8,5000 43,8068 97,2500 141,0568 L

16270793 Arteaga Alonso, Cesar 25,5000 12,7820 25,5000 63,7820 74,1250 137,9070 L

16303669 Villarreal Aranda, Susana 0,0000 11,3830 25,5000 36,8830 88,2500 125,1330 L

30609472 Rico Alonso, Fernando 17,1000 17,6418 17,0000 51,7418 70,1250 121,8668 L

18594353 Busto Quincoces, Roberto 24,9000 11,5965 8,5000 44,9965 67,1250 112,1215 L

45673502 Ferrero Saiz, Marta Juncal 0,6000 9,0077 25,5000 35,1077 64,2500 99,3577 L

L: Librea/Libre

LD: Libre desgaitua / Libre discapacitado

20181277 Oca Arieta, Irene 0,0000 6,5800 8,5000 15,0800 71,0000 86,0800 L

72719965 Pedrosa Chamorro, Nuria 4,2000 6,4500 0,0000 10,6500 71,2500 81,9000 L

22739939 Resines Galaz, Eduardo 0,0000 7,7000 8,5000 16,2000 61,5000 77,7000 L

16570436 Romo Garrido, Guillermo 0,0000 13,2000 0,0000 13,2000 59,3750 72,5750 L

L: Librea/Libre

LD: Libre desgaitua / Libre discapacitado

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik