Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 15ekoa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena; honen bitartez, lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2010ean esleitutako kredituen guztizko zenbatekoaren aldaketa iragartzen da, eta aldaketa hori III. kapituluan araututako laguntzak ¿Plantillak berritzeko laguntzak¿ estaltzeko emandako aurrekontu-kreditua handituz gauzatuko da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 15ekoa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena; honen bitartez, lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2010ean esleitutako kredituen guztizko zenbatekoaren aldaketa iragartzen da, eta aldaketa hori III. kapituluan araututako laguntzak ¿Plantillak berritzeko laguntzak¿ estaltzeko emandako aurrekontu-kreditua handituz gauzatuko da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4605
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/15
  • Argitaratze-data: 2010/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko maiatzaren 21eko 94. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2010eko maiatzaren 5eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen hori Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena da eta horren bitartez, enplegurako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2010ean esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa eman da ezagutzera. Zenbateko hori 6.873.491,39 euro da.

2010eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bigarren erabakian ezartzen da ezen, zenbateko hori, behar izanez gero, eguneratu ahal izango dela, indarreko legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzen bada. Aldaketa horiek egiten badira, zirkunstantzia hori argitara emango da Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Gaur egun, langabezia-tasa oraindik ere handia denez gero, guk uste dugu abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren III. Kapituluan (Plantillak berritzeko laguntzak) azaltzen den diru-laguntza lineak (linea hori plantillen ordezkapeneko eta berriztapeneko Lanbide arteko Akordioa izenekoa ari da berresten) Eusko Jaurlaritzaren eskutik, diru-laguntzaren alderdi gisa elkarrizketa-prozesua igaro ostean Lan Harremanen Kontseiluko kideek 1999ko urtarrilaren 15ean sinatu zuten <<Enpleguari buruzko Akordioa>> deiturikoaren barruan hartutako derrigorrezko akordioak gisa) modu eraginkorrean jarrai diezaiekeela laguntza ematen enplegu-politikei; horregatik, erabaki dugu eskuragarri dagoen kredituari 600.000 euro gehiago ematea, 2010eko ordainketa-kredituaren kontura.

Dagozkion izapideak egin ostean, baimena eman da aipatutako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituak berriz ere gehitzeko. Zabalkuntza horren ondorioz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu hori lortzeko ordainketa-kreditu egokia eta nahikoa dagoela Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiaztatu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako gehieneko zenbateko globalaren aldaketa iragartzea eta zenbateko hori 2010eko ordainketa-kredituko 600.000 eurotan handitzea, guztizko zenbatekoa honako hau izanik: 7.473.491,39 euro.

Kreditu gehigarri hori 329/2003 Dekretuaren III. kapituluko laguntzak (Plantillak berritzeko laguntzak) finantzatzeko erabiliko da.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea jendeak horren berri izan dezan.

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.

Bigarrena. Ondorioak.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 15a.

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordea,

JAVIER RUIZ FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.