Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, jendaurrean jartzen dira, batetik, JL French Ansola SRL enpresak Etxebarriko udalerrian sustatzen duen galdategia handitzeko proiektua ¿galdaketa-dorre bat, labe-mantentzaile bat eta injektatzeko makina bat ezarri¿ eta, bestetik, proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, jendaurrean jartzen dira, batetik, JL French Ansola SRL enpresak Etxebarriko udalerrian sustatzen duen galdategia handitzeko proiektua ¿galdaketa-dorre bat, labe-mantentzaile bat eta injektatzeko makina bat ezarri¿ eta, bestetik, proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4652
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/17
  • Argitaratze-data: 2010/10/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, poluzioaren prebentziorako eta kontrol integraturako sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, eta horretarako, prozedura bat ezartzen da, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatu eta herritarren administrazio beharrak arintzen dituena.

Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezarritakoari jarraituz, proiektuek, publiko zein pribatu izan, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko, ingurumenean izan dezaketen eraginaren ebaluazioa behar dute, legean adierazitako moduan eginda.

Ingurumen organo honetan izapideak hasi dira JL French Ansola SRL enpresak Etxebarriko udalerrian sustatzen duen galdategia handitzeko proiektuari dagokion ingurumeneko baimen bateratua lortzeko eta proiektuak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko, proiektua Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean eta Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotzen baita.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskariarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osotu ondoren, jendaurrean jarri behar da gutxienez 30 eguneko epean.

Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak eta xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak aurreikusten duten prozeduraren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jarri behar da.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Autonomia Erkidegoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko jardunak, derrigorrezkoa denean eta eskumena Autonomia Erkidegoari dagokionean, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko.

Ondorioz, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, JL French Ansola SRL enpresak Etxebarriko udalerrian sustatzen duen galdategia handitzeko proiektua, eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana, jendaurrean jarri behar dira, epealdi bakar batean jarri ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua; Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den araudiak xedatutakoari atxikiz, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik