Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 17koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Gueñesko, Alonsotegiko, Gordexolako eta Bilboko udalerrietan kokaturiko La Jara ATtik Alonsotegi ATrako tartean eta desbideraketetan Alonsotegi-La Jara deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea instalatzea baimendu, eta linea horren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiektua onartzen da, eta instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 17koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Gueñesko, Alonsotegiko, Gordexolako eta Bilboko udalerrietan kokaturiko La Jara ATtik Alonsotegi ATrako tartean eta desbideraketetan Alonsotegi-La Jara deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea instalatzea baimendu, eta linea horren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiektua onartzen da, eta instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5676
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/17
  • Argitaratze-data: 2010/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

ESP: AT-H-2009/96

  1. 2009ko irailaren 4an, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak (helbidea: Gardoki kalea, 8. zenbakia, Bilbao) Alonsotegi-La Jara deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoaren zuhaitz-zerrenda Handitzeko proiekturako administrazio baimena, proiektua onura publikokoa dela deklaratzeko eta onartzeko eskatu zuen; linea elektrikoa La Jara ATren eta Alonsotegi ATren arteko lotura izango da eta deribazioak izango ditu Gueñesko, Alonsotegiko, Gordexolako eta Bilboko udalerrietan, eta horretarako, horri buruzko eskaria eta dagokion proiektu teknikoa aurkeztu zituen; adierazitako proiektua industria-ingeniari tekniko Joseba Sáez de Vicuña Díez jaunak sinatu zuen eta Arabako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak bisatu zuen 09-03-06an 027684 zenbakiarekin.

  2. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusten denari dagokionez, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresaren eskaera jendaurrean erakusgai jartzeko iragarkia argitaratu zen honako aldizkari hauetan: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2010eko otsailaren 25ean, EHAAn, 2010eko martxoaren 26an, eta El Mundo egunkarian, 2010eko maiatzaren 12an.

  3. 2010eko otsailaren 15ean ofizio bat igorri zen Gueñesko, Alonsotegiko, Gordexolako eta Bilboko Udaletara adierazitako iragarkia Udal horietako Ediktu Taulan jartzeko; horretaz gain, Udalari eskatu zitzaion, baita Bizkaiko Foru Aldundiari (Baso Zerbitzua) eta URAri (Uraren Euskal Agentzia) ere, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten edo ez instalazioa onura publikokotzat deklaratzea, eta hala bazegokion, egokitzat jotzen zituzten baldintza teknikoak ezartzeko.

  4. 2010eko martxoaren 29an Gueñesko, Alonsotegiko, Gordexolako eta Bilboko Udalei txostena eskatu zitzaien berriz ere, ezarrita zegoen epean ez zelako gaiari buruzko erantzunik jaso.

  5. Jendaurrean erakusgai jartzeko ezarritako epean ez da partikularren alegaziorik jaso Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza honetan, ezta Udalen baldintzarik ere, Alonsotegiko Udaletik jasotakoa izan ezik eta eskatzaileak adierazi du aintzat hartu eta onartuko duela alegazio hori.

  6. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren Mendi eta Naturgune Babestuen Zuzendaritza Orokorrak eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publiko Hidraulikoaren Kudeaketaren arduradunak baldintza bana igorri dute, zuhaitzak ebakitzeko baimenekin loturikoa lehena, eta mozketak eta/edo inausketak egiteko debekuarekin eta hainbat babes-figuratan bildutako afektazio-eremu jakin batzuetan mozketen ordez inausketak egiteari loturikoa bestea, eta eskatzaileak baldintza horiek onartu ditu.

    OINARRI JURIDIKOAK

    Abenduaren 3ko (2002-12-23ko EHAA) 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko (2000-12-27ko BOE) 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako arauzko izapideak bete dira espedientean, testu beraren azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957. urteko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan eta 2007ko urtarrilaren 29ko Ebazpenean (Energia eta Meategien zuzendariarena da, eta goi-tentsioko aireko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen ditu; 2007-05-04ko EHAA), eta bat datorren gainerako legerian

    Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) esleitutako atribuzioei jarraiki, honako hau

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresari Gueñesko, Alonsotegiko, Gordexolako eta Bilboko udalerrietan kokaturiko La Jara ATtik Alonsotegi ATrako tartean eta desbideraketetan Alonsotegi-La Jara deituriko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoa instalatzeko eta linea horren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiekturako eta proiektua onartzea, eta honako hauek dira proiektuaren ezaugarri nagusiak.

Airetik doan linea elektrikoa.

Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: 3 (1x156,9) eta 3 (1x181,6) LA.

Euskarriak: metalezkoak.

Luzera: 13.245 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9070 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 9001 euskarrian.

Güeñes STRrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x54,6) LA.

Luzera: 20 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9064 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3900 euskarrian.

Ondazarros TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x95,06) LA.

Luzera: 56 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 3802 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3901 euskarrian.

4608 euskarriaren deribazioa

Eroaleak: 3 (1x95,06) eta 3 (1x116,2) LA.

Luzera: 1.558 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9046 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 4608 euskarrian.

Gordexola STRrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x116,2) LA.

Luzera: 55 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 4605 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 4900 euskarrian.

La Fragua STRrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x116,2) LA.

Luzera: 114 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 4607 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 4100 euskarrian.

Güeñes TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x95,06) LA.

Luzera: 78 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9031 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3700 euskarrian.

Fernando Zaramillo TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x116,2) LA.

Luzera: 56 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9020 euskarrian

Amaiera: linea bereko 3500 euskarrian.

Atofina TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x95,06) LA.

Luzera: 149 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9018 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3300 euskarrian.

Hormigones Aridos TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x78,6) y (3x116,2) LA.

Luzera: 379 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9018 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3400 euskarrian.

Castaños Zaramillo TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x78,6) LA.

Luzera: 2.585 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 3402 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 4700 euskarrian.

Saratxo TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x78,6) LA.

Luzera: 32 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 4711 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 4800 euskarrian.

Arbuyo TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x181,6) LA.

Luzera: 149 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9014 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3202 euskarrian.

Loibe 2 TZrako deribazioa.

Conductores: 3 (1x181,6) LA.

Luzera: 308 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9008 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 2800 euskarrian.

Cadagua Alonsotegi TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x156,9) LA.

Luzera: 285 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9008 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 2700 euskarrian.

Salgueta TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x116,2) LA.

Luzera: 1.390 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9008 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3110 euskarrian.

Zamundi TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x116,2) LA.

Luzera: 216 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 3104 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 2900 euskarrian.

Santa Quiteria TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x116,2) LA.

Luzera: 466 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 3107 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 3004 euskarrian.

Antena Alonsotegi TZrako deribazioa.

Eroaleak: 3 (1x54,6) LA.

Luzera: 149 m.

Hasiera: Alonsotegi-La Jara linearen 9004 euskarrian.

Amaiera: linea bereko 2902 euskarrian.

Baimentzen den instalazioa zehazki onura publikokotzat aitortzea. Azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, aitorpen horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta okupazio urgentea eragiten du, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak okupazio urgenteko aitorpenerako xedatzen dituen ondorioak ezarriko dira, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera eman da, eta honako baldintza orokor hauekin:

  1. Obrak aipatutako proiektuaren arabera egin beharko dira; proiektua Joseba Sáez de Vicuña Díez industria-ingeniari teknikoak sinatuta eta Arabako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak 2009-03-06an eta 027684 zenbakiarekin bisatua dago.

  2. Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  3. Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Bulegoan jakinarazi beharko du amaiera hori, behin betiko aitorpena eta martxan jartzeko akta egite aldera.

  4. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia eskumeneko agintarien lizentzia edo baimenei eta bestelakoei kalterik egin gabe eta horietatik bereizita ematen da baimen hau. Horrek ez dio eskatzaileari adierazitako baimen eta lizentziak eskuratzeko betebeharra kentzen. Halaber, hirugarrenen eskubideak alde batera utzi gabe eman da eta jabetza-eskubidea salbu utziz.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 17a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik