Euskadi.eus
  • 2563/2010 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratzen dira eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako lekualdatze-lehiaketan deitu ziren (lanpostu funtzionala: Fakultatibo Espezialista, Barne Medikuntzako Medikua), eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2563/2010 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratzen dira eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako lekualdatze-lehiaketan deitu ziren (lanpostu funtzionala: Fakultatibo Espezialista, Barne Medikuntzako Medikua), eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4761
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/10
  • Argitaratze-data: 2010/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikua izan ezik) lekualdatze-lehiaketa deitu zen (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zenbakia).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 266/2010 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren, eta behin-behingoz esleitu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikua izan ezik) lekualdatze-lehiaketan deitutako destinoak, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izango duena.

Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lanpostu funtzional batzuetako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidali ondoren, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Espezialista, Barne Medikuntzako Medikua lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak hornitzeko. Lanpostu hori Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriakoa da, eta Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

Bigarrena. Aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionala hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen zerrenda onartzea, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean ageri da.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean argitaratzea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpeneko I. eranskinean eskainitako Mediku kategoriako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak esleitu zaizkien langileen behin-betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera (lanpostu funtzionala: Fakultatibo Espezialista, Barne Medikuntzako Medikua).

Laugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, honek izaera orokorrez esleitutako destinoan lan egiten hastea suposatuz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean baldin badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetu beharko du lanpostuaz, behin-behineko atxikipenean bada, eta kargua utzi eta hurrengo egunean, zerbitzu-eginkizunetan bada.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena. Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

16261565 Villarreal Balza de Vallejo, Juan José 45,2000

16260857 Legido Fuente, Pablo 45,2000

11928515 Escalante Boleas, Miguel A. 44,7500

14946867 Robles Aramburu, María Rosario 35,1750

72682918 Avellanal Legarda, David 20,8000

16261565 Villarreal Balza de Vallejo, Juan Jose Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2

Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu

11928515 Escalante Boleas, Miguel A. Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2

Hospital Basurto Hospital Basurto

14946867 Robles Aramburu, María Rosario Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2

Hospital Galdakao Hospital Galdakao

72682918 Avellanal Legarda, David Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2

Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik