- 2569/2010 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2569/2010 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4831
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/13
- Argitaratze-data: 2010/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen 2009ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 5eko 321/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. paragrafoan jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, hau
Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian; fakultatibo horiek destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean hautaketa-prozesua gainditu duten baina destinorik lortu ez duten izangaien zerrenda eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
13894749 Hinojal Ortega, Luis Carlos Santa Marina Ospitalea Santa Marina Ospitalea 2
Hospital Santa Marina Hospital Santa Marina
16031935 De La Viuda Unzueta, Jesus Maria Santa Marina Ospitalea Santa Marina Ospitalea 2
Hospital Santa Marina Hospital Santa Marina
14955037 Azcona Losada, Maria Soledad Santa Marina Ospitalea Santa Marina Ospitalea 2
Hospital Santa Marina Hospital Santa Marina
14950825 Ruiz Del Barrio, Maria Inmaculada Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
34087962 Berasategui Calderon, Jose Ignacio Bidasoako Ospitalea Bidasoako Ospitalea 2 2009-06-01
Hospital Bidasoa Hospital Bidasoa 01-06-2009
72661747 Echegaray Agara, Miguel Maria Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
09332896 Peña Bandres, Iñaki Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2
Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba
06550574 Vaquero Hernandez, Jose M. Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
44550322 Cuñado Eizaguirre, Amaia Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
14608308 Pereira Prieto, Teresa Gorlizko Ospitalea Gorlizko Ospitalea 2
Hospital Gorliz Hospital Gorliz
16266390 Cibrian Gutierrez, Fernando Lezako Ospitalea Lezako Ospitalea 2
Hospital Leza Hospital Leza
14580318 Fresco Benito, Fco. Javier Gorlizko Ospitalea Gorlizko Ospitalea 2
Hospital Gorliz Hospital Gorliz
14249959 Gutiérrez Macias, Alfonso Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
35768672 Ceciaga Elexpuru, Eneko Bidasoako Ospitalea Bidasoako Ospitalea 2 2009-06-01
Hospital Bidasoa Hospital Bidasoa 01-06-2009
30626696 Ibarrola Hierro, Marta Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
72722520 Villar Gomez, Irama Zaldibarko Ospitalea Zaldibarko Ospitalea 2
Hospital Zaldibar Hospital Zaldibar
19895445 Rodríguez Chinesta, José Manuel Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
13894749 Hinojal Ortega, Luis Carlos 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 85,0000 155,0000 L
16031935 De la Viuda Unzueta, Jesús Maria 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 83,0000 153,0000 L
14955037 Azcona Losada, María Soledad 50,0000 19,4444 0,0000 69,4444 74,5000 143,9444 L
14950825 Ruiz Del Barrio, María Inmaculada 50,0000 18,4880 17,0000 85,4880 57,0000 142,4880 L
34087962 Berasategui Calderón, José Ignacio 30,1500 13,3295 17,0000 60,4795 79,0000 139,4795 L
72661747 Echegaray Agara, Miguel María 24,5250 20,0000 8,5000 53,0250 82,0000 135,0250 L
09332896 Peña Bandres, Iñaki 26,1000 12,1000 17,0000 55,2000 78,0000 133,2000 L
06550574 Vaquero Hernández, José M. 36,1500 12,0000 0,0000 48,1500 81,5000 129,6500 L
44550322 Cuñado Eizaguirre, Amaia 14,5500 7,2550 17,0000 38,8050 87,0000 125,8050 L
14608308 Pereira Prieto, Teresa 17,1000 15,1000 17,0000 49,2000 73,5000 122,7000 L
16266390 Cibrian Gutiérrez, Fernando 42,5250 19,6150 0,0000 62,1400 58,0000 120,1400 L
14580318 Fresco Benito, Fco. Javier 30,0750 16,5069 0,0000 46,5819 70,5000 117,0819 L
14249959 Gutiérrez Macias, Alfonso 35,0250 20,0000 0,0000 55,0250 59,5000 114,5250 L
35768672 Ceciaga Elexpuru, Eneko 5,7000 9,0250 17,0000 31,7250 79,5000 111,2250 L
30626696 Ibarrola Hierro, Marta 14,9250 13,2600 0,0000 28,1850 83,0000 111,1850 L
72722520 Villar Gómez, Irama 5,7000 15,7945 17,0000 38,4945 66,0000 104,4945 L
19895445 Rodríguez Chinesta, José Manuel 20,0250 16,6508 0,0000 36,6758 66,5000 103,1758 L
L: librea / libre LD: libre desgaitua / libre discapacitado
72682918 Avellanal Legarda, David 9,3000 20,0000 0,0000 29,3000 71,0000 100,3000 L
15394054 Unzurrunzaga Díaz, Ainhoa 9,0000 6,9979 17,0000 32,9979 63,0000 95,9979 L
07877152 Martín Gudino, M. Jesús 7,0125 17,1426 0,0000 24,1551 71,0000 95,1551 L
72472526 Igarzabal Jorqui, Ana 0,5250 3,8875 0,0000 4,4125 58,5000 62,9125 L
L: librea / libre LD: libre desgaitua / libre discapacitado


